Frank Lloyd Wright: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
52. lerroa: 52. lerroa:
* 1902 : Highland Park etxea Ward W. Willitts-entzat, Illinois
* 1902 : Highland Park etxea Ward W. Willitts-entzat, Illinois
* 1904 : Darwin D. Martin etxea, Buffalo, New York
* 1904 : Darwin D. Martin etxea, Buffalo, New York
* 1904 : Larkin Eraikina, Buffalo
* 1904 : Larkin eraikina, Buffalo
* 1904-1906 : Eliza Unitarioa, Oak Park (konkretu zurituzkoa)
* 1904-1906 : Eliza Unitarioa, Oak Park (konkretu zurituzkoa)
* 1906-1909 : Robie Etxea, Chicago
* 1906-1909 : Robie Etxea, Chicago
* 1908 : Coonley Etxea, Riverside, Illinois, 1908
* 1908 : Coonley Etxea, Riverside, Illinois, 1908
* 1923 : Miniatura de Pasadena
* 1923 : Miniatura de Pasadena
* 1936 : [[Ur-jauziaren etxea]] (''Fallingwater etxea'' eta ''Kaufmann egoitza'' izenez ere ezaguna)
* 1936 : [[Ur-jauziaren Etxea]] (edo '' Fallingwater Etxea'') [http://www.arte-tv.com/fr/connaissance-decouverte/architectures-johnson/Frank_20LLoyd_20Wright/680226,CmC=834732.html oinplanoa]
* 1939 : Johnson Wax eraikina
* 1939 : Johnson Wax eraikina
* 1940-50 : Lakeland-eko kanpusa
* 1940-50 : Lakelandeko campusa
* 1956-1959 : Guggenheim Museoa, [[New York]]
* 1956-1959 : Guggenheim Museoa, [[New York]]



10:37, 6 otsaila 2012ko berrikusketa

Frank Lloyd Wright
Frank Lloyd Wright
Datu pertsonalak
Jaio 1867ko ekainaren 8a
Txantiloi:USA Richland Center, Wisconsin (Estatu Batuak)
Hil 1959ko apirilaren 9a
Txantiloi:USA Phoenix, Arizona (Estatu Batuak)
Webgunea www.franklloydwright.org http://www.franklloydwright.org/ www.franklloydwright.org
Fallingwater edo Urjauziko Etxea
Guggenheim Museoa, New Yorken
Robie Etxea, Chicagon

Frank Lloyd Wright (Richland Center, Wisconsin, AEB, 1867 ekainaren 8 – Phoenix, Arizona, 1959 apirilaren 9) arkitekto estatubatuarra zen, XX. mendearen lehen erdiko arkitekturan eragin handia izan zuen.

Ezaugarriak

Louis Sullivan bere maisu maitagarriaren eragina oso sakona izan zen, eta hauxe arkitektura organikoaz zuen ideiaz sumatu daiteke. In the Cause of Architecture saiakeran ondoko printzipioak zehazten ditu :

  • Sinpletasuna : beharrezkoa ez zen elementu oro kendu beharrekoa zen, barruko hormak edo tabikeak ere. Ahalik eta gela gutxien lortzea zuen asmo.
  • Estilo aniztasuna : estiloak ez dira garaiaren horren menpeko izan behar, norbanakoaren beharretara moldatzea egokiagoa iruditzen zitzaion.
  • Ingurunearekin bat egin: lekua eta arkitektura armonian egon behar dira. Koloreek ere bat egin behar dute ingurunearekin.. Tokiko materialak erabiltzea egokia da horretarako.
  • Materialen natura: eraikuntzako material guztiek bere ezaugarriak erakutsi behar dituzte eta ekidin behar da hauen itxura aldaketa. Kontzeptu honek dakar materialen erabilpena ere egiturarekin zintzoa izan behar dela.

Nolanahi ere, berak definitzen dituenez gain, bere testuingurutik emandako hainbat ezaugarri jaso zituen ere: Amerikan lurzoruaren hedadura handiak, ia mugaezinak, eragiten du eraikuntzaren plantaren hedadurararekiko ardura gutxi izan ahal izatea; Ipar Amerikako garaiko gizartearen indibidualtasuna; Errepublika aske bat, etxe eta orubedun hiritarrez osatzen zenaren Jeffersonen ideiak ere eragina zuen tokiko eta garaiko pentsamoldean. Hemendik lur jabetzarekiko lotura. Planteamendu hauek, hedapenaren ideiarekin batera ezaugarritzen da Wrighten arkitektura.

Garaiak

Bere lana hainbat garai ezberdin izan zituen.

  • Hastapenak : Adler & Sullivanentzako lan egiten zuen garaia. Orduan bere kabuz ere hainbat lan egin zituen, nahiz eta ez oso adierazgarri izan.
  • Prairie garaia : 1901 eta 1910 urteen artean. Etxe mota ezberdin bat sortu zuen, horizontaltasun sendoa, hedapenaren ideiarekin bat, eta arkitektura organikoaren printzipioak uztartu zituen.
  • Maia inspiraziodun garaia: garai honetan, maia kulturan inspiratuta aritu zen Kalifornian. Ormigoia moldeatuz eraikuntza itxitura edo azal bereziz hornitzen zuen, dekorazio maiak erraz antz ematen zirela.
  • Usoniar garaia : 1935 – 55 urteen artean nagusiki. Etxe hauek Prairie etxeak baino merkeagoak ziren, eta bezeroak bere kabuz eraiki zitzakeen.


Lan garrantzitsuak

  • 1889 : Etxea Oak Park-en, Chicago
  • 1891 : Charnley Etxea, Astor Street, Chicago
  • 1893 : William H. Winslow-en etxea, River Forest, Illinois
  • 1902 : Highland Park etxea Ward W. Willitts-entzat, Illinois
  • 1904 : Darwin D. Martin etxea, Buffalo, New York
  • 1904 : Larkin eraikina, Buffalo
  • 1904-1906 : Eliza Unitarioa, Oak Park (konkretu zurituzkoa)
  • 1906-1909 : Robie Etxea, Chicago
  • 1908 : Coonley Etxea, Riverside, Illinois, 1908
  • 1923 : Miniatura de Pasadena
  • 1936 : Ur-jauziaren etxea (Fallingwater etxea eta Kaufmann egoitza izenez ere ezaguna)
  • 1939 : Johnson Wax eraikina
  • 1940-50 : Lakelandeko campusa
  • 1956-1959 : Guggenheim Museoa, New York

Hirigintza proiektu teorikoa:

  • Broadacre City (utopia suburbanoa)

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frank Lloyd Wright Aldatu lotura Wikidatan