Irlandako musika matxino: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-EEBB +Ameriketako Estatu Batu)
8. lerroa: 8. lerroa:


== Taldeak ==
== Taldeak ==
Irlandan musika mota hau lantzen duten musika talde ugari daude (baita Irlandatik kanpora irlandar komunitateak bizi diren herrialdeetan ere: [[Eskozia]], [[Ingalaterra]], [[EEBB]], [[Australia]]...).
Irlandan musika mota hau lantzen duten musika talde ugari daude (baita Irlandatik kanpora irlandar komunitateak bizi diren herrialdeetan ere: [[Eskozia]], [[Ingalaterra]], [[Ameriketako Estatu Batu]], [[Australia]]...).


Talde garrantzitsuenen artean hauek leudeke: [[The Wolfe Tones]], [[The Dubliners]], [[The Clancy Brothers]], [[Éire Óg]], [[Ryan's Fancy]]...
Talde garrantzitsuenen artean hauek leudeke: [[The Wolfe Tones]], [[The Dubliners]], [[The Clancy Brothers]], [[Éire Óg]], [[Ryan's Fancy]]...

00:15, 12 martxoa 2012ko berrikusketa

Irlandako musika matxinoa edo Irlandako musika erreboltaria (ingelesez Irish rebel music) Irlandako musika herrikoiaren barnean sailkatu ohi den musika azpigenero bat da, kutsu zeharo abertzale, nazionalista eta errepublikarra du. Bere hitzak irlandar errepublikanismoan oinarritzen dira.

Musika mota honek Irlandako historiari buruzko hainbat gertakizunen aipamenak egin ohi ditu, nagusiki 1798ko Irlandar Altxamendutik hasi eta Irlandar Independentzia Gerra arteko denboraldia barne hartzen du. Denboraldi honetan izan baitzen, musika mota honek sorkuntza indar handiena izan zuen garaia.

Halere, salbuespen batzuk ere badaude, eta denboraldi hori baino lehenagoko ingelesen aurkako gudu edo liskarren aipamenak ere izan ohi dira (Oró Sé do Bheatha 'Bhaile, Follow Me Up To Carlow edota Young Ned Of The Hill abestiak kasu).

Bestalde, 1922. urtetik aurrera, eta bereziki 1970eko hamarkadatik aurrera, Ipar Irlandako gatazkaren inguruko abestiak ere badaude.

Taldeak

Irlandan musika mota hau lantzen duten musika talde ugari daude (baita Irlandatik kanpora irlandar komunitateak bizi diren herrialdeetan ere: Eskozia, Ingalaterra, Ameriketako Estatu Batu, Australia...).

Talde garrantzitsuenen artean hauek leudeke: The Wolfe Tones, The Dubliners, The Clancy Brothers, Éire Óg, Ryan's Fancy...

Abestiak