Abertzaleen Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Irudia Commons-en ez dagoenez eta artikuluan ageri ez zenez, haren kodea ezabatu dut
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Alderdi politiko infotaula
{{Alderdi politiko infotaula
| izena = Abertzaleen Batasuna (AB)
| izena = Abertzaleen Batasuna (AB)
| ikurra =
| ikurra = [[Fitxategi:Abertzaleen_Batasuna.png|Abertzaleen Batasuna]]
| kolore = red
| kolore = red
| idazkari nagusia = [[Menane Oxandabaratz]]
| idazkari nagusia = [[Menane Oxandabaratz]]

22:24, 29 otsaila 2012ko berrikusketa

Abertzaleen Batasuna (AB)
Idazkari nagusiaMenane Oxandabaratz
Sorrera19931
20012
Egoitza nagusiaCordeliers karrika 25, Baiona
Ideologia politikoaabertzalea eta ezkertiarra
abertzaleen-batasuna.over-blog.com
1 Koalizio bezala.
2 Alderdi bezala.

Abertzaleen Batasuna (AB) Ipar Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta ezkertiar bat da.

Iparraldean ziharduten alderdi abertzaleek (EMA, Euskal Batasuna, Herriaren Alde, EA...), bestelako erakunde zenbaitek eta independenteek osatu zuten hauteskunde-koalizio gisa. Bere boto emaitzak %9 tik %12ra hobetu zituen 2000ko hauteskundeetan.

2001ean koalizioa izateari utzi eta alderdi bezala antolatu zen. ABko militante batzuek (Baionako hautetsi Xabi Larraldek, besteak beste) egitura Batasuna Euskal Herri mailako alderdian biltzea proposatu zuten, baina ABren Batzarraren gehiengoak alderdi gisa eratzea erabaki zuen, militanteen gutxiengoa AB utzi eta Batasuna alderdira igaroz.

2007ko hauteskunde legislatiboetan Euskal Herria Bai hautes koalizioan hartu zuen parte, Batasuna eta Eusko Alkartasunarekin batera. Berdin egin zuen 2008ko martxoaren 9ko hauteskunde kantonaletan ere.

Pirinio Atlantikoko Kontseilu Orokorrean 2001etik 2008ra Jean-Michel Galant izan zen ABren ordezkaria. 2008ko hauteskundeetan Alain Iriart ABko kidea Hiriburuko kantonamenduan hautatu zuten baina ABk sustengatzen zuen Euskal Herria Bairen izenean aurkeztu beharrean etiketa politikorik gabeko hautagaia izan zen[1][2].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak