Jean Piaget: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Add image from http://tools.wikimedia.de/~emijrp/imagesforbio/
t r2.7.1) (robota Erantsia: vi:Jean Piaget
110. lerroa: 110. lerroa:
[[tr:Jean Piaget]]
[[tr:Jean Piaget]]
[[uk:Жан Піаже]]
[[uk:Жан Піаже]]
[[vi:Jean Piaget]]
[[war:Jean Piaget]]
[[war:Jean Piaget]]
[[zh:讓·皮亞傑]]
[[zh:讓·皮亞傑]]

13:45, 17 martxoa 2012ko berrikusketa

Jean Piaget

Jean Piaget (Neuchatel, 1896ko abuztuaren 9a1980ko irailaren 16a) filosofo, natura zientzialari eta psikologo suitzarra zen, ezaguna haurren garapen kognitiboari buruz egin zituen ikerketak zirela-eta.

Biografia

Jean Piaget, Arthur Piaget eta Rebecca Jacksonen semerik nagusiena zen. Bere aita Neuchateleko unibertsitatean Erdi Aroko literaturako irakaslea zen. Piaget ume goiztiar bat izan zen, berehala biologia eta ingurumenari buruz interesa piztu zitzaion, batez ere moluskuei buruz. Bere hiriko institutuan ikasten zebilela, 11 urterekin txolarre espezie bati buruzko ikerketa bat idatzi zuen.

Hiriko unibertsitatean lizentziatu zen biologian 1918. urtean. 1919an psikologiari buruzko bi lan argitaratu zituen Zuricheko unibertsitatean. Psikoanalisiari buruzko interesa pizten hasia zitzaion. Ondoren Grange-aux Belles Frantziako herrian irakasle bezala aritu zen. Bertako zuzendaria Alfred Binet zen, inteligentzia testa sortu zuena eta Parisko unibertsitatean berarekin ikasten egon zena. Piagetek inteligentzia testaren frogak egiten zuenean, haurrak funtsezko galderetan erantzun okerrak ematen zituztela konturatu zen.

Haur psikologiari buruzko lan ugari argitaratu zituen, bere seme-alaben garapenean oinarrituz. Inteligentzia sentso-motoreari buruzko teoria garatu zuen. Inteligentzia praktikoa azaltzen zuen teoria honetan, ekintzetan oinarritutako inteligentzia. Ekintza hauek umeak espazioa, denbora eta kausei buruz duen pertzeptzioaren araberakoa da.

Ikerketak

Piagetek bere ikerketetan garapenean aldi edo fase desberdinak daudela ohartu zen. Batzuetan asimilazioa nabarmentzen da eta beste batzuetan egokitasuna. Horrela, lau fase epistemologiko dituen sekuentzia definitu zuen. (Gaur egun kognitiboak deiturikoak).Hauek dira faseak:

1.Fase sentso-motorea

Jaiotzatik urte eta erdi-bi urterako epealdia.Umeak bere zentzumenak erabiltzen ditu eta gaitasun motoreak bere ingurua ezagutzeko. Hasieran bere erreflexuetan konfiantza dute eta ondoren bere gaitasun sentsorialetan eta motoreetan.

  • Lehen mailako erreakzio zirkularrak: 1-4 hilabete bitartean. Plazerra sortu dioten ekintzak errepikatzen ditu. Adib:Behatz lodia xurgatzea, hau, bularra xurgatzearen ordezko ekintza bat da.
  • Bigarren mailako erreakzio zirkularrak: 4 hilabete- 1 urte. Bere ekintzak ingurura bideratzen ditu, objektuak mugitzeko. Bere ekintzak zer ondorio dakarren behatzen du eta horregatik ekintza horiek errepikatu egiten ditu.
  • Hirugarren mailako erreakzio zirkularrak: 12-18 hilabete.Aurreko prozesu berbera jarraitzen du baina aldaketa batzuekin. Adib: Haurrak objektu bat hartzen du eta berarekin gauzak ukitzen hasten da, orain arte objektuak ez zituen zuzenean bere zentzumenak estimulatzen, objektua ez du existitzen.

18 hilabetetatik aurrera umearen burmuina gai da berak egiten dituen ekintzen ondorioak zeintzuk diren konturatzeko. Objektu bat erabiltzeko gai da atea irekitzeko. Lehenengo joko sinbolikoak hasten dira: goazen jolastera ama eta aita izatera...

2.Operazio aurreko fasea

2-7 urteetako epealdia. Aurreko etapako erreakzioak barneratzen dira, ekintza mentalak gertatzen direlarik, baina ez dira eragiketak izatera iristen, bere zehazgabetasunagatik, desegokitasunagatik eta itzulgarritasun ezagatik.

Etapa honetako ezaugarriak: joko sinbolikoa, zentrazioa, intuizioa, egozentrismoa, itzulgarritasun falta, eta justaposizioa.

3.Ekintza konkretuen fasea

7-11 urteetako epealdia. Ekintzak, arazoak konpontzeko ekintza logikoak dira.Sinboloak modu logiko batean erabiltzen ditu, eta gordetzeko gaitasunagatik orokortzera iristen da.

6-7 urtekin haurra zenbaki kantitateak gordetzeko gai da, luzera eta bolumenak. Umeak ulertzen du kantitatearen iraunkortasuna, hau da, kantitateren forma aldatzen bada, kantitateak berdin jarraitzen duela. Lehenengo etapetan umeak ur litro bat baina botila luze eta finean eta botila baxu eta lodian, kantitate desberdina zegoela uste zuen. Botila luze eta altuan kantitatea handiago dela uste dute aurreko etapetan. Eragiketa konkretuetako fasean dagoen ume batek berriz, kantitatea bi botiletan berdina dela badaki.

7-8 urtekin haurrak materialak mantentzeko gaitasuna dauka. Adibidez: Buztinezko bola bat hartu, eta berarekin bolatxo asko egin. Umeak badaki bolatxo txiki guztiak elkartuz lehengoko bola handia lortzen dela. Beraz, itzulgarritasuna ulertzen du.

9-10 urtekin gainazaleren iraunkortasuna ulertzen du. Adibidez: paperezko karratuak begiratuz, badaki denak elkartuz, gainean jarriz, bananduta... gainazal berbera dutela.

4. ekintza formalen fasea

12 urtetik aurrera. Bere gaitasunak egoera abstraktuetara aplikatzeko zailtasunak dauzka. Adibidez: Heldu batek ume potolo bati ez burla egiteko esaten dio eta berak zer egingo lukeen berari esanez gero. Bere erantzuna hau da: ni ez naiz potoloa.

Ikus, gainera