Joseph Schumpeter: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
t removed Category:Ekonomialariak; added Category:Austriako ekonomialariak using HotCat |
||
45. lerroa: | 45. lerroa: | ||
{{DEFAULTSORT:Schumpeter, Joseph}} |
{{DEFAULTSORT:Schumpeter, Joseph}} |
||
[[Kategoria: |
[[Kategoria:Austriako ekonomialariak]] |
||
[[Kategoria:1883ko jaiotzak]] |
[[Kategoria:1883ko jaiotzak]] |
||
[[Kategoria:1950eko heriotzak]] |
[[Kategoria:1950eko heriotzak]] |
21:26, 1 otsaila 2012ko berrikusketa
Joseph Schumpeter. | ||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Joseph Alois Schumpeter | |
Jaio | 1883ko otsailaren 3a | |
Triesch, Moravia (Austria-Hungariako Inperioa) | ||
Hil | 1950eko urtarrilaren 8a | |
Salisbury, Connecticut (AEB) |
Joseph Alois Schumpeter (Triesch, Moravia, Austria-Hungariako Inperioa, 1883ko otsailaren 3a – Salisbury, Connecticut, AEB, 1950eko urtarrilaren 8a) austriar ekonomialaria izan zen.
Ezaguna izan zen kapitalismoaren bilakaerari buruz egin zuen azterketagatik, zeinetan enpresak eta enpresaburuek duten eragina eta berrikuntzaren indarra baieztatu baitzuen. Ekonomialari liberaltzat jo izan bada ere, haren pentsamendu heterodoxoa nabaria da. Bere lanik ezagunena History of Economic Analysis da [1].
Biografia
Vienako unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Czernowitz, Graz, Bonn, Harvard, Cambridge eta Massachussettseko unibertsitateetako irakasle izan zen.
1919-1925 bitartean, Austriako Finantza ministro izan zen.
1932. urtetik hil arte Estatu Batuetan bizi izan zen.
Ekonomiaren estatikaren eta dinamikaren arteko bereizketa ezarri zuen, hots, ekonomia geldoa eta bilakatuz doana bereizi zituen; hala, berrikuntza eta enpresari berritzailearen kontzeptuak sortu zituen, kapitalismoaren interpretazio berri bat emateko erabili izan direnak. Ekonomiaren garapena jarri zuen ekonomia politikaren eta azterketaren oinarri eta ardatz. Kapitalismoaren garapena ez dela homogeneoa eta uniformea adierazi zuen, eta ekonomiaren prozesua zikloka garatuz joaten dela, berrikuntzak direla eta, aurreko oreka galdu egiten delako. Bestalde, Schumpeterren ustez kapitalismoa ez da desagertuko eraginkorra ez delako, bere arrakasta ekonomikoen ondorioz sortuko diren arazoengatik baizik (berrikuntzak sartzeko kemenaren galeragatik eta estatuaren kontrol gero eta handiagoagatik).
Obra nagusiak: Theorie der wirtschaftlichen Entwicklung (1912, Ekonomia egokieraren teoria), Capitalism, Socialism and Democracy (1942, Kapitalismoa, sozialismoa eta demokrazia) eta History of Economic Analysis (1954, Ekonomia azterketaren historia).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) History of Economic Analysis, books.google.com webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Schumpeter |