Michel de Montaigne: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
t r2.7.2+) (robota Aldatua: fa:میشل دو مونتین |
||
65. lerroa: | 65. lerroa: | ||
[[es:Michel de Montaigne]] |
[[es:Michel de Montaigne]] |
||
[[et:Michel de Montaigne]] |
[[et:Michel de Montaigne]] |
||
[[fa:میشل دو |
[[fa:میشل دو مونتین]] |
||
[[fi:Michel de Montaigne]] |
[[fi:Michel de Montaigne]] |
||
[[fr:Michel de Montaigne]] |
[[fr:Michel de Montaigne]] |
00:36, 22 apirila 2012ko berrikusketa
Michel de Montaigne | ||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Michel Eyquem de Montaigne | |
Jaio | 1533ko otsailaren 28a | |
Saint-Michel-de-Montaigne ( Frantziako erresuma) | ||
Hil | 1592ko irailaren 13a | |
Saint-Michel-de-Montaigne ( Frantziako erresuma) |
Michel Eyquem de Montaigne (Saint-Michel-de-Montaigneko gaztelua, Périgord, 1533ko otsailaren 28a - 1592ko irailaren 13a) frantziar Errenazimentuko idazle, filosofo, moralista eta politikaria izan zen. Haren idazlanik garrantzitsuena Essais (Entseiuak) izan zen, Mendebaldeko kulturan eragin handia izan zuena.
Bizitza guztian aritu zen obra hori idazten, nahiz eta tarteka Italiara eta Alemaniara bidaiak egin zituen. Lehen bi liburukiak Bordelen argitaratu ziren, 1580an; 1588an hiru liburuki argitaratu ziren Parisen, eta bera hil ondoren (1595) argitaratu zen, ohar autobiografikoz betea, azken bertsioa.
Étienne de la Boétiek eragin handia izan zuen Montaigneren bizitzan. Montaignek idazle klasikoak zituen oinarri, eta haiei buruzko hausnarketaz gainera, haien bizitzako eta garaiko gertaerak aditzera eman zituen. Klasikoak (Seneka eta Plutarko, batez ere) irakurri ondoren, estoizismoa eta eszeptizismoa izan ziren Montaigneren lehen garaiko ezaugarriak. Azken garaian, epikureismoak hartu zuen nagusitasuna. Jakitunaren barne-askatasunean oinarritzen da Montaigneren pentsamendu guztia. Montaigneren azterketen gunea gizakia da; agnostizismo modernoaren aldera jo zuen, fedearen dogmak zalantzan jartzen ez bazituen ere.
Euskaratutako lanak
Pentsamenduaren Klasikoak bilduman liburu hauek argitaratu dira[1]:
- Entseiuak I (1992) Itzultzailea: Eduardo Gil Bera
- Entseiuak II (1993) Itzultzailea: Eduardo Gil Bera
- Entseiuak III (1994) Itzultzailea: Eduardo Gil Bera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel de Montaigne |