Deustuko Unibertsitatea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Ezabatutako kategoria: Donostiako kultura; Gehitutako kategoria: Hezkuntza Donostian, HotCat erabiliz
No edit summary
59. lerroa: 59. lerroa:
Anaia Garateren zereginen artean bisitariekiko harremanak izatea ere bazegoenez, bere santutasunaren ospea laster zabaldu zen Deustuko hormetatik kanpo.
Anaia Garateren zereginen artean bisitariekiko harremanak izatea ere bazegoenez, bere santutasunaren ospea laster zabaldu zen Deustuko hormetatik kanpo.
Anaia Garate [[1929]]an hil zen, 72 urte zituela. Azken zeregin honetan 41 urte eman zituen, Unibertsitatean ia hutsik egin gabe. 1946an eraman zituzten ospe handiz anaia Garateren gorpuzkinak Unibertsitateko kapera publikora eta, [[1964]]an kapera hau kendu zutenean, atezaintzatik gertu zegoen toki berezi batean kokatu zituzten. Bien bitartean eta [[1939]]tik aurrera dohatsu izendatzeko tramiteak burutzen hasi ziren. [[Joan Paulo II]]. [[Aita Santu]]ak anaia Garateren bertuteen apartekotasuna goraipatu zuen eta dohatsu izendatu zuen [[1985]]eko [[urriaren 6]]an. Anaia Garate dohatsuaren gela, bigarren klaustroan, zegoen bezala gorde da. Unibertsitateko atarian, bere gorpuzkinak dauden kaperaren ondoan, bustoak eta oroitarriak gogorarazten digute Unibertsitateko atezain txiki-handia. Kapera Gotikoan anaia Garateren beste eskultura bat ikus daiteke, gorputz osokoa honakoa.
Anaia Garate [[1929]]an hil zen, 72 urte zituela. Azken zeregin honetan 41 urte eman zituen, Unibertsitatean ia hutsik egin gabe. 1946an eraman zituzten ospe handiz anaia Garateren gorpuzkinak Unibertsitateko kapera publikora eta, [[1964]]an kapera hau kendu zutenean, atezaintzatik gertu zegoen toki berezi batean kokatu zituzten. Bien bitartean eta [[1939]]tik aurrera dohatsu izendatzeko tramiteak burutzen hasi ziren. [[Joan Paulo II]]. [[Aita Santu]]ak anaia Garateren bertuteen apartekotasuna goraipatu zuen eta dohatsu izendatu zuen [[1985]]eko [[urriaren 6]]an. Anaia Garate dohatsuaren gela, bigarren klaustroan, zegoen bezala gorde da. Unibertsitateko atarian, bere gorpuzkinak dauden kaperaren ondoan, bustoak eta oroitarriak gogorarazten digute Unibertsitateko atezain txiki-handia. Kapera Gotikoan anaia Garateren beste eskultura bat ikus daiteke, gorputz osokoa honakoa.

== Ikastegiak ==
Unibertsitateak fakultateez gain, institutuak, katedrak eta Hizkuntza Zentroa ditu. Guztira sei fakultate ditu:
* [[Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatea|Zuzenbide Fakultatea]]
* [[Deustuko Unibertsitatearen Teologia Fakultatea|Teologia Fakultatea]]
* [[Deustuko Unibertsitatearen Ingeniaritza Fakultatea|Ingeniaritza Fakultatea]]
* [[Deustuko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea|Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea]]
* [[Deustuko Unibertsitatearen Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea|Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea]]
* [[Deustuko Unibertsitatearen Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea|Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea]]


== Liburutegi berria ==
== Liburutegi berria ==
70. lerroa: 79. lerroa:
{{Euskal unibertsitate aurkibidea}}
{{Euskal unibertsitate aurkibidea}}


[[Kategoria:Deustuko Unibertsitatea]]
[[Kategoria:Deustuko Unibertsitatea| ]]
[[Kategoria:Bilbo]]
[[Kategoria:Deustu]]
[[Kategoria:Deustu]]
[[Kategoria:Hezkuntza Donostian]]
[[Kategoria:Hezkuntza Donostian]]

11:36, 29 urtarrila 2012ko berrikusketa

Universidad de Deusto
Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitatearen Bilboko eraikin nagusia.
Deustuko Unibertsitatea is located in Bilbo erdigunea
Deustuko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea (Bilbo erdigunea)
AkronimoaUD
Ezarpena 1886
Mota Katolikoa
ErrektoreaJaime Oraá Oraá
KantzilerraAdolfo Nicolás Pachón
Irakasleak650
Ikasleak10.000
AfiliazioaJesusen Konpainia
KokapenaBilbo, Donostia
Euskal Herria
Webgunea www.deusto.es

Deustuko Unibertsitatea (UD) Bilboko izen bereko auzoan dagoena da, mundu mailan ezaguna dena.

Bigarren hezkuntzako ikastetxeez gain, jesulagunek goi mailako ikasketen zentro bat ere sortu nahi zuten. Laster jarri ziren harremanetan kulturaz eta hezkuntzaz arduratuta zegoen eta merkataritzan ziharduen goi burgesiako talde batekin. Horrela, 1881eko urriaren 26an, Bilbon industria goraka zihoan une horretan, Jesusen Konpainiaren buruak Bilbon goi mailako ikasketen zentro bat sortzea onartu zuen. Etxearen eraikuntzaz arduratzeko (Francisco de Cubas y Gonzáles Montesi agindutako Eraikin Nagusia eraikitzeko) "La Enseñanza Católica S.A." sortu zen. Bertan hartzen zuten parte garai hartako 13 pertsona ospetsuk, Casilda Iturrizar, Epalzaren alargunak besteak beste.

1916an "Unibertsitate Komertziala" deritzana sortu zen, ikasketa ekonomikoetara bideratutako fakultatea eraikitzeko asmoz. Bi ildoren inguruan antolatu zen: merkataritzako aholkularitza eta enpresen zuzendaritza. Hastapen horietan A. Luis Chalbaud-ek hartu zuen parte. Jesulagun izateko ikasketak eta Deustuko ikasketak amaitu ondoren, ikasketa ekonomikoen proiektu bat aurkeztu zuen 1912an, AEBetan, Erresuma Batuan, Alemanian eta Italian sortutakoen ildotik. Agirre Bizkaitar Fundazioak finantzatu zuen Espainian aitzindari izan ziren ikasketa hauek sortzeko proiektua.

Gerra Zibila eta gerraostea

Eskolak ematen, ordea, aurrera jarraitu zuten Bizkaiko Kultura Akademian. "Unibertsitate Komertzialak", Agirre Bizkaitar Fundazioarena zenez, normal jarraitu zuen Gerra Zibila hasi arte. Gerra garaian, Unibertsitatea base militar bihurtu zen eta, Bilbo erori (1937) eta 1940ra arte, presoen kontzentrazio esparru, ospitale eta hornidurak banatzeko gune ere izan zen. 1940an ekin zitzaien berriro unibertsitateko eginkizunei.

Onarpen ofiziala

Gizarteak egoera horren berririk ez bazuen ere, onespen ofiziala jasotzeko gestioei ekin zitzaien, bidegabeko egoera honi irtenbidea emateko. 1962ko apirilaren 5ean Espainiako Gobernuaren eta Egoitza Santuaren arteko hitzarmena sinatu zen eta horrek eman zien oinarri juridikoa unibertsitate katolikoei edo Elizaren unibertsitateei.

1963ko abuztuaren 10ean Egoitza Santuak kanonikoki eratu zuen Deustuko Unibertsitatea eta urte bereko irailean onartu zituen Estatuak Zuzenbideko eta Filosofia eta Letretako (Filologia Modernoaren saila) fakultateak. Ordutik aurrera ikasle kopurua eta unibertsitateko ikastegiak ugaritu egin dira. 500 ikasletatik 1.000ra pasatu zen eta, 5 urtean, 2.700era; 10 urtean 5.000ra, gaur egunean dauden ia 14.000 ikasletara iritsi arte. Gainerako fakultateak elkarren atzean onartu zituzten, Ekonomia eta Enpresa Zientziekin hasi 1973an eta 1979an Informatikakoarekin bukatu arte.

Donostiako campusa

Hasiera batean Enpresa Teknika, Zuzenbidea, Ekonomia Zientziak eta Ingeniaritzarako prestakuntzako kurtso bat ematen ziren. 1969an Filosofia eta Letren Fakultatea Deustuko Fakultatearen atal gisa sortu zen. 1979an Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea Deustukoaren menpeko fakultate gisa sortu zen eta 1990ean eman zen Donostiako ikastegiaren benetako fusio juridikoa Deustuko Unibertsitatearen bigarren campus bezala. Gaur egun Ekonomia Zientzietako Fakultatea, Giza Zientzien Fakultatea, Turismoko Unibertsitate Eskola eta Gizarte Laneko Unibertsitate Eskola ditu.

Anaia Garate

Lehen ikasketak Azpeitiko eskolan egin eta 14 urterekin Urduñako "Nuestra Señora de la Antigua" ikastetxera joan zen morroi. Garai horretan sortu zitzaion erlijioso-bokazioa. 1874an hasi zuen nobiziotza Frantziako hegoaldeko Poyannen, 1868ko iraultzaren ondorioz kanporatutako Espainiako jesulagunen babes izan zen herrian. 1877an A Guardako (Pontevedra) ikastetxera bidali zuten, sakristau eta erizain lanak betetzera. Bertan egin zituen azken botoak 1887ko abuztuaren 15ean. Hurrengo urtean heldu zen sortu berria zen Deustuko Unibertsitatera, atezaintzaz arduratzeko, eta 1889tik sakristau ere izan zen. Laster igarri zitzaizkion jainkozaletasuna, pazientzia eta zerbitzurako joera. Deustuko ikasleek anaia "Finuras" ezizena eman zioten bere jokabide zintzoa zela eta. Ikasleen gaiztakeriak aita jesulagunen aurrean zuritzen bazituen ere, ezin izaten zuten hain erraz engainatu. Hori dela eta, ikasleek oso maite zuten eta itzal handia zioten. Anaia Garateren zereginen artean bisitariekiko harremanak izatea ere bazegoenez, bere santutasunaren ospea laster zabaldu zen Deustuko hormetatik kanpo. Anaia Garate 1929an hil zen, 72 urte zituela. Azken zeregin honetan 41 urte eman zituen, Unibertsitatean ia hutsik egin gabe. 1946an eraman zituzten ospe handiz anaia Garateren gorpuzkinak Unibertsitateko kapera publikora eta, 1964an kapera hau kendu zutenean, atezaintzatik gertu zegoen toki berezi batean kokatu zituzten. Bien bitartean eta 1939tik aurrera dohatsu izendatzeko tramiteak burutzen hasi ziren. Joan Paulo II. Aita Santuak anaia Garateren bertuteen apartekotasuna goraipatu zuen eta dohatsu izendatu zuen 1985eko urriaren 6an. Anaia Garate dohatsuaren gela, bigarren klaustroan, zegoen bezala gorde da. Unibertsitateko atarian, bere gorpuzkinak dauden kaperaren ondoan, bustoak eta oroitarriak gogorarazten digute Unibertsitateko atezain txiki-handia. Kapera Gotikoan anaia Garateren beste eskultura bat ikus daiteke, gorputz osokoa honakoa.

Ikastegiak

Unibertsitateak fakultateez gain, institutuak, katedrak eta Hizkuntza Zentroa ditu. Guztira sei fakultate ditu:

Liburutegi berria

Sakontzeko, irakurri: «Deustuko Unibertsitateko liburutegia»
Deustuko Unibertsitateko liburutegia.

2008ko abenduan zabaldu dute Abandoibarran, Unibertsitatearen eraikin nagusia eta Guggenheim Bilbao Museoaren aretan. Diseinua Rafael Moneo arkitektoak egin du. Fatxada beirazko bloke zehargardenez osatua dago.

Kanpo loturak