48.241
edits
t (r2.7.2+) (robota Aldatua: uk:Яблуня домашня) |
No edit summary |
||
'''Sagarrondoa''' (''Malus domestica'') [[sagar]]rak ematen dituen fruta-[[zuhaitz|arbola]] da.
Orain dela 15.000 urte inguru sortu zela uste da, [[Kaukaso]] aldean. [[Europa]]ra [[Erromatar Inperioa|erromatarrek]] ekarri zuten. Jatorri amerikarreko barietateak badaude ere, kontinente hartan kolonizatzaileen bitartez nagusiki zabaldu zen sagarrondoa. Gaur egun 1.000 barietate baino
Erabileraren arabera, lau sagarrondo-mota bereizten dira: jateko sagarrak ematen dituztenak, sagardotarakoak, makatz edo basatiak (mentu-oin gisa erabiliak) eta apaingarriak. Sagarrondo kultibatuak (jateko eta sagardotarako sagarrak ematen dituztenak eta apaingarriak), oro har, txertatu egin ohi dira, eta sagarrondo-barietate desberdinak nahiz mentu-oinak hibridazioz lortzen dira.
Sagar mota bakoitzak duen itxuraren, ahogozoaren, heltzen den garaiaren, edo zabaldu zen lekuaren arabera, izen asko eta oso desberdinak hartu izan ditu euskaraz: ''udare ''edo ''madari-sagarra, urdin-sagarra, San Juan-sagarra, San Ignazio-sagarra, Santio-sagarra, Errezil-sagarra, Azpeiti-sagarra, ibarbi-sagarra, gazi-handia, mandaka, geza-zuria, garratxa, errege-sagarra, golden sagarra,'' besteak beste. Lehen ezagutzen ziren zenbait mota ez dira inon aurkitzen eta beste batzuk, berriz, desagertzeko arriskuan daude.
==Ezaugarriak==
Hosto [[erorkor]]reko zuhaitz txikia da: 2-10 m garai izan daiteke.
[[Adaburu]] zabala du sagarrondoak, eta adar asko ditu.
===Zurtoina – Azala===
[[Enbo]]r zuzena, leuna eta grisa -zeharka zartatua─ du sagarrondoak.
===Hostoak===
Sagarrondoaren hostoak obalatuak edo eliptikoak dira, eta meheki horzdunak. [[Txorten]]a luzea dute.
===Loreak===
[[File:Appletree bloom l.jpg|left|none|thumb|310px|Sagar loreak.]]
Loratzea apirilean edo maiatzean izaten da.
[[Lore]]ak ─zuriak edo arrosak─ korinbotan elkartuta daude, eta hostoak baino lehen sortzen dira.
===Fruituak===
{{sakontzeko|Sagar}}
Sagarrondoaren fruitua ─[[sagar]]ra─ pomo motakoa da.
Munduan gehien kultibatzen den fruitua da sagarra.
==Habitata==
Gaur egun, klima epeleko hainbat herrialdetan kultibatzen dira sagarrondoak.
Euskal Herriko lurralde hezeetan dugun fruta-arbolarik ugariena eta hedatuena da sagarrondoa.
Gaur egun, sagastiak utziegiak daude Euskal Herrian{{erref behar}} ─ez dira behar bezala zaintzen─: sagarrondoetan, askotan, [[mihura]]k sortzen dira ─landare [[bizkarroi]]ak─, eta hori utzikeriaren adierazlea da.
==Erabilera==
[[File:Apple tree in winter Baztán.jpg|thumb|300px|right|Sagarrondoa neguan ([[Baztan]]).]]
Sagarrondoaren [[zur]]a gogorra eta erresistentea da, eta, hori dela eta, [[ebanisteria]]n eta [[zurgintza]]n estimatua. Zuraren kolore arrea eta ehundura fina dela eta, oso preziatua da tailatzeko.
[[Su]]tarako ere egur ona du sagarrondoak.
Sagarrek garrantzi handia dute giza elikaduran, eta gordinik, [[konpota]]n, [[zuku]]an edo [[sagardo]] moduan kontsumi daitezke.
==Gaitzak==
* ''[[Pseudococcus viburni]]''
* ''[[Edwarsiana crataegui]]''
* ''[[Cydia pomonella]]''
* ''[[Lepidosaphes ulmi]]''
* ''[[Eriosoma lanigerum]]''
== Erreferentziak ==▼
* {{ lur | data=2011/12/27}}▼
Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
{{erref zer}}
== Ikus, gainera ==
{{Commons|Malus domestica}}
▲== Erreferentziak ==
▲{{ lur | data=2011/12/27}}
[[Kategoria:Fruitu arbolak]]
|