Theo Adam: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t r2.7.2) (robota Erantsia: ca, de, es, fi, fr, ja, ru, sv
14. lerroa: 14. lerroa:
[[Kategoria:Alemaniako abeslariak]]
[[Kategoria:Alemaniako abeslariak]]


[[ca:Theo Adam]]
[[de:Theo Adam]]
[[en:Theo Adam]]
[[en:Theo Adam]]
[[es:Theo Adam]]
[[fi:Theo Adam]]
[[fr:Theo Adam]]
[[ja:テオ・アダム]]
[[ru:Адам, Тео]]
[[sv:Theo Adam]]

18:02, 31 martxoa 2012ko berrikusketa

comment=
Theo Adamen erretratua.

Theo Adam (Dresden, 1926) alemaniar abeslaria, baxua. Bere jaioterriko elizako koruan hasi zituen musika-ikasketak, 10 urte zituela. Lehen Mundu Gerraren ondoren Alemaniako Errepublika Demokratikoa izango zen partean gelditu zen, eta eskola-maisu gisa lan egiten zuen bitartean, Rudof Dittrichekin jarraitu zuen kantua ikasten. Hogeita hiru urte besterik ez zituela kantatu zuen lehen aldiz bere hiriko opera-antzokian. Gero, Alemania Federalean, Hans Knappertsbuchek baritono heroikoen errepertorioari ekitea gomendatu zion, eta arrakasta handia izan zuen Wagnerren pertsonaiak interpretatuz, hala nola Parsifaleko Amfortas, Nibelungoen Eraztuna laneko Wotan, edota Holandar alderraia obrako protagonista.

1952. urtean hasi eta urtero parte hartu izan du Bayreutheko Wagnerren jaialdian; ospe handia hartu zuen Wagnerren interprete gisa. Arrakasta handia izan du baxu-bufo paperetan, eta baita XX. mendeko operetan ere, Alban Bergen Wozzecken, Cehraren Baalen eta Sutermeisteren Berenger Erregean, besteak beste. Bere errepertorioan ditu, gainera, Mozarten Don Giovanniko protagonista, Verdiren Don Carloko Filipe II, Beethovenen Fidelioko Don Pizarro, Weberren Der Freischützeko Caspar, Schuberten opera urrietako batzuk, eta abar. 1972. urtetik aurrera, interprete-jarduna gutxitu ahala, eszena-zuzendari moduan ere aritu izan da.

Erreferentziak