Iratzarri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
13. lerroa: 13. lerroa:
[[2007]]an, koordinakundeak dokumentu politikoa eta egiturazkoa onartu zituen, azken hau urte horretako azaroan [[Gasteiz]]en burututako Iratzarriren I Jardunaldi Nazionaletan hedatu zelarik. Iratzarriren I Kongresu Nazionala, [[2008]]ko urrian, Donostian burutu zen. Bertan egitura sendotu eta ideologia finkatu ziren. [[Fabio Gonzalez]] aukeratu zuten Koordinatzaile Orokor bezala.

===Aralarren===
=== Aralarren ===
2012ko otsailaren 25a arte, Iratzarri Aralarri loturiko gazte esparruko erakundea zen. Alderdiaren estatutuen arabera, «gaztedia belaunaldi kolektibo gisa Aralarren Iratzarriren bitartez ordezkatua eta antolatua dago». Alderdiaren komite exekutibo ezberdinetan, bai nazio mailakoetan bai herrialde mailakoetan, ordezkari bana zuen. Bere izate autonomoa dela eta, Aralarrekiko afiliazioa ez zen kolektiboaren kide, ''Iratzarkide'', izateko betekizuna.

16:33, 14 martxoa 2012ko berrikusketa

Iratzarri Euskal Herriko gazte erakunde independentista eta sozialista da. 2004ko azaroan sortu zen EHUren Donostiako kanpuseko Barriola eraikinean Aralarrek ospatu zuen II. Kongresuaren baitan eta hiri horretan bertan, 2008ko urrian ospatu zuen bere lehen Kongresua.

Iratzarrik aldizkari bat ateratzen du, Ekintzaile izenekoa.

2012ko otsailaren 25an, bere ildoa Aralarrenetik bereizi zuen.

Egitura

Iratzarri asanblearismoaren printzipioen arabera antolatua dago, eta horregatik ez du ordezkaritzako organorik. Herrialdeetako lau asanblada daude, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Badaude zenbaitzu asanblada lokal ere.

Erakundearen erabakitze esparrua "Hegoaldeko Koordinakundea" da, erakundeak bere jarduera garatzen duen lau herrialdeetako hiruburuetan txandaka hilean behin batzen dena. Hegoaldeko Koordinakundean partehartzea Iratzarriren edozein militanteri edo Aralarren 30 urterarteko afiliatu guztiei irekita dago.

2007an, koordinakundeak dokumentu politikoa eta egiturazkoa onartu zituen, azken hau urte horretako azaroan Gasteizen burututako Iratzarriren I Jardunaldi Nazionaletan hedatu zelarik. Iratzarriren I Kongresu Nazionala, 2008ko urrian, Donostian burutu zen. Bertan egitura sendotu eta ideologia finkatu ziren. Fabio Gonzalez aukeratu zuten Koordinatzaile Orokor bezala.

Aralarren

2012ko otsailaren 25a arte, Iratzarri Aralarri loturiko gazte esparruko erakundea zen. Alderdiaren estatutuen arabera, «gaztedia belaunaldi kolektibo gisa Aralarren Iratzarriren bitartez ordezkatua eta antolatua dago». Alderdiaren komite exekutibo ezberdinetan, bai nazio mailakoetan bai herrialde mailakoetan, ordezkari bana zuen. Bere izate autonomoa dela eta, Aralarrekiko afiliazioa ez zen kolektiboaren kide, Iratzarkide, izateko betekizuna.

Parte Hartzea

Iratzarrik hainbat gizarte foro eta elkarte pluraletan parte hartzen du, hala nola, Ibaetako foroan, Prekarietatearen aurkako asanbladan, G8aren eta kapitalismoaren aurkako taldetan, AHTaren aurkako eta tran sozialaren aldeko plataformetan, euskararen aldekoetan eta gay, lesbiana eta transexualen eskubideen aldeko plataformetan. Horretaz gain, 'Gazteok Bai' Nafarroa Bai hauteskunde-koalizioko gazterietan edo Euskadiko Gazte Kontsiluan eta Euskal Herriko gazte kontseiluan.

Harremanak

Gazte independentismoaren esparruko hainbat alderdi eta erakunderekin harremanak ditu Iratzarrik, besteren artean Chobenalla, Isca, IpC edota fai!. Halaber, kontaktuak ditu Europan eta Hego Amerikako talde independentistekin, batez ere PSUVren gazte erreferentearekin.

Kanpo loturak

Euskal Herriko gazte erakunde politikoak
Aitzina!ErnaiEuzko GaztediGazte AbertzaleakGazteok BaiGazte KomunistakIratzarriJeunes Populaires
Jóvenes Demócratas de NavarraJSE-EgazJuventudes NavarrasMouvement des Jeunes Communistes
Mouvement des Jeunes SocialistesNafarroako Gazte SozialistakNuevas Generaciones del País Vasco