Cristina Peri Rossi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: br:Cristina Peri Rossi
No edit summary
13. lerroa: 13. lerroa:
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{ lur | data=2011/12/27}}


{{DEFAULTSORT:Peri Rossi, Cristina}}
[[Kategoria:Uruguaiko idazleak]]
[[Kategoria:Uruguaiko idazleak]]
[[Kategoria:1941eko jaiotzak]]
[[Kategoria:1941eko jaiotzak]]
[[Kategoria:Montevideotarrak]]


[[br:Cristina Peri Rossi]]
[[br:Cristina Peri Rossi]]

21:24, 9 martxoa 2012ko berrikusketa

Cristina Peri Rossi (Montevideo, Uruguai, 1941eko azaroaren 12a) uruguaiar idazle eta itzultzailea da.

Biografia

Literaturako irakasle gisa lan egin du, eta Bartzelonan bizi da 1974az geroztik. Olerki-liburu bikainak eman ditu argitara, adibidez, Evohe (1971), Descripción de un naufragio (1974), Diáspora (1976), Los amores (1978), Lingüística general (1979) eta Babel Bárbara (1991).

1968an, Gazteen Saria eman zioten, Los museos abandonados ipuin-liburuari esker. Eta ipuinak bildu zituen, orobat, La tarde del dinosaurio (1976), La rebelión de los niños (1980) eta El museo de los esfuerzos inútiles (1983) lanetan, besteak beste.

Olerkigintzaz eta ipuingintzaz gainera, eleberrigintza ere landu du. Perirenak dira El libro de mis primos (1970), La nave de los locos (1984) eta El amor es una droga dura (1999) eleberriak. Bere literaturaren ezaugarri nagusiak irudimena eta metaforaren erabilera bikaina dira. 1990eko hamarkadatik aurrera, zenbait olerki-liburu —Inmovilidad de los barcos (1997), Poemas de amor y desamor (1998), Las musas inquietantes (1999), Estado de exilio (2003), Mi casa es la escritura (2006), Habitación de hotel (2007)— eta ipuin-bildumak —Desastres íntimos (1997), Te adoro y otros relatos (1999), Por fin solos (2004)— argitaratu ditu, batik bat.

Kanpo loturak

Erreferentziak