Zizur Nagusia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°47′12″N 1°41′27″W / 42.786666666667°N 1.6908333333333°W / 42.786666666667; -1.6908333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
97. lerroa: 97. lerroa:
=== 2011ko udal hauteskundeak ===
=== 2011ko udal hauteskundeak ===


[[UPN|Nafarroako Herriaren Batasuna]](UPN) bozkatuena izan zen, zinegotzi bat galdu PP pasatu zen. Bildu koalizioa indar handiarekin sartu da eta [[Nafarroa Bai]] bezala 3 zinegotzi bana atera dute.
[[UPN|Nafarroako Herriaren Batasuna]](UPN) bozkatuena izan zen, nahiz eta zinegotzi bat galdu, PPra pasatu baitzen. Bildu koalizioa indar handiarekin sartu zen eta [[Nafarroa Bai]] bezala, 3 zinegotzi atera zituen.
EB eta Batzarre koalizioa, Izquierda-Ezkerra bi zinegotzi lortu eta Alderdi sozialista asko jeitsi da 3tik zinegotzi 1. PPk eta CDNek zinegotzi bana.
EB eta Batzarre koalizioari dagokionez, Izquierda-Ezkerrak bi zinegotzi lortu zituen. Alderdi sozialista, berriz, asko jaitsi zen, 3 zinegotzitzik 1era igaro zen. PPk eta CDNek zinegotzi bana lortu zuten.


'''Udalaren konposaketa'''
'''Udalaren konposaketa'''

14:19, 30 urtarrila 2012ko berrikusketa

Zizur Nagusia
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Zizur Nagusiko igerilekuak.
Zizur Nagusiko bandera
Bandera

Zizur Nagusiko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Zizur Mayor <> Zizur Nagusia
AlkateaLuis Mari Iriarte Larunbe
UPN
Posta kodea31180
INE kodea31907
HerritarraZizurtarra, zizurnagusitarra
Geografia
Koordenatuak42°47′12″N 1°41′27″W / 42.786666666667°N 1.6908333333333°W / 42.786666666667; -1.6908333333333
Azalera5,6 km²
Garaiera470 metro
Distantzia5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria15.715 (2023:  218)
alt_left 7.638 (%48,6)(2019) (%46,2) 7.256 alt_right
Dentsitatea2.806,25 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 24,55
Ugalkortasuna[1]‰ 36,7
Ekonomia
Jarduera[1]% 79,06 (2011)
Desberdintasuna[1]% 7,35 (2011)
Langabezia[1]% 9,06 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 17,70 (2018: %6,24)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zizurmayor.es/eu/

Zizur Nagusia Nafarroako udalerria da. Iruñerriko eskualdearen hego-mendebaldean kokaturik, Zizur Nagusia Iruñeko merindadearen barnean dago. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 13.345 biztanle zituen.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena

Zizur Nagusiak 5,6 kilometroko azalera dauka eta Iruñetik bost kilometrora dago. Herriak Oltzarekin, Iruñarekin eta Barañainekin egiten du muga iparraldean, Zizur Zendearekin mendebaldean, eta Galar Zendearekin hegoalde eta ekialdean.

Zizur Nagusiak honako auzoak ditu:

  • Zizur Nagusiko Alde Zaharra
  • Zizur Auzo berria
  • Ardoi Auzo berria (eraikitze prozesuan)

Klima eta landaredia

Klima

Zizur Nagusiak Iruñerriko gainontzeko herriek duten antzeko klima dauka, klima atlantiarraren eta mediterraneoaren k arteko trantsizioko klima. Dena den, askotan klima azpimediterraneoa edo mediterraneoaren eraginpeko klima atlantiar lehorra ere esaten zaio. Iparraldeko klima atlantiarraren eragina nabarmena da neguan eta udaberrian, neguak hotzak dira, udak, berriz, nahiko beroak. Urteko batez besteko tenperatura 12,5 eta 15 gradu artekoa da. Urteko bost hilabetetan, batez besteko tenperatura 10 gradutik beherakoa izaten da, eta uztailean eta abuztuan 22 gradutik gorakoa. Urteko tenperatura maximoaren batezbestekorik altuena abuztuan da 28,6 gradurekin, eta baxuena urtarrilean 1,1 gradurekin. Inoiz neurtutako tenperaturarik altuena 39,1 gradu eta baxuena -6,7 gradu izan ziren.

Prezipitazioak udaberri eta udazkenean izaten dira ugarien, baina udalerriaren iparraldean dauden mendien eragina dela eta, Bizkaiko Golkotik datozen fronte hotz askoren hezetasuna bidean geratzen da. Urteroko egun euritsuak 110 eta 120 bitartean dira, eta tenperatura 0 gradutik behera jaisten diren egunak 90 inguru. Batez beste, urtean hamar egunetan izaten da elurra Zizur Nagusian.

Landaredia

Udalerriko jatorrizko landaredia haritz eta arteez osaturiko baso mixtoek osatzen zuten. Dena den, gizakiaren eragina dela eta, erabat desagertu ziren, lehenik nekazaritzarako beharrak direla eta, eta XX. mendean hirigintza hazkundearen eraginez. Zizur Nagusiko herriaren inguruan, zereal zelaiak nagusi dira gaur egun eta udalerriaren ipar-mendebaldean, pinu halepoar eta birlandaturiko pinuen azalera txikia mantentzen da oraindik ere.

Historia

Zizur urbanizazioa, 1970eko hamarkadan Zizur Nagusi berriko lehen etxebizitzak.

Zizur Nagusia gaur ezartzen den lurretan orain dela ehunka urtetako aztarnak topatu dira baina adituek ez dakite noiztik bizi izan den jendea toki horretan. Guztira bostehun pieza inguru aurkitu dira, Gatzolatzen, Baternainen, eta Orkoienen, besteak beste. Garai hartako gizakiek izaera nomada bazuten ere, nekazaritzan ere aritzen ziren. Buztin eta adarrez egindako etxe soiletan bizi ziren.

Zizur izena 1087. urteko dokumentu batean azaltzen da lehen aldiz. Hasieran, Zizur herrixka txiki bat zen, eliza xume baten inguruan eratua. Zizurtarrek Done Jakue bidea egitera etorritako Europa guztiko erromesak hartzen zituzten euren etxeetan. XIV. mendean nobleen arteko borrokek bete-betean harrapatu zuten Zizur. Almoravitarren familia herrian bizi zen. 1341. urtean Zizur Nagusiaren erdia eta jabego guztiak eman zizkioten Fortuño Almoravitaren laugarren alabari.

XV. mendean Zizur La Oliva monasterioaren eta noble familien menpekoa zen artean ere. Gaztelak Nafarroa indarrez konkistatzean, azken honek erreinu independente moduan izandako pribilegio eta ohiturak galdu zituen, eta Gaztelako erregimenaren arauetara ohitu beharra izan zuen. Inposizio horrek eta Espainiak parte hartzen zuen gerretera joateko derrigorrak matxinadak eta asaldura zabaldu zituzten Nafarroan.

Karlistadetan zehar, Zizur Nagusia liberalen ejerzitoaren kuartel baten egoitza izan zen. Bitartean herriko biztanle gehienek nekazaritzatik bizi ziren eta meza entzuten zuten igandero. Ur horniketa ez zen 1936ko maiatzaren 19ra arte ailegatu herrira. Ur horniketa bermatzeko egin beharreko lanak ordaintzeko mailegua eskatu zioten foru aldundiari. XX. mende erdialdera arte biztanleriaren hazkuntza nahikoa egonkor ibili zen.

Azken urteak

Zizur Nagusiko udaletxea.

1970eko hamarkadatik hasita ordea, gauzak erabat aldatu ziren. Zizur urbanizazioa eraikitzearekin hasi zen aldaketa, eta biztanleria asko hazi zen. Etxebizitza berriak eraiki ziren hego-mendebaldean eta hego-ekialdean. Hazkunde demografikoak gaur egun ere bere horretan darrai, Ardoi auzo berria eraikitze eta hiritartzearekin.

Ardoi

Hiritartze-lanak 2006. urtean hasi ziren eta Obenasa eta Arian eraikuntza enpresek abiatu zituzten. Eraikitze-gunea Zizur Nagusia eta Gatzolatz batzen dituen autobidearen bi aldeetan eta A-12 autobidearen ondoko gunera zabaldu zen. Erabilera anitzeko auzoa izango da, batetik, etxebizitzak, Zizur urbanizazio auzoaren ondoan eraiki dira, eta bestetik, zerbitzu eta hirugarren sektoreko enpresak ezartzeko gunea A-12 autobidearen ondoan kokatzen da. Hiritartzeak 35,5 milioi euroko kostua izan du eta 749.459 metro koadroko gunera zabaldu da. Errepide, espaloi eta lurpeko zerbitzuez gain, A-12 autobidearen gaineko zubi bat eraiki da.[3]

Guztira 1.678 etxebizitza berri eraiki dira, horietatik 799 babes ofizialekoak. Etxebizitzen eraikuntza lanak 2007an hasi ziren, eta lehen blokeak 2008. urtearen amaieran eman zizkieten lehen jabeei. Auzoaren gehiena 2009an amaituko da. 2008ko krisialdiak eta higiezinen burbuilaren lehertzeak eragina izan dute eraikitzea gelditzean, eta horregatik auzoko orube batzuk oraindik hutsik daude, etxebizitza libreak erosteko eskaria hondoratu egin baita.

Industrialdea eta Ikea

A-12 autobidearen ondoko industrialdeak 387.000 metro koadroko azalera izango du, haren urbanizazioa etxebizitzen gunearena baino geroago hasi zen, 2007an hain zuzen, eta 2008an amaitu. Industrialdearen sustatzailea Zizur Nagusiko udala izan da eta ardatzetako bat Ikea altzari saltzaile multinazional suediarra izango da:denda 2010 eta 2011 urteen artean zabalduko da.[4]

Demografia eta biztanleria

Zizur Nagusia Nafarroako bosgarren herririk populatuena da, eta Iruñerriko laugarrena.

Bilakaera
1896 1901 1926 1936 1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999 2005 2007
1770 1814 1952 2030 2045 {{{ }}} {{{ }}} {{{ }}} {{{ }}} 7.856 10.086 13.352 14.300

2008ko erroldaren arabera, 844 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,40 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ekonomia

Zizur Nagusiko herritarrek bigarren eta hirugarren sektorean lan egiten dute, gehienek herritik kanpo, Zizurren industrialderik ez dagoelako. Normalean, Nafarroako hiriburuaren inguruko industrialdeetan egiten dute lan. 2006. urtean Ardoi auzoa hiritartzea hasi zen, industrialde eta enpresa berriak ezarriko diren gune bat eraikitzen, eta obrak amaitzerako, Zizurrek industrialde berria izatea espero da.

2006an La Caixak eginiko txosten ekonomikoaren arabera, Zizur Nagusia Espainiar estatuan per capita errentarik altuena duten herrietako bat da, eta batetik hamarrera doan eskalan 10 zenbakiarekin puntuatu zituen udalerriaren bizi-kalitatea, ekonomia eta zerbitzuen aniztasuna[5].

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Zizur Nagusiko politika»

2007ko udal hauteskundeak

Nafarroako Herriaren Batasuna(UPN) bozkatuena izan zen arren, Nafarroa Bai alderdiko Pedro Uharte Iribarren aukeratu zuten alkate, NaBai, PSN eta Nafarroako Ezker Batuko botoei esker.

Udala osatu eta hilabete gutxira, arazoak sortu ziren Arantza Arenzana Nafarroa Baiko zinegotzia udaleko bere kideekin ez adostuta. 2008. urtean, Arenzanak alderdia utzi eta "talde mistoko" zinegotzi bihurtu zen. Nafarroa Baik "iheslaritzat" jo zuen[6], eta 2008. urtearen erdialdetik izandako bozketa guztietan, Arenzanak UPNrekin bat egin du bozketa guztietan.

ALKATEA: Pedro Uharte Iribarren (Nafarroa Bai)

2011ko udal hauteskundeak

Nafarroako Herriaren Batasuna(UPN) bozkatuena izan zen, nahiz eta zinegotzi bat galdu, PPra pasatu baitzen. Bildu koalizioa indar handiarekin sartu zen eta Nafarroa Bai bezala, 3 zinegotzi atera zituen. EB eta Batzarre koalizioari dagokionez, Izquierda-Ezkerrak bi zinegotzi lortu zituen. Alderdi sozialista, berriz, asko jaitsi zen, 3 zinegotzitzik 1era igaro zen. PPk eta CDNek zinegotzi bana lortu zuten.

Udalaren konposaketa

Zizur Nagusiko udaleko alderdi politikoak

Alderdi politikoak Zinegotziak
Nafarroako Herriaren Batasuna (UPN)
6
Bildu
3
Nafarroa Bai (NaBai)
3
Izquierda-Ezkerra (I-E)
2
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
1
Alderdi Popularra (PP)
1
Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN)
1

Udaletxea

  • HELBIDEA: Erreniega Parkea, z/g

Zizur Nagusiko udala hamazazpi zinegotzik osatzen dute:

Kargua
Izena
Alderdi politikoa
Alkaltea Luis Mª Iriarte Larumbe UPN
1go Alkateordea eta zinegotza José Luis Sánchez Agramonte UPN
2. Alkateordea eta zinegotzia Paloma Núñez Centaño UPN
3. Alkateordea eta zinegotzia Isabel Mendia Azpirotz UPN
Zinegotzia Benjamín Arca Castañón UPN
Zinegotzia Vicente Azqueta Navarlaz UPN
Zinegotzia Zutoia Toral Urquizu Nafarroa Bai
Zinegotzia Jon Gondán Cabrera Nafarroa Bai
Zinegotzia Juan Carlos Longás García Nafarroa Bai
Zinegotzia José Ángel Sáiz Aranguren Bildu
Zinegotzia Arkaitz Sanz Bildu
Zinegotzia Elena Petri Navarlaz Bildu
Zinegotzia José Miguel Bermejo López Izquierda-Ezkerra
Zinegotzia María José Martínez Urío Izquierda-Ezkerra
Zinegotzia José Ruiz Garrido PSN-PSOE
Zinegotzia Juan Luis López Aranguren PP
Zinegotzia Luis Ibero Elía CDN

Zizur Nagusiko alkateen zerrenda

Agintaldia Izen-deiturak Alderdi politikoa
1979-1983 Victorino Munarritz Gabai PSN-PSOE
1983-1987 Luis Ibero Elía AIZM
1987-1991 Luis Ibero Elía AIZM
1991-1995 Luis Ibero Elía AIZM
1995-1999 Luis Mari Iriarte Larunbe AIZM
1999-2003 Luis Mari Iriarte Larunbe AIZM
2003-2007 Luis Mari Iriarte Larunbe UPN-PP
2007-2011 Pedro Uharte Iribarren Nafarroa Bai
2011-2015 Luis Mari Iriarte Larunbe UPN

Ondarea

San Andres eliza

XIV. mendean eraikitako eliza gotikoa da, lau zatitan banaturiko nabe bakarraz osatua. Presbiterioa edo absidea bi zatitan banaturik dago. Mendeetan zehar hainbat birmoldaketa izan ditu, eta alboetan eraikitako bi kaperen ostean, gaur egun duen gurutz latindarraren oinarria hartu zuen. Aurrealdea izardun gangaz estalita dago.

Kanpoaldeko egituratik portada nabarmentzen da. Erdi Aroan zehar, Donejakue Bideaari jarraitzen zioten erromesen peregrinazio gunea izan zen. Elizaren barruan, 1940ko hamarkadan zaharberritutako erretaula nagusia dago, Nafarroako lehen errenazimendu garaiko adibide garrantzitsuenetakoa. Erretaula hiru zatitan banaturik dago eta Salbadorearen bizitzaren pasarteetan oinarritzen da.

1973ko abuztuaren 8an Monumento Nazional izendatu zuten.

Bestelakoak

Udalerri berri samarra denez, Zizurrek ez du bestelako eraikin zaharrik gordetzen. 1994an Doniantzu urbanizazioan Itxaropeneko Andre Mariaren parrokia eraiki zen, etxagune berriko biztanleen eliz beharrak asetzeko.

Hezkuntza

Zizur Nagusia haur hezkuntza, lehenengo eta bigarren hezkuntzako eskolak ditu.

  • 0-3 urte arteko haurreskola
  • Erreniega Ikastetxe Publikoa (Haur eta lehenengo Hezkuntza - D eredua)
  • Camino de Santiago Ikastexte Publikoa (Haur eta lehenengo hezkuntza - G eredua)
  • Zizur Nagusiko Bigarren Hezkuntzako Institutua (Bigarren hezkuntza eta batxilergoa - A,D,G ereduak)

Kultura

Udal musika banda

1999ko azaroaren 30ean sortu zen, herriko musikari eta Zizur Nagusiko udalaren laguntzarekin.

Gaur egungo zuzendaria Jesus Guembe Elizalde da. 2000. urteko apirilaren 24an, bere lehenengo kontzertua zuzendu zuen, eta 2001eko ekainean, Zizurko Udal Musika Banda moduan eskaini zuen kontzertua. Hogeitabost musikarirekin hasi bazen ere, gaur egun 65 musikari inguruk osatzen dute taldea, musikarien adina 13 eta 67 urte bitartekoa da. 2008ko ekainean, Oskorrirekin batera jo zuten, Oskorriren XXXV. urteurrena ospatzeko. 2009. urtean, musika bandaren 10. urteurrena ospatuko da eta hainbat kontzertu eta ekitaldi antolatuko dira.

Musika eskola

1997ko urtarrilean, Zizur Nagusiko musika eskola berria ireki zen, nahiz eta jatorrizko musika eskola 1995ean sortu. Eskolako zuzendaria MªEugenia Abaigar da eta zuzendari-ordea Jose Manuel Crespo akordeoi irakasle gipuzkoarra.

Erraldoien eta buruhandien konpartsa

Zizur Nagusiko erraldoien eta buruhandien konpartsa 1993an sortu zen, eta taldeko lehen zuzendaria Joxemari Urdanotz izan zen. Gaur egun konpartsako zuzendaria Goyo Aiape da. Konpartsako erraldoiak honakoak dira: Eguzki, Ilargi, euskaldun jauna eta euskaldun andrea.

Azpiegiturak eta garraioa

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Zizur Nagusian:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
Sarasate Pasealekua - Zizur Nagusia 06:30 - 22:25 12´ - 15´ 12´ jendetza-orduetan.
Labriteko Jaitsiera - Zizur Nagusia Gauez 60´

Horrez gain, La Pamplonesa autobus konpainiak Zizur Zendeako hainbat kontzeju Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak

  • Zizur Nagusiko herriko jaiak irailaren 14aren inguruan ospatzen dira Gurutze Santuaren omenez. Jaien egun nagusia irailaren 14a da eta bost egun irauten dute guztira.
  • Jai txikiak, San Andresen (herriko beste patroiaren) omenez ospatzen dira azaroaren 30etik hurbilen dagoen asteburuan. Jaiak ostiralean hasten dira, herriko musika eskolak eta bestelako kultura elkarteek hartzen dute parte.
  • Bestelakoak: Urtean zehar, gabonak, inauteriak, San Joan Bataiatzailearen eguna, eta beste hainbat ekitaldi, kontzertu eta ospakizun antolatzen dira Zizur Nagusian.

Herritar ezagunak

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Nafarroako Gobernuaren webgunea.
  4. Diario de Noticias egunkariko albistea.
  5. [Bibliografía: La Caixaren herrialdeko ekonomiari buruzko txostena, Zizur Nagusiko udala. Espainiako per capita BPGa 2006an.]
  6. El 'caso Arenzana' protagoniza un tenso pleno en Zizur Mayor Diario de Noticias egunkariko albistea.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zizur Nagusia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa