1929ko kraka: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: nn:Børskrakket i 1929
t r2.7.1) (robota Erantsia: fy:Beurskrach fan 1929
42. lerroa: 42. lerroa:
[[fi:Vuoden 1929 pörssiromahdus]]
[[fi:Vuoden 1929 pörssiromahdus]]
[[fr:Krach de 1929]]
[[fr:Krach de 1929]]
[[fy:Beurskrach fan 1929]]
[[he:יום חמישי השחור]]
[[he:יום חמישי השחור]]
[[id:Runtuhnya Wall Street 1929]]
[[id:Runtuhnya Wall Street 1929]]

03:44, 18 otsaila 2012ko berrikusketa

Jende pilaketa Wall Streeten (New York) 1929ko kraxaren ondoren.

1929ko kraxa (ingelesezko crash hitzetik) edo 1929ko Wall Streeteko porrota XX. mendean Ameriketako Estatu Batuetako burtsan gertatutako ezbeharrik handiena da. Hiru fase erabiltzen dira burtsa balioen hondamena adierazteko: Ostegun Beltza, Astelehen Beltza eta Astearte Beltza. Denak dira egokiak, hondamena ez baitzen izan egun bakarreko afera. Lehen hondamena Ostegun Beltza izan zen, 1929ko urriaren 24an, baina okerragoak izan ziren hurrengo Astelehen Beltza eta Astearte Beltza, 1929ko urriaren 28an eta 1929ko urriaren 29an, izualdia hedatuz. Burtsa beheraldiak hilabetez jarraitu zuen.

Historia

1920ko hamarkadan nazioarteko ekonomia onera egiten ari zen Lehen Mundu Gerraren ondorioak gainditzen hasi zirelako, munduko merkatuaren geroz eta globalizatuagoa zegoelako eta industria berriak garatu zirelako.

Ekoizpen hazkor horiek maileguen bidez finantziatuta zeuden. Langileek ere maileguak eskatzen zituzten kontsumitu ahal zezaten. Ekonomiaren hazkuntzari esker burtsako etekinak oso onak ziren eta jendeak maileguak eskatzen zituen burtsan inbertitu ahal izateko.

Krisia

Krisia, finantza sistemarekiko konfiantza haustu zenean hasi zen, espekulazio gehiegi baitzegoen eta, beraz, akzioen balioa egonkortzen hasi eta lehen beherakadak agertu zirenean, inbertsore txikiek ahalik eta bizkorren saldu behar izan zituzten beren akzioak. Horren ondorioz, akzioen balioa izugarri jaitsi zen.

New Yorkeko Burtsak 1929ko urriaren 24an egin zuen porrot, egun hau Ostegun Beltza bezala ezaguna da. Inbertitutako kapitala itzulitakoa baino handiagoa zenez, ezin izan zituzten maileguak itzuli. Bankuak kiebra jotzen hasi ziren. Gainera, krisia azkar igaro zen finantzen mundutik industriara.

Kraxa gertatu zen unetik 1932 arte, munduko ekoizpena ia-ia %40an jaitsi zen eta nazioarteko merkataritzak, aldiz, heren bat egin zuen behera.

Gizartea

Alde batetik langabetuen kopurua izugarri igo zen Europan eta Estatu Batuetan. Bestetik goseak eta miseriak gogor astindu zuen gizartea, bere barnean oso tentsio larriak sortaraziz.

Gainera, zenbait estatutan, hiritarrek demokraziari bizkarra eman eta irtenbide autoritarioak bultzatzen zituzten, haien ustez demokrazia krisiaren arrazoi nagusia zelako. Autoritarismoaren gorakadaren adibide: Italiako faxismoa eta Alemaniako nazionalsozialismoa. Beste herrialdeko gobernuak ekonomia zuzentzen saiatu ziren, herriaren miseria eta erradikalizazioa gerarazteko asmoz. Mota horretako planik ezagunena Estatu Batuetako New Deal izena zeraman plana da.

Ikus, gainera