Bazkaria belar gainean: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: az:Otun üzərində səhər yeməyi
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Erantsia: nl:Le déjeuner sur l'herbe
43. lerroa: 43. lerroa:
[[ksh:Vröstöck em Jröne]]
[[ksh:Vröstöck em Jröne]]
[[la:Prandium in herba (Manet)]]
[[la:Prandium in herba (Manet)]]
[[nl:Le déjeuner sur l'herbe]]
[[pl:Śniadanie na trawie]]
[[pl:Śniadanie na trawie]]
[[pt:Le déjeuner sur l'herbe]]
[[pt:Le déjeuner sur l'herbe]]

10:54, 26 martxoa 2012ko berrikusketa

Txantiloi:Margolan infotaula

Bazkaria belar gainean (frantsesez Le déjeuner sur l'herbe), hasiera batean Le Bain (Bainua) deitua, oihal gaineko olio-pintura da, Édouard Manetek margotua. 1862-1863 bitartean sortua, biluzik dagoen emakumea eta guztiz jantzita dauden gizonezkoak kontrajartzen dira. Salon des Refusés (Baztertuen Aretoa) delakoan lehen aldiz erakutsi zenean hautsa harrotu zuen margolan honek. Egun, Parisko Orsay museoan dago.

Deskribapena

Biluzik dagoen emakumea egiteko, Manetek emaztea (Suzanne Leenhoff) eta modelo kutuna (Victorine Meurent) erabili zituen, lehenengoaren burua baina bigarrenaren gorputz potoloagoa baititu koadroko emakumeak. Gorputza argitsua du, eta zuzenean ikusleari begira dago. Ondoko gizonak Manenten anaia (Eugene Manet) eta koinatua izatekoa (Ferdinand Leenhoff) dira, dandien modura jantzita. Emakumea ez balego bezala daude solasean biak. Aurrean, emakumearen arropak, fruta bete saski bat eta ogi zerra bat, bodegoi baten antzera.

Atzean beste emakume bat errekan bainatzen da. Lehen planoko irudien aldean handiegi, haien gainetik zintzilikaturik dirudi. Azkar margotutako hondoak ez dauka apenas sakontasunik, eta "argazkien" argia, zertxobait artifiziala gainera, erabiliz (ia itzalik ez dago), ikusleak uste du barreneko eszena dela, eta ez kanpokoa.

Eguneroko gertaera bada ere, Manetek propio tamaina handia aukeratu zuen, normalean ospe handiko gaietarako erabiltzen dena. Margolanaren estiloa garaiko ohitura akademikoei ez zien eutsi: pintzelkadak ezkutatzen ahalegindu gabe, bukatzeko dagoela ematen du zenbait tokitan. Orobat, biluztasunak ez du bat egiten Cabanel edo Ingresen irudi akasgabeekin.

Maneten margolan honek Frantziako publikoa asaldatu zuen. Izan ere, ez da pintura errealista Daumieren zentzuan, baina artisaren askatasunaren aldeko aldarrikapena da. Emakume bat biluzik guztiz jantzirik dauden bi gizonezkoekin batera agertzeak garaiko zuzentasunaren kontra jo zuen, are gehiago pertsonaiak hain familiarra izanda.