Asteroide: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: hy:Աստերոիդ
t r2.7.2) (robota Erantsia: tg:Сайёрак
110. lerroa: 110. lerroa:
[[sw:Asteroidi]]
[[sw:Asteroidi]]
[[ta:சிறுகோள்]]
[[ta:சிறுகோள்]]
[[tg:Сайёрак]]
[[th:ดาวเคราะห์น้อย]]
[[th:ดาวเคราะห์น้อย]]
[[tk:Asteroid]]
[[tk:Asteroid]]

08:35, 27 otsaila 2012ko berrikusketa

253 Mathilde, C motako asteroidea.

Asteroideak planetoide oso txikiak dira. Lurretik ikusita, izarrak dirudite. Horregatik,John Herschelek izen hori eman zien. Ezagutzen diren asteroide gehienak Marte eta Jupiter artean biraka ari dira asteroide-gerrikoa deitzen den gunean.

Piazzi italiar astronomoak 1801ean lehena aurkitu zuenetik (Zeres asteroidea), beste hiru bat mila asteroide aurkitu dira, eta urtero aurkitzen dira gehiago. Asteroide horietako handiena Zeres bera da, 930 kilometroko diametroarekin. Hurrena Pallas asteroidea da, 552 kilometrorekin, eta Vesta asteroidea, 521 kilometrorekin. Dena den, Zeres asteroidea, gaur egun, planeta nanotzat jotzen da.

Planetoide batek Lurraren aurka talka egiten duen unearen irudikapena.

Asteroideak, planetak bezala, Eguzkiaren inguruan biraka ibiltzen dira. Asteroide gehienen orbitak Marte eta Jupiter artean mugitzen dira, baina bakar batzuk Eguzkitik gertuago daude. Lurraren orbita ebakitzen duten asteroideei Apolo asteroide deritze. Lurraren orbita ebakitzen dutenez, Lurrarekin talka egin dezakete. 1937an Hermes asteroidea Lurretik 748.300 kilometrora igaro zen. Zientzialari batzuen ustez asteroide batzuk gertuago ere igaro dira. Izan ere, bada teoria bat, dinosauroen bat-bateko iraungitzea azaltzeko, asteroide edo kometa batek Lurra jo zuela dioena: talkaren ondorioz sortu zen hauts-hodeiak eguzki-argia Lurrera iristea eragotzi zuela urteetan, eta horren ondorioz dinosauroen heriotza eragin zuen hotz- eta iluntasun-aldi luzea izan zela. Asteroide bati argazkia egin zion lehen espazio-ontzia Galileo zunda izan zen, 1991n Gaspra asteroidetik oso hurbil igaro zenean. Ordu arte zientzialariek Lurreko teleskopioen bidez baizik ezin izan zituzten aztertu asteroideak.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asteroide


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

Txantiloi:NA lotura