Magdeburg: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
47. lerroa: | 47. lerroa: | ||
Garrantzi handiko ibai-portua da, Elba ibaian, Alemania barneko ubide sarearekin loturik. Meatzaritzako gune aberats baten erdian dago, eta ondorioz industriak indar handia du, metalurgiak batez ere. Horrez gainera, industrian garrantzia dute kimikak, ehungintzak (kotoia), oinetakogintzak eta garagardogintzak. Erregaiak ere egiten dira. |
Garrantzi handiko ibai-portua da, Elba ibaian, Alemania barneko ubide sarearekin loturik. Meatzaritzako gune aberats baten erdian dago, eta ondorioz industriak indar handia du, metalurgiak batez ere. Horrez gainera, industrian garrantzia dute kimikak, ehungintzak (kotoia), oinetakogintzak eta garagardogintzak. Erregaiak ere egiten dira. |
||
== Kirolak == |
|||
Magdeburgeko kirol nagusia [[eskubaloi]]a da. [[SC Magdeburg]]ek [[Alemaniako Eskubaloi Liga|Ekialdeko Alemaniako Eskubaloi Liga]] hamar aldiz eta beste behin [[Alemaniako Eskubaloi Liga|Bundesliga]] irabazteaz gain [[EHF Txapeldunen Liga|Europako Txapelketan]] hiru aldiz izan da txapeldun. |
|||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
10:48, 28 urtarrila 2012ko berrikusketa
Txantiloi:Alemaniako udalerri infotaula Magdeburg Alemaniako Saxonia-Anhalt estatu federaleko hiriburua da, Elba ibaiertzean kokaturik. Europako erdi aroko hiririk garrantzitsuenetakoa da. Jatorrian, nukleo anitzeko burgu bat izan zen. Oton I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko lehendabiziko enperadoreak agintaldiko zati gehiena hiri honetan eman zuen, eta katedralean lurperatu zuten.
Ondarea
Aipagarriak dira XIII. mendeko katedral gotikoa eta XVII. mendeko udaletxea.
Historia
VI. mendean sortu zen, eta X. mendean lortu zuen garrantzia, Oton I.a Handiaren agintaldian. XIII. mendean izen handia lortu zuen merkataritzako gune gisa. Herria erreforma onartu (1524) eta Karlos V.aren aurkako borrokan murgildu zen. Hogeita hamar urteko gerran behin baino gehiagotan setiatu zuten. 1631. urtean Tillyk hartu eta erre zuen hiria (20.000 pertsona erre ziren). 1680an Brandenburgoko Marka izenekoaren barruan sartu zen, Westfaliako Bakearen ondoren. 1806an frantsesek hartu zuten, eta Westfaliako erresuma berriaren parte egin zuten, 1813ra arte. 1814an Prusiaren mende geratu zen, Saxoniako probintziaren barruan.
Magdeburgo-ko esperientzia
Otto von Guericke alemaniar fisikariak 1654an, garai hartan Alemaniako enperadorea zen Fernando III.a Habsburgokoaren eta Ratisbonako dietaren aurrean, Magdeburgoko esfera-erdiak erabiliz eginiko hutsari buruzko esperimentu ospetsu bat burutu zuen.
Ekonomia
Garrantzi handiko ibai-portua da, Elba ibaian, Alemania barneko ubide sarearekin loturik. Meatzaritzako gune aberats baten erdian dago, eta ondorioz industriak indar handia du, metalurgiak batez ere. Horrez gainera, industrian garrantzia dute kimikak, ehungintzak (kotoia), oinetakogintzak eta garagardogintzak. Erregaiak ere egiten dira.
Kirolak
Magdeburgeko kirol nagusia eskubaloia da. SC Magdeburgek Ekialdeko Alemaniako Eskubaloi Liga hamar aldiz eta beste behin Bundesliga irabazteaz gain Europako Txapelketan hiru aldiz izan da txapeldun.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Magdeburg |
- (Alemanez)(Ingelesez)(Frantsesez)(Gaztelaniaz) Magdeburgeko web gune ofiziala
Saxonia-Anhalt estatuko hiriak | ||
---|---|---|