Isaac Bashevis Singer: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Ibsinger.jpg fitxategia kendu da, Fastily wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
1. lerroa: 1. lerroa:

[[Fitxategi:Ibsinger.jpg|thumb|alt=|Isaac Bashevis Singer]]
Estatu Batuetako idazlea, judu-poloniar jatorrikoa (Radzymin, Varsovia ondoan, 1904 - Surfside, Florida, 1991). Rabi leinukoa zen; haurtzaroa Varsovian eman zuen eta bertako rabi eskolan ikasi zuen. 1935ean Estatu Batuetara joan zen eta kazetari gisa lan egin zuen New Yorkeko prentsa juduan. Eleberriak lehenbizi ''yiddish'' hizkuntzaz idatzi zituen eta gero ingelesera bihurtu ziren, egilearen laguntzarekin. Varsovian gaztetan bizi izandako giroa, judu auzo pobreena, eta New Yorken emigranteek aurkitu zituzten arazoak dira Singerren eleberrietako eta ipuinetako gaiak.

02:59, 20 otsaila 2012ko berrikusketa

Estatu Batuetako idazlea, judu-poloniar jatorrikoa (Radzymin, Varsovia ondoan, 1904 - Surfside, Florida, 1991). Rabi leinukoa zen; haurtzaroa Varsovian eman zuen eta bertako rabi eskolan ikasi zuen. 1935ean Estatu Batuetara joan zen eta kazetari gisa lan egin zuen New Yorkeko prentsa juduan. Eleberriak lehenbizi yiddish hizkuntzaz idatzi zituen eta gero ingelesera bihurtu ziren, egilearen laguntzarekin. Varsovian gaztetan bizi izandako giroa, judu auzo pobreena, eta New Yorken emigranteek aurkitu zituzten arazoak dira Singerren eleberrietako eta ipuinetako gaiak.

Bere idazkietan, bestalde, judaismoaren balio tradizionalekiko etena agertzen da, ohiko literatura-moldeetatik at dagoen estilo guztiz berezian adierazia. Hauek dira Singerren eleberrietako batzuk: Satan Gorayn (1950), Moskat familia (1950), Esklaboa (1960), Lublineko magoa (1960), Shosha (1978). Zenbait kritikariren arabera, ipuin liburuetan gailen azaltzen da autorearen idazkera: Gimpel leloa (1957), Merkatu kaleko Spinoza (1961), Kafkaren lagun bat (1970), Lumazko koroa bat (1973). Orobat, haurrentzako ipuin liburuen eta oroitzapen liburu baten egilea da. 1978an Literaturako Nobel saria irabazi zuen.

Erreferentziak