Xarja: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
No edit summary
t Marklar2007 moved page Sharjah to Xarja: Euskaltzaindia
(Ez dago alderik)

18:14, 31 martxoa 2012ko berrikusketa

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula Xarja[1] (arabieraz: الشارقة Aš Šāriqah), Arabiar Emirerri Batuetako emirerrietako bat da. 2.600 km2 ditu, ditu, eta 2008an 890.669 biztanle zituen. Hiriburua Xarja da, Persiako golkoaren ertzean. Izan ere, Arabiar Emirerri Batuetako ekialdean, kostako 16 kilometrotan luzatzen da emirerria.

Historia

Xarjako itsasertzeko hirigune baten ikuspegi panoramikoa.

Qawasim edo Xarjako dinastiako buruzagiak luzaroan izan ziren Persiako golkoko pirata nagusietakoak. 1820an sartu ziren britainiarrak, eta haien eragina guztiz handitu zen XIX. mendean zehar. 1892an britainiarren esku geratu zen Xarjako kanpo politika. 1971n Arabiar Emirerri Batuen federazioaren barnean geratu zen.

Ekonomia

Arrantza, ontzigintza eta datilen merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak. Ekonomia egoera ez da estatu hartako beste emirerrietan bezain ona, ez baita bertan petroliorik aurkitu. Azken urteotan etxegintzak indar handia du, Kalbako gune berrian hainbat eraikin eta etxe orratz eraiki dira.

Erreferentziak


Geografia
Arabiar Emirerri Batuak
Artikulu hau Arabiar Emirerri Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.