Zürich: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Aldatua: simple:Zurich
t r2.7.1) (robota Erantsia: sco:Zurich
167. lerroa: 167. lerroa:
[[ru:Цюрих]]
[[ru:Цюрих]]
[[scn:Zurìcu (citati)]]
[[scn:Zurìcu (citati)]]
[[sco:Zurich]]
[[sh:Zürich]]
[[sh:Zürich]]
[[simple:Zurich]]
[[simple:Zurich]]

19:59, 11 apirila 2012ko berrikusketa

Txantiloi:Suitzako udalerri infotaula

Zürich (Suitzako alemanez, Züri, italieraz, Zurigo, erromantxeraz, Turitg) Suitzako hiririk handiena da. Herrialdearen iparraldean dago, eta izen bereko kantonamenduko hiriburua ere bada.

Hiriaren izena Turus izen zeltiarretik ei dator. Alemana da hiritar gehienen hizkuntza.

Geografia

Itsas mailatik 408 metrora dago, izen bereko lakuaren ondoan.

Siehl eta Limmat ibaiek zeharkatzen dute (hirian bertan elkartzen dira).

Historia

Hirigunearen ikuspegia, hondoan lau eliza nagusiak eta Albis dituela

Helvetiarrek gotorleku bat egin zuten gaurko finkalekuan, eta Dur (ura) izena jarri zioten. K. a. 58. urtean, erromatarren eskuetara pasatu zen, Turicum izenaz. Aduana bat jarri zuten, eta IV. mendean gotorleku bihurtu. Gero, germaniarrak eta frankoak sartu ziren, eta erregeren bizileku bihurtu zuten. Luis Germaniarra erregeak monasterio beneditar bat, Fraumünster, eraiki zuen han (853an), eta monasterio horrek gobernatu zuen hiria hainbat urtetan.

XIII. mendean, monasterioaren aginpidetik askatu zen Zürich, eta merkataritzak indar handia hartu zuen orduan. 1292an, habsburgotarren kontrako gudua galdu, eta Suitzako Konfederazioan sartu behar izan zuen. 1336an, Rudolf Brunen matxinadak aginpiderako bidea ireki zien eskulangileei, zaldunen eta aitoren semeen kaltetan. 1400ean, hiriak burujabetza erosi zion enperadoreari. 1439. urtean, Alter Zürich Krieg (Zurich Zaharreko Gerra) piztu zen, eta 1450era arte iraun zuen. Urte hartan bertan, Zürich Suitzako Konfederaziora itzuli zen berriz, austriarren laguntzarekin.

XVI. mendean, burgesiaren indarra areagotu egin zen Zwingliren erlijio-eraberritzearekin. Austriaren merkataritza-bidea hautsi bazen ere, zetaren industria eraberritu eta kotoiarena sartu zen Zürichen, Ingalaterrako, Locarnoko eta Frantziako protestante atzerriratuei esker. Frantziako Iraultzaren eraginez, herrietako eta hiriko biztanleek eskubide berak izatea lortu zuten.

1830eko Nekazarien Matxinadak konstituzio liberala bultzatu zuen (1869). XIX. mendean, hiria aberastuz joan zen, Europako finantza-hiri garrantzitsuenetako bat bihurtu zen arte. Horretan lagungarri izan ziren unibertsitatea (1833) eta politeknikoa (1855).

Ekonomia

XIII. mendeaz geroztik, merkataritza-leku garrantzitsua da Zürich. Eskulanek ere (kotoia, zeta) tradizio handia izan dute beti.

Ekonomia-aldetik, garrantzi handia du Zürichek mundu osoan. Kapital ugari bildu zen bertara, eta finantza-hiri ahaltsu bihurtu zen. Han dute egoitza nagusia hainbat bankuk eta aseguru-etxek. Turismoak garrantzi handia du.

Kultura

Monumentuak

Hiriko parte zaharrean, kale estuetako antzinako eraikuntzak ondo gorde dira. Parte zaharraren inguruan eraiki dira auzune berriak.

Grossmünster (katedrala), Fraumünster eta St.Peter dira Züricheko eliza nagusiak.

Hizkuntzak

Alemana da biztanle gehienen (ia % 78aren) hizkuntza nagusia, eta albaniera (% 5,8) eta italiera (% 4,7) dira bigarren eta hirugarren mintzatuenak.

Zürichtar ospetsuak

James Joyce, Max Frisch eta Elias Canetti idazleak hiri honetan hil ziren.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zürich Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

Txantiloi:NA lotura