Samuel Doe: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t r2.7.1) (robota Erantsia: ka:სამუელ დოუ
32. lerroa: 32. lerroa:
[[it:Samuel K. Doe]]
[[it:Samuel K. Doe]]
[[ja:サミュエル・ドウ]]
[[ja:サミュエル・ドウ]]
[[ka:სამუელ დოუ]]
[[ko:사무엘 도]]
[[ko:사무엘 도]]
[[mr:सॅम्युएल डो]]
[[mr:सॅम्युएल डो]]

15:59, 31 martxoa 2012ko berrikusketa

Samuel Kanyon Doeren argazkia.

Samuel Kanyon Doe (Tuzon, Liberia, 1951 - Monrovia, Liberia, 1990) liberiar militarra eta politikaria izan zen.

Biografia

Krahn leinuko kidea zen. Hemezortzi urterekin soldadu egin zen. Krahn indiarren eta koloniaren fundatzaile amerikar-liberiarren ondorengoen arteko tirabirek krisi sakona eragin zuten 1980an, Doeren gidaritzapean ziharduen Krahn talde batek William R. Tolbert lehendakaria eta honen hamahiru laguntzaile hil zituenean.

Doek jeneral kargua eskuratu zuen, eta Herria Askatzeko Batzorde bat osatu zuen, berak izendatutako hamalau kiderekin, herrialdea gobernatzeko. 1985ean hauteskundeak irabazi zituen iruzur eginez, eta zenbait estatu-kolpe saio eragotzi zituen. Basakeriaz eta ustelkeriaz akusatu zuten, eta produkzio nazionalaren beherapenari, auzo herrialdeen etsaitasunari eta baldintza ekonomikoen hondamendiari aurre egin behar izan zion. Bere leinuko kideak oposiziokoak zapaltzera bultzatu zituen eta matxinada herrialde osora zabaldu zen. Gerra zibila hasi zen eta 1990eko erdialdean Liberia osoa, Monroviako alde batzuk izan ezik, matxinatutako talde etsaien mendean zegoen. Urte hartan bertan atxilo hartu eta hil egin zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Doe Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak