Faktore biotiko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ca:Factor biòtic
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Aldatua: jv:Komponèn biotik
31. lerroa: 31. lerroa:
[[fi:Bioottiset ympäristötekijät]]
[[fi:Bioottiset ympäristötekijät]]
[[id:Komponen biotik]]
[[id:Komponen biotik]]
[[jv:Komponen biotik]]
[[jv:Komponèn biotik]]
[[lb:Biotesch Ëmweltfaktoren]]
[[lb:Biotesch Ëmweltfaktoren]]
[[mk:Биотички фактори]]
[[mk:Биотички фактори]]

09:01, 22 martxoa 2012ko berrikusketa

Paisaia honetako faktore biotikoak bertako izaki bizidunek osatzen dituzte.

Ekologian, faktore biotikoak edo osagai biotikoak elkarri eragiten dioten izaki bizidunak dira, ekosistema bateko flora eta fauna. Beste era batera esanda, ekosistema bateko izaki bizidunen artean ezartzen diren harreman asexualak.

Faktore biotikoen sailkapena

Izakia: Ekosisteman bizi den organismo bakoitza.

Populazioa: Zonalde mugatu batean hizi diren espezie bereko izakien multzoa; esaterako, baso batean hainbat populazio daude, zuhaitzak, intsektuak, hegaztiak, etab.

Komunitatea: Leku jakin batean populazioek harremanak dituztenean komunitatea osatzen dute. Adibidez, baso batean, zuhaitzetan pagoak eta haritzak erlazio bat dute; edo animalietan tximeletak urtxintxarekin.

Sailkapena

Faktore biotikoak honela sailka daitezke:

  1. Ekoizleak edo Autotrofoak, fotosintesia egiten duten izakiak. Materia organikoa sintetizatzen dute karbono dioxidoa, ura eta gatz mineraletatik elikagaia lortzeko gai dira.
  2. Kontsumitzaileak edo Heterotrofoak, landareak (belarjaleak), animaliak (haragijaleak) edo organismoen hondakinak (detritujaleak) jaten dituzte. Animalia orojaleak askotariko dieta dute. Ez dira beraien elikagaia sortzeko gai, horregatik kanpotik eskuratu behar dute.
  3. Deskonposatzaileak, bakterioak eta onddoak dira, materia organikoa erabili eta substantzia mineral ez-organiko bihurtzen dute.

Ikus, gainera