Giza anatomia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: be:Анатомія чалавека
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
111. lerroa: 111. lerroa:
[[mhr:Айдемын анатомий]]
[[mhr:Айдемын анатомий]]
[[mk:Анатомија на човекот]]
[[mk:Анатомија на човекот]]
[[mr:मनुष्यशरीररचनाशास्त्र]]
[[mrj:Эдемӹн анатомижӹ]]
[[mrj:Эдемӹн анатомижӹ]]
[[my:လူသား ခန္ဓာဗေဒ]]
[[my:လူသား ခန္ဓာဗေဒ]]

19:33, 29 urtarrila 2012ko berrikusketa

Giza anatomia giza gorputza aztertzen duen zientzia da.

Giza gorputza 208 hezur, ehun artikulazio eta seiehun eta berrogeita hamar gihar, elkarrekin koordinatuak, batera funtzionatzen duten egitura da. Gorputzak haren jarrera eutsi, higitu eta beste ekintza asko egin ahal izango ditu atal guztien elkarlanarekin.

Atal hauetan banatuta dago, goitik hasita: burua, lepoa, toraxa, abdomena, pelbisa eta gorputz-adarrak. Barrualdea organo anitzek osatzen dute, eta hauek aparatuetan biltzen dira. Kanpoaldea' azalak, giharrek eta hezurrek osatzen dute.

Gorputz hilak gorpu edo hilotz izena hartzen du.

Giza hezurdura

Sakontzeko, irakurri: «Giza hezurdura»

Hezurrek eta kartilagoek osatzen duten multzoari hezurdura edo eskeletoa da.

Hezur-ehunetan bizirik dauden zelulak (osteozitoak) eta osagai geldoak (kaltzio-gatzak eta fosforoa ) konbinatzen dira. Haiekin batera, kolagenoak hezurrak osatzen ditu. Kolagenoa osagai organikoa da eta proteina hori beste zuntz batzuetan era agertzen da. Hezurrak bizirik dauden organoak dira, amaitu gabe berritzen direnak.

Hezurduraren funtzioak

Hezur kopurua

Giza eskeletoak 208 hezur ditu:

  • Hogeita sei (26) bizkarrezurrean.
  • Zortzi (8) burezurrean.
  • Hamalau (14) aurpegian.
  • Zortzi (8) belarrian.
  • Hioide hezurra (1) ahots-organoa, trakearen hasieran kokatuta dagoena, laringean, eta bere baitan ahots-kordak dituena.
  • Hogeita bost (25) bularrean.
  • Hirurogeita lau (64) goiko gorputz adarretan.
  • Hirurogeita bi (62) beheko gorputz adarretan.

Giharrak

Sakontzeko, irakurri: «Gihar sistema»

Giharrak mugimenduaren motorrak dira. Gihar bat uzkurtzen diren mintzez osatua dago. Agindu egokia jasotzen dutenean mintz paketa baten uzkurtzen da eta honekin batera txikitu. Txikitzen denean helduta dagoen hezur edo egituratik tira egiten du. Lana bukatzen duenean atseden egoera bereganatzen du.

Giza-gorputzak borondatez mugitzen ditugun seiehun eta berrogeita hamarretik (650) gora gihar ditu. Horrelako kopuruarekin mugimenduen aberastasuna handia da.

Batzuk zapalak dira sabeleko abdominalak adibidez, beste batzuk biribilak eta luzeak bizepsa esate baterako. Gihar batzuk zabalak dira bizkarreko dortsal handia kasu. Aldiz, metakarpoen arteko giharrak laburrak dira. Izterreko kuadrizepsa indartsuenetakoa da.

Giharrek hezurrekin batera barruko organoak babesten dizkigute eta forma ematen digute. Aurpegikera giharrei esker lortzen da.

Gihar nagusienak hauek dira: Gihar nagusienek egiten duten lanarekin eta atalek duten garrantziarekin lotuta adgo. Kokapenaren arabera hauek dira.

Aparatu eta sistemak

Sakontzeko, irakurri: «Aparatu»

Aparatuak organoek osatutako sistemak dira, funtzio konkretu bat edo batzuk aurrera eramaten d(it)u(z)tenak. Gizakiarengan, 9 aparatu edo sistema ditugu:

  1. Aparatu kardiobaskularra.
  2. Arnas-aparatua.
  3. Digestio-aparatua.
  4. Gernu-aparatua.
  5. Nerbio-sistema.
  6. Lokomozio-aparatua.
  7. Sistema endokrinoa.
  8. Immunitate-sistema.
  9. Ugaltze-aparatua.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giza anatomia