Leonid Brezhnev: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: cy:Leonid Brezhnev
70. lerroa: 70. lerroa:
{{SESBagintariak}}
{{SESBagintariak}}


[[Kategoria:Sobietarrak|Brezhnev, Leonid]]
[[Kategoria:Sobietar Batasuneko mariskalak|Brezhnev, Leonid]]
[[Kategoria:Sobietar Batasuneko Heroiak|B]]
[[Kategoria:Sobietar Batasuneko Heroiak|B]]
[[Kategoria:1906ko jaiotzak|Brezhnev, Leonid]]
[[Kategoria:1906ko jaiotzak|Brezhnev, Leonid]]

20:50, 14 otsaila 2012ko berrikusketa

Leonid Brezhnev
Leonid Brezhnev
Kargua: SESBeko burua
Agintaldiaren iraupena: 1964 - 1982
Aurrekoa: Nikita Khrustxev
Hurrengoa: Juri Andropov
Jaiotze eguna: 1906ko abenduaren 19a
Jaiotze tokia Kamenskoe
Heriotza eguna: 1982ko azaroaren 10a
Heriotza tokia Mosku
Lanbidea: Injeniaria
Alderdi politikoa: Alderdi Komunista

Leonid Ilitx Brezhnev, errusieraz Леони́д Ильи́ч Бре́жнев (1906ko abenduaren 19a - 1982ko azaroaren 10), Sobietar Batasuneko burua izan zen 1964tik 1982 arte. Lehenengo urteetan, beste batzuekin batera partekatu zuen boterea. Alderdiko Idazkari Orokorra urte bertsuen artean izan zen, nahiz bitan Sobiet Goreneko Burua (Estatuburua alegia), 1960tik 1964 arte, eta 1977tik 1982 arte.

Biografia

Estreinako urteak

Brezhnev Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan 1931n sartu zen. 1935ean graduatu ostean, ingeniaria izan zen. Aldi berean, alderdiko maila txikiko postuetan aritzen zen, Joseph Stalinen agintaldian bere ibilbide politikoak gora egin arte. Bigarren Mundu Gerran, Armada Gorriko komisario politikoa izan zen. 1943rako, Ukrainako fronteko komisario politikoen buru bilakatu zen.

Gerra bukatutakoan, Ukrainako hainbat komitetako buruan aritu zen Brezhnev. 1950ean, Moldaviara bidali zuten Moldaviako Alderdi Komunistako lehenengo Idazkari Orokor, konkistatu berri lurralde horretako populazio errumaniarra sobiet sistemara egoki zezan. 1952an SBAKko Komite Zentraleko eta Politburoko kidea izendatu zuten.

Stalinen heriotzarekin batera, Komite Zentraleko nahiz Politburoko postuak galdu zituen, eta Defentsa Ministerioan kargu bat onartzeko beharra izan zuen. Nolanahi ere, 1954an Nikita Khrustxevek Kazakhistango Alderdi Komunistako Idazkariordea izendatu zuen. Hor, Khrustxeven kanpainak sutsu bultzatu zuen, eta berehala Idazkari Orokor bihurtu zen (1955). 1956rako Alderdiko Komite Zentraleko eta Politburoko karguak berreskuratu zituen. 1960an Sobiet Goreneko Presidumgo burua, hau da, Sobietar Batasuneko estatuburua, izendatu zuten. Kargu hori 1964ko uztailean utzi zuen, Khrustxeven Komite Zentraleko bigarren idazkaria bilakatzeko. Orduko Khrustxeven oinordekotzat jotzen zuten.

Hiru hilabete geroago, ordea, Khrustxev boteretik kendu zuen aliantzari lagundu zion, eta, ondorioz, Brezhnev Lehen Idazkari bilakatu zen 1964ko urriaren 15ean. Epe labur batean Aleksei Kosiginekin batera agintea partekatu bazuen ere, berehala Brezhnev atera zen buru bakarra.

Estatuko agintean

Estatu buruan, Brezhnevek aginte-afer andana (komunista ez ziren estatuekiko hartu-emana edo barneko garapen ekonomikoa) Kosigin eta Nikolai Podgorniren esku utzi zituen. Brezhnevek kanpo eta militar aferak hartu zituen bere gain.

1967-68an, Txekoslovakiako Alexander Dubcek herrialdeko sistema komunista malgutzen saiatu zenean, Brezhnevek mendebaldean Brezhnev Doktrina deritzona garatu zuen, hots, Sobietar Batasunak beste herrialde bateko politikan sartzeko eskubidea dauka baldin eta herrialde horrek gainerako herrialde sozialisten interesak mehatxupean kokatzen baititu. Doktrina honen azpian Sobietar Batasunak zein Warsawko aliatuek burututako Txekoslovakiaren inbasioa justifikatzen zen.

1970eko hamarkadan, Mendebaldeko Alemaniarekiko erlazioa normaltzen saiatu zen, AEBekikoa beratu nahian. Aldi berean, Sobietar Batasunaren ahalmen militarra modernizatu eta zabaldu zuen. Bere agintaldian, arma nuklearren parekotasuna lortu zuen AEBekin, eta bere espazio-programak amerikarra gainditu zuen. SESBko itsas-armadak munduko handiena izaten jarraitu zuen. Deskolonizazio prozesuan, mugimendu ezkertiarrei laguntza militarra eskaini zien.

Baina programa handinahi horrek defentsa eta airespazio industriak ongi hornituta uzten bazuen ere, ekonomiako beste arlo batzuk diru laguntzarik gabe geratu ziren. Sobietar Batasuneko nekazaritza, kontsumo-ondasun industria edo osasun zerbitzuak behera joan ziren harmakada osoan, eta, ondorioz, murrizketak eta bizi-kalitatea ere etorri ziren behera.

1976an Sobietar Batasuneko mariskal bihurtu zen, Stalinen ondoren herrialdeko kargu militarrik handiena lortu duen estatuburu bakarra. Podgorni ere Presidiumgo burutik kendu zuen 1977ko maiatzean. Hurrengo hilean Brezhnevek hartu zuen postu hori, eta honela, Sobiet historian estatu eta alderdi burua aldi berean izan den pertsona bakarra bilakatu zen.

1979an, Jimmy Carter AEBetako presidentearekin arma estrategikoak murrizteko akordioa (SALT II) hitzartu zuen, baina AEBetako senatuak akordioa berresteari uko egin zion. Handik gutxira, 1979ko abenduan, gainera, Sobietar Batasunak Afganistan inbaditu zuen. Polonian, Elkartasuna (Solidarnosk) sindikatua bertan behera uzten lagundu zion Wojciech Jaruzelskiri. Sobietar Batasunean barnan disidentzia isilarazteko ahaleginek ere ez zuten zalantza izpirik erakutsi.

Brezhnevek boterean bukaera arte jarraitu zuen osasun arazoak gorabehera. Sobietar Batasunari egundoko botere militarra eman zion, baina zabar ibili zen gainerako ekonomia aferetan. Bizi-kalitateak ere behera egin zuen. Gainera, Alderdia ez eraberritzean, zaharkituta utzi zuen.

Argazkiak

Kanpo loturak

Mikhail GorbatxevKonstantin TxernenkoYuri AndropovLeonid BrezhnevNikita KhrustxevStalinLenin