Hazi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t «Hazi (botanika)» izenburuaren ordez, «Hazi» ezarri da
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Beste erabilpenak|botanikari|animalia arrek isuritako ernal likidoa|Ernal-hazi}}
[[Fitxategi:Budowa nasienia-dwuliscienne.png|thumb|180px|Dikotiledonioaren diagrama. (a) [[epispermo]]a, (b) [[endospermo]]a, (c) [[kotiledoi]]a, (d) [[hipokotilo]]a.]]
[[Fitxategi:Budowa nasienia-dwuliscienne.png|thumb|180px|Dikotiledonioaren diagrama. (a) [[epispermo]]a, (b) [[endospermo]]a, (c) [[kotiledoi]]a, (d) [[hipokotilo]]a.]]
'''Hazia''' ([[botanika]]n) [[ernalkuntza]]ren ondoren [[obulua]] eraldatzean —ernalkuntzaren ondorengo garapen-fasean, alegia— sortzen den organoa da.
'''Hazia''' [[ernalkuntza]]ren ondoren [[obulua]] eraldatzean —ernalkuntzaren ondorengo garapen-fasean, alegia— sortzen den organoa da.


Hazian, [[enbrioi]]a (garatzen denean landare berria emango duena), enbrioiaren estalkia edo endospermoa (elikagaiak dituena) eta haziaren estalkia edo tegumentua bereizten dira. Tegumentua era askotakoa izan daiteke: gogorra, biguna, kolore desberdinetakoa, etab.
Hazian, [[enbrioi]]a (garatzen denean landare berria emango duena), enbrioiaren estalkia edo endospermoa (elikagaiak dituena) eta haziaren estalkia edo tegumentua bereizten dira. Tegumentua era askotakoa izan daiteke: gogorra, biguna, kolore desberdinetakoa, etab.

18:41, 18 otsaila 2012ko berrikusketa

Dikotiledonioaren diagrama. (a) epispermoa, (b) endospermoa, (c) kotiledoia, (d) hipokotiloa.

Hazia ernalkuntzaren ondoren obulua eraldatzean —ernalkuntzaren ondorengo garapen-fasean, alegia— sortzen den organoa da.

Hazian, enbrioia (garatzen denean landare berria emango duena), enbrioiaren estalkia edo endospermoa (elikagaiak dituena) eta haziaren estalkia edo tegumentua bereizten dira. Tegumentua era askotakoa izan daiteke: gogorra, biguna, kolore desberdinetakoa, etab.

Haziak biribilak izaten dira; gehienak txikiak dira, eta kotiledoi edo hazi-hostoak izaten dituzte; gramo batetik beherako pisua izaten dute, baina badira astunagoak (27 kilotik gorakoren bat bada). Landare guztien haziek ez dute denbora bera behar izaten heldutasunera iristeko.

Angiospermoetan, fruituaren barnean aurkitzen da, eta gimnospermoetan, berriz, biluzik.

Gimnospermoek sasifruituak dituzte; adibidez, pinaburua. Gimnospermoetan, enbrioiak, megagametofitoak (endospermoaren antzekoa baina haploidea da), epispermoak, nucellus-ak eta megasporaren mintzak osatzen dute hazia.

Angiospermoek benetako fruituak dituzte. Angiospermoen barruan, bi mota daude: monokotiledoneoak eta dikotiledoneoak. Monokotiledoneoetan, enbrioiak kotiledoi bakarra izaten du; dikotiledoneoetan, bi kotiledoi izaten ditu. Angiospermoetan, enbrioiak, endospermoak eta epispermoak osatzen dute hazia. Enbrioiak eta endospermoak, barruan, lipidoak, almidoia eta proteina-mota asko dituzte.


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hazi

Erreferentziak