Agur Maria: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
FoxBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.5) (robota Erantsia: ga:Is é do Bheatha, a Mhuire
59. lerroa: 59. lerroa:
[[fi:Ave Maria]]
[[fi:Ave Maria]]
[[fr:Je vous salue Marie]]
[[fr:Je vous salue Marie]]
[[ga:Is é do Bheatha, a Mhuire]]
[[gd:Fàilte Mhoire]]
[[gd:Fàilte Mhoire]]
[[gn:Maria maitei]]
[[gn:Maria maitei]]

17:48, 4 otsaila 2012ko berrikusketa

Agur Maria (latinez, Ave Maria) katoliko eta ortodoxoen otoitz ezaguna da, Andre Maria, Jesusen amari, egiten zaio bere laguntasuna eskatzeko. Horiez gain, zenbait anglikanok eta protestantek ere erabiltzen dute neurri txikiagoan.

Otoitz honen oinarria Lukasen Ebanjelioko bi pasartetan dago: Gabriel aingeruak Andre Mariari egindako iragarpenean eta azken honek bere lehengusina Elizabeti egindako bisitan. Otoitzaren lehen zatiko hitzak bi gertakari horietakoak dira. Bigarren zatia geroago eliza katolikoak jarritako osaketa da.

Hitzak

Agur Maria, graziaz betea,
Jauna da Zurekin.
Bedeinkatua zara zu andre guztien artean
eta bedeinkatua da zure sabeleko frutu Jesus.
Santa Maria, Jainkoaren Ama,
erregutu ezazu gu bekatarion alde,
orain eta gure heriotzako orduan. AMEN.

Estitxuren hitzak

Estibaliz Robles Arangiz abeslari euskaldunak (Estitxu izenez ezagunagoak) beste bertsio bat egin zuen, bere garaian ezagun egin zena eta oraindik zenbait elizatan abesten dena noiz edo noiz.

Agur Maria,
Agur Maria,
zer gertatzen da
Nire herrian.
Anaitasuna hautsi da eta
batzuk besteei beti aurka.
Agur Maria,
agur Maria,
entzun egizu nire otoitza,
bildu egizu nire herria.
Agur Maria,
lagun nazu.
Agur Maria,
entzun egizu nire otoitza,
bildu egizu nire herria.