Erregai: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
81. lerroa: 81. lerroa:
===Bioerregaiak===
===Bioerregaiak===
{{sakontzeko|Bioerregai}}
{{sakontzeko|Bioerregai}}
Bioerregaiak material [[organiko|organikoetatik]] sortutako erregaiak dira. Erregai ez fosilak dira eta solido egoeran ez ezik, gas eta likido egoeran aurki ditzakegu. Gehienetan landareen bidez jaso ditzakegun erregai hauen erabilerak bi dira: [[Bioetanola|bioetanola]] (bioalkohola) eta [[Biodiesel|biodiesela]].
Azken [[Urte|urteetan]] nazio ezberdinen interesak energia mota honen suspertzean bermatu dira. Honen ondorioz, ohiko [[Teknologia|teknologiez]] gain (konbustioa, alegia), zenbait teknologia berri agertzen ari dira. Erregai fosilak baino garestiagoak diren arren, hauen ekoizpena betierekoa delakoarekin justifikatzen da.
Ekoizpenaren aldetik,


===Erregai fosilak===
===Erregai fosilak===

14:12, 9 martxoa 2012ko berrikusketa


Gaur egun erregai nagusia petroleoa da. Erregai honen produktoreak goiko irudian.

Erregaia oxidazio bortitz baten ondorioz beroa oso motelki askatzen duen edozein material edo elementu da, eta energia askatzeko ahalmena duena. Askatatutako energia horrek lan mekanikoak (fisikoak, alegia) burutzeko aukera ematen diote gizakiari. Errekuntza gertatu ahal izateko, erregaia oxigenoarekin harremanetan egon behar da, nahiz eta energiaren askapena lortzeko modu ezberdinak dauden. Nagusiak erreakzio exotermikoak eta fusio nuklearrak dira. Orokorki begiratuta, erregaia bi ataletan banatzen da:

Izaki bizidunek haien gorputzetan erragaiak dituzte, karbohidrato, lipido eta proteina deituak. Energia askatzen duten elementu hauen bidez, lan mekanikoak burutzeko ahalmena ematen zaie izaki bizidunei. Hala ere, elementu hauek, erregai guztiak bezala, ez dute energia mota bakarra askatzen. Hondakin bezala beste energia batzuk askatzen dira errekuntza bakoitzarekin, kasu honetan, energia termikoa.

Hala ere, badaude konbustioa sortzen ez duten substantziak eta hala ere erregai deiturikoak. Hauen artean fisio nuklear prozesuan energia nuklearra sortzen dituzten erregaiak daude, hidrogenoarekin batera.

Erregai inportazioak 2005. urtean, AEB-ak buru 294.499.160.000$-etako gastuarekin.

Ezaugarriak

Erregaiak hiru egoera posibleetan aurkitu daitezke (gas, likido eta solido egoeran). Erregai mota ezberdin hauen kalitatea eta ahalmena neurtzeko erabiltzen den terminoa ahalmen termikoa da. Ahalmen termikoaren bidez masa unitate batek aska dezakeen energia kopurua neurtzen da, oxidazioaren erreakzio kimiko baten ondorioz. Sistema Internazionalean (SI) ahalmen termikoa julio zati kilogramoetan neurtzen da (nahiz eta normalean julioren tamaina txikia dela eta kilojulio zati kilogramo egiten den). Unitateen Sistema Teknikoan, ordea, kaloria kilogramorekiko neurtzen da, nahiz eta sistema hau zahartuta dagoen. Neurri-unitate anglosaxoiean, BTU librarekiko. Hurrengo taulan ahalmen termikoa substantzia eta neurketa sistemarekiko:

Erregaien ahalmen termikoa neurketa sistema ezberdinekiko

Erregaia MJ/Kg Kcal/Kg
Gas Naturala 53,6 12800
Azetileno 48,55 11600
Propano Gasolina Butano 46,0 11000
Gasoil 42,7 10200
Fueloil 40,2 9600
Antrazita 34,7 8300
Koke 32,6 7800
Koke gasa 29,3 7000
95º-ko alkohola 28,2 6740
Ligntito 20,0 4800
Turba 19,7 4700
Harrikatza 16,7 4000

Erregai kimikoak

Erregaiak kimikoak inguruko substantziekin harremanetan egotean energia askatzen duten substantziak dira, gehienetan oxidazio motel baten bidez. Erregai kimikoak bi multzotan banatzen dira:

Bioerregaiak

Sakontzeko, irakurri: «Bioerregai»

Bioerregaiak material organikoetatik sortutako erregaiak dira. Erregai ez fosilak dira eta solido egoeran ez ezik, gas eta likido egoeran aurki ditzakegu. Gehienetan landareen bidez jaso ditzakegun erregai hauen erabilerak bi dira: bioetanola (bioalkohola) eta biodiesela. Azken urteetan nazio ezberdinen interesak energia mota honen suspertzean bermatu dira. Honen ondorioz, ohiko teknologiez gain (konbustioa, alegia), zenbait teknologia berri agertzen ari dira. Erregai fosilak baino garestiagoak diren arren, hauen ekoizpena betierekoa delakoarekin justifikatzen da. Ekoizpenaren aldetik,

Erregai fosilak

Sakontzeko, irakurri: «Erregai fosil»

Ondorioak

Erregaiak behar-beharrezkoak dira gizakia ondo bizi ahal izateko eta, ondorioz, hauek lortzeko ahaleginak konstanteak dira. Erregaiek merkatuan gogorki parte hartzen dute eta gizarteak energia behar duenez, behar hau prezioetan islatuko da. Gero eskari gehiago, gero eta prezio altuagoak izango ditu erregai bakoitzak eta porozesu honen adibidetzat hurrengo hau dugu: 1970. urtetik 2004. urtera, petrolioaren prezioa %900ean areagotu zen eta harrikatzarena %200ean. Prezioen aldaketa nabarmen hauek nazio bateko ekonomian eragin handia sor dezake, ondoriotzat inflazioaren inkrementu posible bat ekarriz, erregaiak nazio bateko arlo guztietan aurkitzen baitira.

Ikus, gainera