Versaillesko Ituna (1919): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-AEB +AEB)
8. lerroa: 8. lerroa:


== Historia ==
== Historia ==
[[Lehen Mundu Gerra]] bukatu eta armistizioa deklaratu zutenean, Aliatuak ([[Frantzia]], [[Erresuma Batua]] eta [[AEB]]) Parisko Bakearen Biltzarrean bildu ziren [[Alemania]]rekiko bake itunak sinatzeko prest. Aliatuek, hainbat itun idatzi zituzten galtzaile bakoitzarekiko eta Versaillesko Ituna, [[Alemania]]ri ezarri zitzaiona izan zen.
[[Lehen Mundu Gerra]] bukatu eta armistizioa deklaratu zutenean, Aliatuak ([[Frantzia]], [[Erresuma Batua]] eta [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]) Parisko Bakearen Biltzarrean bildu ziren [[Alemania]]rekiko bake itunak sinatzeko prest. Aliatuek, hainbat itun idatzi zituzten galtzaile bakoitzarekiko eta Versaillesko Ituna, [[Alemania]]ri ezarri zitzaiona izan zen.


Bakearen oinarrirako eztabaidak 1918ko urtarrilaren 18an hasi ziren eta [[Alemania]]ri aukera bakarra aurkeztu zitzaion. Ituna onartu eta hurrengo egunean, [[1919]]ko [[ekainaren 23]]an, dolu eguna izan zen [[Alemania]]n, parlamentarismoaren lehen porrotaren eguna, eta [[Weimarko Errepublika]] jaio berriaren lehen bekatu barkaezina kontsideratu zuten hura.
Bakearen oinarrirako eztabaidak 1918ko urtarrilaren 18an hasi ziren eta [[Alemania]]ri aukera bakarra aurkeztu zitzaion. Ituna onartu eta hurrengo egunean, [[1919]]ko [[ekainaren 23]]an, dolu eguna izan zen [[Alemania]]n, parlamentarismoaren lehen porrotaren eguna, eta [[Weimarko Errepublika]] jaio berriaren lehen bekatu barkaezina kontsideratu zuten hura.
14. lerroa: 14. lerroa:
Bai [[Alemania]]ko delegazioak eta baita [[Alemania]]ko gobernuak ere, Versaillesko Ituna indarrez ezarritako ituna zela pentsatu zuten (Diktat). Izan ere, Ulrich Brockdorff von Rantzau kondeak, [[Alemania]]ko ordezkaritzako buruak, negoziatzeko ezintasun garbia ikusi zuen Bakearen Biltzarrean. Arazo gehien eman zien gaia [[Alemania]]k gerra hasieran izan zuen erru eta erantzukizunarena izan zen eta tentsioa areagotu zen talde ezberdinen artean.
Bai [[Alemania]]ko delegazioak eta baita [[Alemania]]ko gobernuak ere, Versaillesko Ituna indarrez ezarritako ituna zela pentsatu zuten (Diktat). Izan ere, Ulrich Brockdorff von Rantzau kondeak, [[Alemania]]ko ordezkaritzako buruak, negoziatzeko ezintasun garbia ikusi zuen Bakearen Biltzarrean. Arazo gehien eman zien gaia [[Alemania]]k gerra hasieran izan zuen erru eta erantzukizunarena izan zen eta tentsioa areagotu zen talde ezberdinen artean.


Itunak [[Nazioen Liga]]ren sorrera ekarri zuen, [[AEB]]etako presidentearen ustez, lehentasunezko helburua. Etorriko ziren istiluetan bitartekariak ezarriko ziren eta gerrari ekidin ahal izango zitzaion. [[Alemania]]ri debekatu egin zitzaion erakunde horretarako sarrera.
Itunak [[Nazioen Liga]]ren sorrera ekarri zuen, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]etako presidentearen ustez, lehentasunezko helburua. Etorriko ziren istiluetan bitartekariak ezarriko ziren eta gerrari ekidin ahal izango zitzaion. [[Alemania]]ri debekatu egin zitzaion erakunde horretarako sarrera.


[[Alemania]]ri ezarritako baldintza gogor haiek [[nazismo]]a altxaratu zuten eta ondorengo expantsionismorako aitzakia ezin hobea izan ziren.
[[Alemania]]ri ezarritako baldintza gogor haiek [[nazismo]]a altxaratu zuten eta ondorengo expantsionismorako aitzakia ezin hobea izan ziren.

06:52, 12 otsaila 2012ko berrikusketa

Ezkerretik eskuinera: Erresuma Batuko David Lloyd George, Italiako Vittorio Orlando, Frantziako Georges Clemenceau eta AEBetako Woodrow Wilson.

Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua. Benetako buruz buruko borrokaren bukaera ekarri zuen su-etena Compiègnen 1918ko azaroaren 11n sinatu arren, Parisko Biltzarrean bildutakoek sei hilabete behar izan zituzten bake hitzarmena burutzeko, 1920ko urtarrilaren 10ean sartu baitzen indarrean.

Itunaren puntu nagusi eta eztabaidagarrien artean, gerra eragitearen erantzukizun osoa Alemaniari eta bere aliatuei leporatzea izan zen. Honenbestez, 231-248 artikuluen arabera, herrialde horiek desarmatu, hainbat lurralde galdu eta kalteordainak ordaindu behar zituzten aurkarien mesedetan. Itun hau zailtasun handiekin bete zuten 1922tik aurrera eta erabat urratua izan zen Adolf Hitlerren etorrerarekin.

Alemaniak, gerra ondorengo kalteordainak 1983an likidatuta zituen, baina ituna egin zenetik jasotako interesen ordainketa zela-eta, 125 bat milioi euro falta ziren oraindik. Interes horiek ez ziren ordainduko Alemania birbateratua izan arte, eta sekula ez zituztela ordainduko zirudien. Azkenik, Alemaniak, 2010eko urriaren 3an, zorra guztiz kitatuta utzi zuen.

Historia

Lehen Mundu Gerra bukatu eta armistizioa deklaratu zutenean, Aliatuak (Frantzia, Erresuma Batua eta AEB) Parisko Bakearen Biltzarrean bildu ziren Alemaniarekiko bake itunak sinatzeko prest. Aliatuek, hainbat itun idatzi zituzten galtzaile bakoitzarekiko eta Versaillesko Ituna, Alemaniari ezarri zitzaiona izan zen.

Bakearen oinarrirako eztabaidak 1918ko urtarrilaren 18an hasi ziren eta Alemaniari aukera bakarra aurkeztu zitzaion. Ituna onartu eta hurrengo egunean, 1919ko ekainaren 23an, dolu eguna izan zen Alemanian, parlamentarismoaren lehen porrotaren eguna, eta Weimarko Errepublika jaio berriaren lehen bekatu barkaezina kontsideratu zuten hura.

Bai Alemaniako delegazioak eta baita Alemaniako gobernuak ere, Versaillesko Ituna indarrez ezarritako ituna zela pentsatu zuten (Diktat). Izan ere, Ulrich Brockdorff von Rantzau kondeak, Alemaniako ordezkaritzako buruak, negoziatzeko ezintasun garbia ikusi zuen Bakearen Biltzarrean. Arazo gehien eman zien gaia Alemaniak gerra hasieran izan zuen erru eta erantzukizunarena izan zen eta tentsioa areagotu zen talde ezberdinen artean.

Itunak Nazioen Ligaren sorrera ekarri zuen, AEBetako presidentearen ustez, lehentasunezko helburua. Etorriko ziren istiluetan bitartekariak ezarriko ziren eta gerrari ekidin ahal izango zitzaion. Alemaniari debekatu egin zitzaion erakunde horretarako sarrera.

Alemaniari ezarritako baldintza gogor haiek nazismoa altxaratu zuten eta ondorengo expantsionismorako aitzakia ezin hobea izan ziren.

Itunaren egitura

Itunaren aurkako manifestaldia Berlinen
  • I. atala- Klausula finantzarioa
  • II. atala- Alemaniaren mugak
  • III. atala- Europarako klausulak
  • IV. atala- Alemaniar eskubide eta interesak Alemaniatik kanpo
  • V. atala- Ontzigintzako, airezko eta militar klausulak
  • VI. atala- Gerrako preso eta hilerriak
  • VII. atala- Zigorrak
  • VIII. atala- Konponketak
  • IX. atala- Nazioen Ligaren Ituna
  • X. atala- Klausula ekonomikoak
  • XI. atala- Airezko garraioa
  • XII. atala- Portuak, urezko bideak eta trenbide sareak
  • XIII. atala- Lanaren Nazioarteko Erakundea
  • XIV. atala- Prozedurak
  • XV. atala- Bermeak
  • XVI. atala- Aurreikuspenak

Lurraldeko klausulak

Itunaren ondoren geratuko zen Europa

Itunaren ondorioz, Alemaniak lurralde ugari galdu zuen eta gerra baino lehen (1910) 540.766 km2 izatetik, 468.787 km2 izatera pasatu zen (1925). Gainera, kolonia guztiak galdu zituen eta irabazleen artean banatu zituzten.

  • Alsazia-Lorena Frantziarentzat izan zen (14.522 km² eta 1.815.000 biztanle 1905ean).
  • Sarre Nazioen Ligaren menpe geratu zen eta 15 urtez Frantziak ustiatuko zuen.
  • Eupen eta Malmedy Belgikarentzat izan ziren; baita Moresnet ere.
  • Schleswig-Holstein daniarren esku geratu ziren.
  • Posen eta Mendebaldeko Prusiaren gehiengoa Poloniaren esku geratu zen.
  • Danzig eta Memel Polonia eta Nazioen Ligaren menpe geratuko ziren hiri libreak izango ziren.
  • Lituaniak Niemen ibaiaren arroa lortu zuen.
  • Togolandia (87.200 km²) eta Camerungo koloniak Frantzia eta Erresuma Batuaren artean banatu zituzten.
  • Afrika hegomendebaldea (gaurko Namibia) Hegoafrikako Batasunaren menpe geratu zen.
  • Tanganika edo Ekialdeko Afrika alemana Erresuma Batuaren menpe izango zen; Ruanda eta Burundi, berriz, Belgikaren menpe eta Kiongako portua Portugalentzat berriro.
  • Alemanen Ginea Berria (241.231 km²) Erresuma Batuaren esku geratuko zen, baina azkenean Australiak hartu zuen. Polinesiako uharteak Erresuma Batuaren eta Japoniaren artean banatu zituzten.
  • Alemania eta Austriaren batasuna debekatu zuten (Anschluss debekatuta).
  • Otomandar inperioaren murriztea, gaurko neurrian ezarriz. Siria, Libano, Irak eta Palestina Frantziaren eta Erresuma Batuaren menpe. Arabiar penintsulako herrialdeak independentzia lortu zuten.

Klausula militarrak

  • Material militarrak eta armadako unitateak galduko zituen.
  • Renania eta Rhin ibaiaren ezkerraldea desmilizaritatu behar zuten.
  • Armadaren murrizketa: 100.000 soldadu eta 4.000 ofizial; artilleria handi, itsaspeko eta hegazkinik ez.
  • Gerrako materialak ekoiztearen debekua.
  • Armadaren Estatu Gorenaren desagerpena.
  • Alemaniako derrigorrezko soldadutzaren ezabapena.
  • Kielgo kanalaren internazionalizatzea.

Klausula moral eta politikoak

  • 231 artikuluaren arabera, Alemania izan zen gerraren sortzaile bakarra. Honela zioen:
« Gobernu aliatuek diote eta Alemaniak onartzen du Alemaniaren eta bere kideen erantzukizuna, gerrari erantzun beharrean izan zirelako aliatuei galera guzti hauek sortzeagatik. »

.

  • Alemania ezingo da Nazioen Ligan sartu.

Klausula ekonomikoak

  • Gerrako Kalteordainetarako Komisioa sortu zen.
  • Merkataritzarako ontziteria galdu zuen eta barku gehiago eman beharrean izango zen, aliatuei suntsitutakoen ordainetan.
  • Bost urtez, 44 milioi tona ikatz, 371.000 abere, industria kimikoen eta botika industrien ekoizpenaren erdia... bidali urtero herrialde irabazleei.
  • Alemaniako jabetza pribatuen desjabetzea galdutako lurralde eta kolonietan.
  • 132.000 milioi marco-urre alemanen ordainketa (400.000 dolar) 2010an bukatu zena. Ezinezko kopurua zen Alemaniarentzat eta ondorengo hiperhinflazioa eragingo zuen neurri honek.

Laneko klausulak

Versaillesko Itunak langilearen printzipio unibersalak aldarrikatu zituen. Hauek dira garrantzitsuenak:

  • Gizakiaren lana ez da salgai bat eta ezin da merkaturatze objektu bat balitz bezala hartu.
  • Enpresario eta langileen batasun eskubidea.
  • Soldata duin bat.
  • 8 orduko lanaldiak edo 48 ordukoak astean.
  • Asteko atsedenaldia, 24 ordu gutxienez.
  • Umeak lanean egotearen abolizioa.
  • Mugak gazteen lanari, hauen garapen pertsonala hobetzeko.
  • Soldata kopuru bera eta balorazio bera bai gizonezkoa edo emakumezkoa bada.
  • Bidezko tratua langile guztientzat herrialde guztietan.
  • Lanbide aztertzaileen zerbitzua herrialde guztietan emakumearen parte hartzearekin.