Zaraitzu: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°53′33″N 1°05′10″W / 42.89261884°N 1.08619158°W / 42.89261884; -1.08619158
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
148. lerroa: 148. lerroa:


== Zaraitzuera ==
== Zaraitzuera ==
Bertako [[euskalki]]a, [[zaraitzuera]] edo ''"Zaraitzuko uskara"'', bertakoek oraindik erabiltzen zuten [[XX. mendea]]ren bukaeran. Bonaparte printzeak euskalki hau Ekialdeko Behe Nafarrerarekin batera sailkatu zuen. Koldo Zuazoren sailkapenean, ordea, [[Erronkariera]] eta Zaraitzuera [[Ekialdeko Nafarrera]] deitzen duen euskalkiaren bi hizkerak dira.
Bertako [[euskalki]]a, [[zaraitzuera]] edo ''"Zaraitzuko uskara"'', bertakoek oraindik erabiltzen zuten [[XX. mendea]]ren bukaeran. Bonaparte printzeak euskalki hau Ekialdeko Behe Nafarrerarekin batera sailkatu zuen. [[Koldo Zuazo]]ren sailkapenean, ordea, [[Erronkariera]] eta Zaraitzuera [[Ekialdeko Nafarrera]] deitzen duen euskalkiaren bi hizkerak dira.


Gaur egun, [[Euskararen Foru Legea]]k bitan banatu du ibarra hizkuntza-lurraldeei dagokienez: Alde batetik, alde mistoan ia udalerri guztiak ditugu, [[Otsagabia]], [[Ezkaroze]], [[Jaurrieta]], [[Espartza-Zaraitzu]], [[Sartze]], [[Gorza]], [[Orontze]] eta [[Itzaltzu]] alegia, eta bertzetik, alde ez euskaldunean ibarreko hegoaldean [[Galoze]] dugu bakarrik.
Gaur egun, [[Euskararen Foru Legea]]k bitan banatu du ibarra hizkuntza-lurraldeei dagokienez: Alde batetik, alde mistoan ia udalerri guztiak ditugu, [[Otsagabia]], [[Ezkaroze]], [[Jaurrieta]], [[Espartza-Zaraitzu]], [[Sartze]], [[Gorza]], [[Orontze]] eta [[Itzaltzu]] alegia, eta bertzetik, alde ez euskaldunean ibarreko hegoaldean [[Galoze]] dugu bakarrik.

23:44, 25 apirila 2012ko berrikusketa

Zaraitzu
 Euskal Herria

Zaraitzu armarria

Administrazioa
Herrialdea Nafarroa
Udalerriak16
Herri handienaOtsagabia
Izen ofiziala 
Geografia
Koordenatuak42°53′33″N 1°05′10″W / 42.89261884°N 1.08619158°W / 42.89261884; -1.08619158
Azalera310 km²
Demografia
Biztanleria1.337 (2021:  −11)
Dentsitatea4,31 biztanle/km²

Zaraitzu Nafarroako ipar-ekialdean dagoen ibarra da, Zangozako merindadean. Mendebaldeko Pirinioetako eskualdea da.

Gaur egun 1.663 biztanle baino ez ditu ibarrak, 310 km2-ko azaleran bizi direnak (5,5 bizt/km2 inguru). Hiriburua Ezkaroze da, Otsagabia eskualdeko herririk populatuena eta handiena da eta Itzaltzu, berriz, biztanle gutxien duen udalerria da.

Zaraitzuko sarreran dagoen kartela


Mugakideak

Mugakide hauek ditu: Iparraldean Basabürüa (Zuberoa); hegoaldean Nabaskoze udalerria; mendebaldean Aezkoa; eta ekialdean Erronkariko ibarra.

Udalerriak

Zaraitzuko etxe bateko armarria
  1. Otsagabia (686 biztanle).
  2. Ezkaroze (343).
  3. Jaurrieta (220).
  4. Galoze (101).
  5. Espartza-Zaraitzu (91).
  6. Sartze (68).
  7. Gorza (53).
  8. Orontze (53).
  9. Itzaltzu (48).
  10. Uskartze (42).
  11. Ibiltzieta (38).
  12. Itzalle (37).
  13. Igari (27).
  14. Izize (24).
  15. Erripalda (3).

Biztanleriaren bilakaera

Zaraitzuko karrika baten kartela
Biztanleriaren bilakaera 1975 urtetik[1]
Udalerria 1975 1981 1986 1991 1996 2001 2005
Espartza 199 160 159 136 122 103 100
Ezkaroze 466 431 400 365 364 358 363
Galoze 149 135 142 133 124 121 118
Gorza 122 113 106 90 79 72 65
Itzaltzu 84 54 52 49 49 45 46
Jaurrieta 415 391 359 321 268 238 225
Otsagabia 826 777 721 676 701 666 651
Orontze 66 70 70 57 53 56 55
Sartze 121 112 106 111 84 79 81
guztira 2448 2243 2115 1938 1844 1738 1704

Inguru naturala

Ibaiak

Zaraitzu ibaia iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du ibarra, bertako ardatza da eta izena ematen dio eskualdeari.

Mendiak

Abodiko mendilerroak banatzen du ibarra Aezkoarekin mendebaldean eta Iratiko oihanarekin iparraldean.

Orhi mendiak (2.017 m), mendebaldeko Pirinioetako lehen gailurra 2.000 metro baino altuagoa dena, bereizten ditu eskualdea eta Larraine aldea (Zuberoa).

Zaraitzuera

Bertako euskalkia, zaraitzuera edo "Zaraitzuko uskara", bertakoek oraindik erabiltzen zuten XX. mendearen bukaeran. Bonaparte printzeak euskalki hau Ekialdeko Behe Nafarrerarekin batera sailkatu zuen. Koldo Zuazoren sailkapenean, ordea, Erronkariera eta Zaraitzuera Ekialdeko Nafarrera deitzen duen euskalkiaren bi hizkerak dira.

Gaur egun, Euskararen Foru Legeak bitan banatu du ibarra hizkuntza-lurraldeei dagokienez: Alde batetik, alde mistoan ia udalerri guztiak ditugu, Otsagabia, Ezkaroze, Jaurrieta, Espartza-Zaraitzu, Sartze, Gorza, Orontze eta Itzaltzu alegia, eta bertzetik, alde ez euskaldunean ibarreko hegoaldean Galoze dugu bakarrik.

Festak

Zaraitzuar ezagunak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak