Benvenuto Cellini: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: et:Benvenuto Cellini
t r2.7.1) (robota Erantsia: be:Бенвенута Чэліні
29. lerroa: 29. lerroa:


[[az:Benvenuto Çellini]]
[[az:Benvenuto Çellini]]
[[be:Бенвенута Чэліні]]
[[bg:Бенвенуто Челини]]
[[bg:Бенвенуто Челини]]
[[bs:Benvenuto Cellini]]
[[bs:Benvenuto Cellini]]

08:29, 6 martxoa 2012ko berrikusketa

Benvenuto Celliniren erretratua.

Benvenuto Cellini (Florentzia, 1500 - 1571) Italiako eskultore, zilargin eta idazlea izan zen.

Italiako Errenazimentuko artistarik garrantzitsuenetakoa izan zen.

Biografia

Zilargin handia, eskultore trebea eta teorialari zorrotza izan zen. Florentzia, Siena, Pisa eta Erroman ikasi zuen. Hemeretzi urterekin Erromara jo behar izan zuen, Florentzian izan zuen liskar baten ondoren.

1529. urtean lantoki bat sortu zuen Erroman, Klemente VII.a Aita Santuaren laguntzaz, eta urregintzako lan bikainak egin zituen han (Leonardo, Rafael, Michelangelo eta Filippino Lippiren irudietan inspiraturiko diruak eta dominak).

Frantziako Frantzisko I.ak gonbidatuta, Frantziara aldatu zen, eta bertan bizi izan zen 1540tik 1545ra. Garai hartako obra nagusia Fontainebleauko ninfa behe-erliebe bikaina izan zen (1543, Louvreko Museoa).

1545. urtean Florentziara itzuli eta, Kosme Mediciren babespean, bere eskultura-obra handienak egin zituen ondoko urteetan: Cosme I.a (1545-1548), Narciso (1548) eta Perseo (1545-1548), bere eskultura ospetsuena.

Bizitzaren azken urteetan bere oroitzapenak idatzi zituen (Vita, 1728an argitara emanak). Liburu biografiko horri esker ezagutzen dira haren joan-etorriak, eta baita brontzearen, zilarraren eta esmaltearen urtzeari buruz eta dominak eta gemak lantzeko arteari buruzko xehetasunak ere. Abenturaren, emakumeen eta parrandaren zalea zen Cellini, eta baita artista bikaina ere; inork ez bezala jaso zituen Donatello eta Michelangelo, bere aurreko eskultore bikainen oreka, grazia eta dohain handiak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benvenuto Cellini Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak