Valentziera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: la:Lingua Valentiana
51. lerroa: 51. lerroa:
[[ja:バレンシア語]]
[[ja:バレンシア語]]
[[ko:발렌시아어]]
[[ko:발렌시아어]]
[[la:Lingua Valentiana]]
[[lad:Valenciano]]
[[lad:Valenciano]]
[[lmo:Valensian]]
[[lmo:Valensian]]

17:23, 2 maiatza 2012ko berrikusketa

Katalanaren dialekto nagusiak; valentziera, berde argiz

Valentziera (valencià) katalanak Valentziako Erkidegoan hartzen duen izena da, eta ofiziala da han. Katalan hizkuntzaren beste izen bat izateaz gainera, hizkuntza horren dialektoetako bat ere bada; hizkuntzalariak bat datoz horretan, baina Valentziako hainbat politikarik katalanetik at dagoen hizkuntza bat dela diote. Horrenbestez, Valentziako Autonomia Estatutuak «valentziar hizkuntza» aipatzen du.

Valentzieraren hedadura, berde ilunez, Valentziar Herrian

Duen tradizio idatziarengatik eta hiztun kopuruarengatik, katalanaren dialekto nagusietako bat da valentziera, erdialdeko katalanarekin (Bartzelona ingurukoa) eta Balearretako katalanarekin batera. Sailkapenaren aldetik, katalanaren mendebaldeko multzoko dialektoetako bat da.

Valentzieraren sailkapena, katalanaren barruan:

  • Mendebaldeko blokea
    • Ipar-mendebaldeko katalana
    • Trantsizioko katalana edo valentziera (Tortosako katalana)
    • Valentziera
  • Ekialdeko blokea
  • Mendebalde eta ekialde artekoa

Valentziako Erkidegoan, valentzieraren berezko ezaugarrietan oinarrituz, 1998an sortutako Acadèmia Valenciana de la Llengua (AVL) delakoak arautzen du hizkuntza, Institut d'Estudis Catalans (IEC) erakundearekin elkarlanean. Izan ere, AVLak ere onartzen du katalana eta valentziera hizkuntza bat bera direla.

Valentziera Murtziako Carxe eskualdean ere mintzatzen da. Valentziako Erkidegoaren iparraldean eta Kataluniaren hegoaldean, trantsizioko hizkera bat egiten da: valentzieraren eta ipar-mendebaldeko katalanaren arteko lotura egiten duen Tortosako katalana.

Ikus, gainera

Kanpo loturak


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.