Francis Crick: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Londresko +Londreseko)
t EnzaiBot wikilariaren aldaketak ezabatuz, Gerakibot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
23. lerroa: 23. lerroa:


== Biografia ==
== Biografia ==
Txikitatik erakutsi zuen Crickek zientziarekiko grina. Bere jaioterrian oinarrizko ikasketak egin zituen, eta 14 urteekin [[Londres]]era abiatu zen ikasketei jarraipena emateko. [[Fisika]] ikasi zuen gero Londreseko University Collegen, eta [[Bigarren Mundu Gerra]]n fisikari gisa lan egin ostean [[biologia]] ikasteari ekin zion.
Txikitatik erakutsi zuen Crickek zientziarekiko grina. Bere jaioterrian oinarrizko ikasketak egin zituen, eta 14 urteekin [[Londres]]era abiatu zen ikasketei jarraipena emateko. [[Fisika]] ikasi zuen gero Londresko University Collegen, eta [[Bigarren Mundu Gerra]]n fisikari gisa lan egin ostean [[biologia]] ikasteari ekin zion.


1947. urtetik aurrera Crickek biologiaren zerbitzura jarri zituen bere fisika ezaguerak. 1951n hasi zen James Watson-ekin lanean egitasmo handi batean: [[ADN]]aren egitura molekularraren ikerketan, izaki bizidunen [[molekula]] garrantzitsuenaren gakoa ulertu nahian. Watsonek eta Crickek [[Cambridge]]ko Unibertsitatearen Cavendish Laborategi ospetsuan burutu zuten haien lana, eta [[Nature]] aldizkarian argitaratu zituzten haien emaitzak 1953an. Bertan, ADNaren kristalizazioa ikertu ondoren [[X izpi]]en bitartez molekula horren egitura tridimentsionala azaltzen zuen helize bikoitzaren eredua proposatu zuten. Aurkikuntza honek 1962ko Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel Saria eman zien bi zientzialariei.
1947. urtetik aurrera Crickek biologiaren zerbitzura jarri zituen bere fisika ezaguerak. 1951n hasi zen James Watson-ekin lanean egitasmo handi batean: [[ADN]]aren egitura molekularraren ikerketan, izaki bizidunen [[molekula]] garrantzitsuenaren gakoa ulertu nahian. Watsonek eta Crickek [[Cambridge]]ko Unibertsitatearen Cavendish Laborategi ospetsuan burutu zuten haien lana, eta [[Nature]] aldizkarian argitaratu zituzten haien emaitzak 1953an. Bertan, ADNaren kristalizazioa ikertu ondoren [[X izpi]]en bitartez molekula horren egitura tridimentsionala azaltzen zuen helize bikoitzaren eredua proposatu zuten. Aurkikuntza honek 1962ko Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel Saria eman zien bi zientzialariei.
48. lerroa: 48. lerroa:


{{DEFAULTSORT:Crick, Francis}}
{{DEFAULTSORT:Crick, Francis}}

[[Kategoria:Erresuma Batuko biologoak]]
[[Kategoria:Erresuma Batuko biologoak]]
[[Kategoria:Medikuntzako Nobel Saridunak]]
[[Kategoria:Medikuntzako Nobel Saridunak]]

10:49, 19 martxoa 2012ko berrikusketa

Francis Crick
Bizitza
JaiotzaNorthampton1916ko ekainaren 8a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLa Jolla eta San Diego2004ko uztailaren 28a (88 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Odile Crick (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Cambridgeko Unibertsitatea
Mill Hill School (en) Itzuli
Gonville and Caius College (en) Itzuli
Northampton School for Boys (en) Itzuli
Tesi zuzendariaMax Perutz
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Max Perutz
Edward Collingwood (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, genetista, fisikaria, neurozientzialaria, biokimikaria, biologo molekularra, unibertsitateko irakaslea, biofisikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
Salk Institute for Biological Studies (en) Itzuli
New York University Tandon School of Engineering (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
European Molecular Biology Organization (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Musicbrainz: d22b5569-dfc1-4e92-9793-2f7b27005f85 Find a Grave: 97582493 Edit the value on Wikidata

Francis Harry Compton Crick (Northampton, Ingalaterra 1916-San Diego, AEB 2004) 1962an Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel Saria eskuratu zuen biologo eta irakasle britainiarra izan zen, James D. Watsonekin batera ADNaren egitura molekularra 1953an aurkitu eta ezagutarazi zuena.

Biografia

Txikitatik erakutsi zuen Crickek zientziarekiko grina. Bere jaioterrian oinarrizko ikasketak egin zituen, eta 14 urteekin Londresera abiatu zen ikasketei jarraipena emateko. Fisika ikasi zuen gero Londresko University Collegen, eta Bigarren Mundu Gerran fisikari gisa lan egin ostean biologia ikasteari ekin zion.

1947. urtetik aurrera Crickek biologiaren zerbitzura jarri zituen bere fisika ezaguerak. 1951n hasi zen James Watson-ekin lanean egitasmo handi batean: ADNaren egitura molekularraren ikerketan, izaki bizidunen molekula garrantzitsuenaren gakoa ulertu nahian. Watsonek eta Crickek Cambridgeko Unibertsitatearen Cavendish Laborategi ospetsuan burutu zuten haien lana, eta Nature aldizkarian argitaratu zituzten haien emaitzak 1953an. Bertan, ADNaren kristalizazioa ikertu ondoren X izpien bitartez molekula horren egitura tridimentsionala azaltzen zuen helize bikoitzaren eredua proposatu zuten. Aurkikuntza honek 1962ko Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel Saria eman zien bi zientzialariei.

Biologia molekularrean aritu ostean, 1973an San Diegoko Unibertsitatean (AEB) hasi zen lanean neurozientziaren eremuan, garunaren zirrikitu ezkutuak argitu nahian. 1976an unibertsitate horretako irakaslea bihurtu zen.

Koloneko minbizi batek jota hil zen 2004an.

Panspermia gidatua

Sakontzeko, irakurri: «panspermia»

1973an Crick-ek panspermia gidatuaren hipotesia plazaratu zuen, Leslie Orgel kimikariarekin batera. Bere iritziz, zibilizazio estralurtar batek biziaren hazia nahita ipini zuen gure planetan. Lur gaineko bizia zibilizazio aurreratu horren esperimentua besterik ez zen izango, Cricken ustez.

Crick eta Orgelen iritziz molekula bizidun baten agerpenak (ADNarena) oso gertakari arraroa eta urria izan behar du unibertsoan, ia miraritzat jo daitekeena. Errazagoa iruditu zitzaien Lurreko bizia kanpotik etorri izana bertan agertu izana baino. Panpermia gidatuaren teoriak, ustez, gure planetan biziaren finkapena eta hedapena ongi azalduko luke.

Crick eta LSDa

Bere bizitzaren azken urteetan Crickek lankide batzuei aitortu zien LSDa -dosi txikietan- hartu zituela behin baino gehiagotan, bere ideiak argitzen eta buruketak azkartzen laguntzen ziolako. LSDari esker -onartu zuen- ADNaren egitura molekularra bururatu zitzaion gai horretaz lanean ari zela.

Era berean jakina da Crick Dick Kempekin harremanetan egon zela, 1970eko hamarkadan LSDa purifikatu zuen biokimikari ospetsuarekin, hain zuzen ere.

Kanpo loturak