Mus: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:


'''Mus'''-a [[Euskal Herria]]n asmatutako [[karta joko]]a da. 40 kartako barajarekin jokatzen da, eta jokalariei launa karta ematen zaizkie. Kartok banatu ondoren, lau fase (edo jokaldi) izaten dira, hurrenkera honetan:
'''Mus'''a [[Euskal Herria]]n asmatutako [[karta-joko]]a da. 40 kartako karta-sortarekin jokatzen da, eta jokalariei launa karta ematen zaizkie. Kartok banatu ondoren, lau fase (edo jokaldi) izaten dira, hurrenkera honetan:
* '''Handira''': kartarik handienak nork dituen.
* '''Handira''': kartarik handienak nork dituen.
* '''Txikira''': kartarik txikienak nork dituen.
* '''Txikira''': kartarik txikienak nork dituen.

22:53, 24 apirila 2012ko berrikusketa

Musa Euskal Herrian asmatutako karta-jokoa da. 40 kartako karta-sortarekin jokatzen da, eta jokalariei launa karta ematen zaizkie. Kartok banatu ondoren, lau fase (edo jokaldi) izaten dira, hurrenkera honetan:

  • Handira: kartarik handienak nork dituen.
  • Txikira: kartarik txikienak nork dituen.
  • Pareak: parerik onenak nork dituen; nolabait, zenbateraino diren antzekoak suertatu zaizkizun lau kartak.
  • Jokoa: jokorik onena nork duen. Karten balioen baturaren araberakoa da, eta 31 puntu behar dira gutxienez. Inor ez bada horrenbestera heltzen, puntura jokatzen da.

Arau orokorrak

Bi bikotek elkarren aurka jokatzea da ohikoena, bikote bakoitzeko jokalariak aurrez aurre paraturik.

Joko bakoitzaren amaieran tantoak kontatzen dira, hurrengo jokoari hasiera emanez.

Batzuek 4 erregerekin jokatzen dute, eta beste batzuek ordea, 8 erregerekin (hirukoei erregeen balioa emanez, eta bikoei, batekoena).

Mus partida bat 30 edo 40 puntura (ohituren arabera) iristean amaitzen da.

Keinuak

Musean keinuak egin daitezke jokalari batek dituen kartak bikotekideari jakinarazteko, betiere aurkariak ikustea saihestuz:

  • Bi errege: beheko ezpainaren erdialdean hozka eginez.
  • Hiru errege: beheko ezpainaren ertz batean hozka eginez.
  • Bi bateko: mihia atera ahoaren erdialdetik.
  • Hiru bateko: mihia atera ahoaren ertz batetatik.
  • Mediak (hiru karta berdin): ezpainak ahoaren alde batera estutu.
  • Dupleak (bi pare): bekainak jasoz.
  • 31 puntu jokoan: begi batekin keinu egin
  • 30 puntuan: sorbaldak jaso (edo begi batekin keinua egin zenbaitetan)
  • Itsu (ez pare eta ez joko): begiak itxi
  • Hiru errege eta bateko bat: ahoarekin zirkulu bat eginez (musu bat); hala ere, hau ez dago lar zabalduta.

Kanpo loturak