D bitamina: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: lv:D vitamīns
53. lerroa: 53. lerroa:
[[ko:비타민 D]]
[[ko:비타민 D]]
[[lt:Vitaminas D]]
[[lt:Vitaminas D]]
[[lv:D vitamīns]]
[[ml:ജീവകം ഡി]]
[[ml:ജീവകം ഡി]]
[[mr:ड-जीवनसत्त्व]]
[[mr:ड-जीवनसत्त्व]]

22:21, 28 otsaila 2012ko berrikusketa

Kolekaltziferola (D3 bitamina)
Ergokaltziferola (D2 bitamina)

D bitamina gizakiak erabiltzen duen bitaminatako bat da. Ez da bitamina bakarra, bitamina-multzoa baizik: D1, D2, D3, D4 eta D5 dira D bitaminaren mota nagusiak.

D bitamina guztiak liposolugarriak dira eta esterolen egitura kimikoa dute. Termoegonkorrak dira eta egosketak ez ditu suntsitzen.

D bitamina bi eratan lor daiteke:

  • bitamina hori duten janarietatik: esnea, arrautzak, izokina, sardinak... Fruta eta barazkietan oso urria da.

Gomendatutako dosia egunean 5 mg-koa da eta, lehen esandakoaren arabera, udan gutxiago behar izaten da eguzkia medio.

D bitaminaren funtzio nagusia kaltzioa eta fosforoaren heste-zurgapena erraztean datza. Modu horretan D bitaminak hortzetan eta hezurretan kaltzioaren pilaketa eragiten du. Bitaminarik ezean hezurrak bigundu eta deformatu egiten dira. Honetaz gain, ikerketa berriek immunitate-sistema indartzen duela erakusten dute.

Gabeziak aspaldidanik ezagutzen den errakitismoa eragiten du haurrengan. Gaixotasun honen eraginez hezurrak behar bezala ez direnez garatzen, okertu eta deformatu egiten dira. Eritasun hori duten pertsonek eguzkia eta aurrez aipatutako janariak hartu behar dituzte, ahal duten neurrian. Helduengan bitaminaren gabeziak osteoporosia eta osteomalazia eragiten du. Gaixotasun hauetan guztietan akatsak agertzen dira osifikazio-prozesuan: hezurrak ahuldu eta deformatu egiten dira.


Ikus, gainera