Errinozero zuri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
 
t «Errinozero zuria» izenburuaren ordez, «Errinozero zuri» ezarri da
(Ez dago alderik)

12:19, 7 otsaila 2012ko berrikusketa

Errinozero zuria

Errinozero-espezierik handiena (Ceratotherium simum). Elefantea kenduta, bera da lehorreko ugaztunik handiena: 2 m inguru izaten da garai, eta isats eta guzti 5 m luze izatera irits daiteke. 3.500 kg inguru pisatu ohi du. Bi adar izaten ditu, bata, aurrekoa, 90 cm luzekoa gaur harrapatzen direnetan, baina 137 cm luzekoak ere aurkitu izan dira; eta bestea, 60 cm-koa. Oso buru luzea du, ahoa zabala, eta goiko ezpainean behatz-egiturako luzakin bat du. Belarjalea da, eta gogokoago ditu belardiak basoak baino. Desagertzear zegoen eta babesteko neurriak hartu zirelako ugaritzen ari da berriz pixkanaka. Sudanen, Afrika Erdialdeko Errepublikan, Zairen, eta Zambezi eta Orange ibaien artean bizi da.

Erreferentziak