Władysław Sikorski: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
 
t Wladislaw Sikorski izenburuaren ordez, Władysław Sikorski ezarri da, birzuzenketaren gainetik
(Ez dago alderik)

12:26, 13 otsaila 2012ko berrikusketa

Sikorski

Poloniar politikaria eta jenerala (Tuszow, Galitzia, 1881 - Gibraltar, 1943). Ingeniaritza ikasi zuen. Pilsudskiren agindupeko erakunde politiko abertzaleetan buruzagi izan zen, eta Lehen Mundu Gerran poloniar legiokoa izan zen. 1919-1920 urteetan poloniarren eta sobietarren arteko Gerran ezagun egin zen. Geroztik garrantzi handiko karguak izan zituen: Estatu Goreneko buru (1922), gobernuburu (1922-1923) eta Gerra ministro (1924-1925). Pilsudskiren estatu-kolpearen ondoren politika alde batera utzi zuen, eta Frantziara erbesteratu zen. 1939an Frantziako Poloniar Armadaren buruzagitza hartu zuen, eta 1940an, Frantzian lehenbizi, eta Londresen gero, Erbesteko Poloniar Gobernuko buru izan zen. Hegazkin-istripu batean hil zen.

Erreferentziak