Metralleta (taldea): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
57. lerroa: 57. lerroa:
<li> split CD [[Zülo]] taldearekin batera ([[2005]])
<li> split CD [[Zülo]] taldearekin batera ([[2005]])
<li> [[Split Kobory/Metralleta]] ([[khhapspmch]], [[2008]])
<li> [[Split Kobory/Metralleta]] ([[khhapspmch]], [[2008]])
<li> [[Metralleta|Metralleta (Diska)]] (khhapspmch]], [[2012]])
<li> [[Metralleta|Metralleta (Diska)]] ([[khhapspmch]], [[2012]])


=== EP eta Singleak ===
=== EP eta Singleak ===

13:27, 7 martxoa 2012ko berrikusketa

Metralleta
Datuak
JatorriaZarautz, Gipuzkoa
Musika motaHardcore punk, Power violence
Urteak2001 - ...
Produkzioa
Diskoetxea(k)khhapspmch, Discos Enfermos, Mangel
Taldekideak
Tximas
Izotz
Abuelo
Arri
Alberto
Lehengo taldekideak
Jonpi
Beizama
Informazio gehigarria
Metralletaren webgunea


Metralleta musika taldea 2001ean 100 Hongos taldearen errautsetatik sorturiko zarauztar taldea da. Hardcore edota Power violence estiloetan katalogatuak izan dira, beti ere DIY filosofian oinarritua.

Historia

2001 urtearen bukaeran, kantuak inprobisatuz eta gustoko taldeen bertsioak eginez sortu zen Metralleta. 100 Hongos taldean jotzen zuten lagunek, taldekide berri batekin (Tximas), proiektu berriari ekitea bururatu zitzaien, 100 Hongosekin motibazio falta handia nabaritzen baitzuten. Horrela, elkarren artean instrumentuak aldatuz eta seriotasun gehiagorekin hasi ziren kantu berriak konposatzen.

Urte batzuk kantuak ateratzen eta saiatzen ibili ondoren, 2003an Erdoiztako baserrian eman zuten lehen emanaldia. Honen ondoren, Euskal Herriko eta Espainiako zenbait Gaztetxe eta etxe okupatutan jo zuten.

2004ko Azaroan, beraien lehen lana autoekoitzi zuten Max eta Jokin Moteroren laguntzarekin. Disko hau, Zarauzko Txixaparrazta taldearekin batera atera zuten CD formatuan.

2005ean, bigarren lana kaleratu zuten. Oraingo honetan, Zarauzko Zülo taldearekin elkarbanatua. Disko hau, CD formatuan argitaratu zen ere. Disko hau ateratzearekin batera, bi taldeek 10 eguneko Europar bira bat ekin zuten Frantzia, Suitza, Alemania eta Belgikatik.

2006an, Jonpi eta Beizamak taldea utzi zuten eta beraien ordez Zülo taldeko Izotz eta Abuelo sartu ziren, gaur egungo formazioa osatuz.

2007ko otsailean, formazio berriarekin lan berria grabatu zuten Erdoiztako baserrian. Grabaketa hau ordea ez zen 2008. urterarte kaleratu. Oraingo honetan, Kobory Oreretarrekin batera kaleratu zuten diska, LP formatuan. 2009ko Maiatzean berriz, Diskoiraa taldearekin batera single bat kaleratu zuten. Diska honetako abestiak ere, 2007ko Erdoiztako sesio berberekoak dira.

2009ko Ekainean, Tximasek, taldea utzi behar izaten du. Ondorioz, taldea laukote izatera pasatzen da.

Laukote moduan kontzertuak ematen egon ostean, 2011ean taldearen lehen LPa grabatzen dute Zarauzko Abendaño auzoko txabola batean, 2012an kaleratzen dutelarik. Diska grabatzearekin batera, Krixpin sartzen da taldean bajua jotzeko eta Abuelo abesten hasten da berriz ere beraien betiko formaziora itzuliz, hau da, bi abeslarirekin.

Taldekideak

  • Arri - bateria
  • Alberto - gitarra
  • Krixpin- bajua
  • Izotz - ahotsa
  • Abuelo - ahotsa

Taldekide ohiak

  • Jonpi - ahotsa
  • Beizama - ahotsa
  • Tximas - bajua

Diskografia

Diskak

  • split CD Txixaparrazta taldearekin batera (2004)
  • split CD Zülo taldearekin batera (2005)
  • Split Kobory/Metralleta (khhapspmch, 2008)
  • Metralleta (Diska) (khhapspmch, 2012)

    EP eta Singleak

  • Split Metralleta/Diskoiraa (khhapspmch, Discos Enfermos, Mangel, 2009). Diskoiraa talde Zarauztarrarekin elkarbanaturiko EPa

    Bildumetako partehartzeak

  • "Badator" abestia ZAGA 10 urte bilduman (2005).
  • "Pertxenta" abestia Guilty of Being DIY bilduman (Fierro Records, 2012).

    Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz) Metralletaren web orria
  • (Gaztelaniaz) (Ingelesez)khhapspmch zigiluaren web orria
  • (Gaztelaniaz) Discos Enfermos zigiluaren web orria