Geologiaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robotaren bidezko testu aldaketa -XIX. mendeko +XIX. mendeko
36. lerroa: 36. lerroa:
[[fr:Histoire de la géologie]]
[[fr:Histoire de la géologie]]
[[he:גאולוגיה#התפתחות המחקר הגאולוגי]]
[[he:גאולוגיה#התפתחות המחקר הגאולוגי]]
[[hi:भौमिकी का इतिहास]]
[[it:Storia della geologia]]
[[it:Storia della geologia]]
[[no:Geologiens historie]]
[[no:Geologiens historie]]

10:55, 1 apirila 2012ko berrikusketa

The geologist, Carl Spitzwegek eginiko koadroa.

Geologiaren historia oso lotuta egon da Natur Zientzien garapenakin, baina beste zientzia batzuk baino garapen geldoagoa izan du XX. mendean emandako iraultza arte.

Theophrastusek, Aristotelesen ikasle batek, (K. a. 372-K. a. 287) Peri lithon liburua argitaratu zuen. Fosilen inguruan egin zuen interpretazioak bizirik iraun zuen Iraultza Zientifikoa arte.

Shen Kua txinatarrak (1031-1095) estratuen inguruko lehen teoriak sortu zituen, higadura eta sedimentazio kontzeptuak barne hartuz.

Georg Agricola (1494-1555)) fisikariak, meatzeen inguruko lehen lana idatzi zuen, De re metallica libri XII izenekoa. Energia eolikoa, energia hidrodinamikoa, metalen urtzea, soda, sulfuroak eta aluroak ateratzeko teknikak... deskribatu zituen. Liburua 1556an argitaratu zen.

Nicolas Stenok (1638-1686) gainezertzearen legea, hasierako horizontaltasunaren printzipioa eta albo jarraikortasunaren printzipioa sortu zituen, gaur egun ere estratigrafiaren oinarrizko hiru printzipioak.

1700eko hamarkadan Jean-Etienne Guettardek eta Nicolas Desmarestek Frantziako mapa geologikoa egin zuten. Sumendien lehenengo obserbazioak egin ziren Frantzian.

William Smith (1769-1839) estratuak ordenatuz egiten zen lehen mapa geologikoa eraiki zuen, fosilen ikerkuntza erabiliz.

James Hutton hartzen da lehenengo geologo modernotzat. 1785ean Theory of the Earth lana aurkeztu zuen Edinburgon. Bertan Lurra lehenago uste zena baino askoz zaharragoa izan behar zuela argudiatzen zuen, horretarako mendiak higatu eta sedimentuak pilatzeko behar zen denbora handia zela argudiatu zuen. (Vol. 1, Vol. 2).

Huttonen ustez arroka guztiak sumendietatik edo magmatik eratorriak zirela esaten zuen eta horregatik bere jarraitzaileei plutonistak izendatzen zituzten. Beraien aurka zeudenak neptunistak izendatzen ziren, arroka guztiak itsaso hondoetan sortzen zirela uste baitzuten.

1811an Georges Cuvier eta Alexandre Brongniartek Lurraren adinaren inguruko lana argitaratu zuten, Cuvierrek Parisen aurkitatako elefante fosilen lanean oinarrituta. William Smithen lanaren ondoren argitaratu bazen ere euren artean independienki estratigrafiaren printzipioak erabili zituzten.

1827an Charles Lyellek Principles of Geology argitaratu zuen, Charles Darwinek oso kontutan hartu zuen lana. Liburu honetan Huttonen uniformitarianismoan sakontzen zen. Lehenengo edizioa 1830an argitaratu zuen eta eraberritzen egon zen 1875rarte. Lurraren historiaan prozesu geologikoen geldotasunaren inguruan lan egiten zuen, uniformismo izeneko teoriarekin. Honen kontrakoak katastrofistak ziren, lurreko fenomeno geologiko gehienak katastrofetan sortzen zirela esaten zuten.

XIX. mendeko geologiako gai nagusia Lurraren adina zehaztea izan zen. Erlijiosoek 5.000 urtetako adina jartzen bazuten ere zientzialariek 100.000tik hainbat milaka milioi urtetara zihoazten datekin eztabaidatzen zuten. XX. mendean plaken tektonika garatu zen, kontinenteen jitoa eta itsas hondoaren hedapenaren teoriak batzen zituena. Honek Geologia guztiz irauli zuen.

Teoria hau Alfred Wegenerrek eta Arthur Holmesek proposatu zuten 1912an, baina 1960ko hamarkadararte ez zuen garapen eta onarpenik izan.

Ikus, gainera