Vidiadhar Surajprasad Naipaul: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
80. lerroa: 80. lerroa:
[[Kategoria:1932ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1932ko jaiotzak]]
[[Kategoria:Literaturako Nobel Saridunak]]
[[Kategoria:Literaturako Nobel Saridunak]]
[[Kategoria:Ingelesezko idazleak]]

20:10, 16 otsaila 2012ko berrikusketa

Vidiadhar Surajprasad Naipaul (Chaguanas, Trinidad eta Tobago —garai hartan, Erresuma Batuaren mende—, 1932) britainiar idazlea da, eta ingelesez idazten du.

Bizitza

Hemezortzi urte zituela, Ingalaterrara joan eta arte-ikasketak egin zituen Oxfordeko Unibertsitatean (1953). Gero, kazetaritzan aritu zen, eta literatur kritikak idatzi zituen, BBCrentzat, besteak beste. Kolonialismoak eta nazionalismoak hirugarren munduan eta integrismoak herrialde musulmanetan izan dituzten ondorioak aztertu ditu bere lanetan. Eleberriak eta kronika- eta bidaia-liburuak idatzi ditu batez ere.

Bere fikziozko lanen artean, hauek dira aipagarrienak: The Mystic Masseur (1957), The Mimic Men (1967), The Loss of El Dorado (1969), India, a Wounded Civilization (1977), Among the Believers: An Islamic Journey (1981), A Turn in the South (1989), A Way in the World (1994), Half a Life (2001), Magic Seeds (2004). Kronika- eta bidaia-liburuen artean, berriz: India: A Wounded Civilization (1977), A Congo Diary (1980), Among the Believers: An Islamic Journey (1981), A Turn in the South (1989), India: A Million Mutinies Now (1990), Beyond Belief: Islamic Excursions among the Converted Peoples (1998), Between Father and Son: Family Letters (1999), Reading & Writing: A Personal Account (2000), The Writer and the World: Essays (2002), A Writer's People: Ways of Looking and Feeling (2007), The Masque of Africa: Glimpses of African Belief (2010). 2001ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Erreferentziak