Zur: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ka:ხე (მასალა)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ur:لکڑی
123. lerroa: 123. lerroa:
[[tr:Tahta]]
[[tr:Tahta]]
[[uk:Деревина]]
[[uk:Деревина]]
[[ur:لکڑی]]
[[vec:Legno]]
[[vec:Legno]]
[[vi:Gỗ]]
[[vi:Gỗ]]

18:23, 1 apirila 2012ko berrikusketa

Zurezko etxola.
Egurra sutarako.

Zura landare baten enbor, adar edo sustraien gai solido nagusia da, bereziki zuhaitzen kasuan. Eraikuntzan eta altzarigintzan oso erabilgarria da, erraz moldatzen eta luze irauten baitu.

Osagai nagusiak

Zura hiru konposatu nagusiz osaturik egon ohi da: zelulosa, hemizelulosa eta lignina. Osagai nagusia zelulosa izan ohi da (%40‐50), hemizelulosarekin batera (%25‐40).

Ligninak, berriz, zuraren %20‐35 inguru osatu ohi du.

Horiez gainera gomak, erretxinak, ura eta beste gai organikoak eta ez-organikoak ere baditu zurak.

Zuraren funtzioa eta erabilerak

Zuraren zeregin nagusiak zuhaitz eta zuhaixkei eustea (barnealdeko zur geruza hilari, zurgiharrari esker) eta bere hodien bidez uraren, elikagaien eta abarren garraioa ahalbideratzea da (kanpoaldeko zur geruzak).

Zura izadiko gai ugarienetako bat da; lantzen erraza denez eta beste gai batzuk ez bezala (ikatza, petrolioa, etab.) berritu daitekeenez, gaur egun oinarrizko baliabidea da, eta gauza askotarako erabiltzen da (altzariak, eskulanak, eraikuntza, papergintza, etab.).

Zura eta egurra

Sutarako ere erabiltzen da, erregai ona baita. Orduan egur izena hartzen du. Hala ere, bizkaieraz eta gipuzkeraz egur hitza erabiltzen da sutarako ez den zura ere izendatzeko.

Zur motak

Zuraren ezugarriei dagokienez mota askotako zurak bereizten dira eta sailkapen ugari egin daitezke (gogortasunaren arabera, distiraren arabera, etab.), baina zabalduena gogortasunaren araberakoa da; gogortasun maila zuraren zelulosa eta lignina kopuruek mugatzen dute, eta, oro har, landare gimnospermoak zur bigunekoak dira eta angiospermoak, berriz, zur gogorragokoak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zur

Erreferentziak

Txantiloi:NA lotura