Edukira joan

«Higiene»: berrikuspenen arteko aldeak

14 bytes added ,  Duela 10 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Ikuzketan objektuak eta arropak urarekin garbitzen dira, zikina eta zikinetan dauden patogenoak ezabatuz. Ikuzketak ez ditu, ordea, objektuan dauden patogenoak guztiz akabatzen. Hala ere, ikuzketa zorrotz batek infekzio-iturriak deusezteko desinfezkioa eta esterilizazioa erraztu egiten ditu. Ikuzketa eskuz edo, arropen kasuan, [[garbigailu]] bat erabiliz egin daiteke. Eskuzko ikuzketa eraginkorrenak pauso hauek jarraizten ditu: ur hotzarekin beratzen jarri <ref>Ur beroarekin hasten bada garbitzen, [[molekula]] organikoak koagulatu eta gero nekez ezabatzen dira.</ref>, igurtzi eskuila batez, xaboia eman, ur beroarekin igurtzi berriz ere, urarekin pasa eta lehortu. Garbigailua eraginkorra izaten da arropak garbitzeko, arropa mota ezberdinetarako programak eskaintzen dituelako, garbiketa arin eta zorrotzerako aukerak emanez baita ere. Zoruak eta bestelako azalerak [[lanbas]]ak eta trapuak erabiliz garbitu daitezke, ura eta xaboia edo bestelako garbikariak erabiliz, objektuetarako erabili den prozesu berdina erabiliz. Zoruetako zikinkeria uraz garbitu aurretik, komeni da [[erratz]]a pasatzea.
 
[[Desinfekzio]]a, objektuetan, eta [[antisepsia]], organismoetan, mikrobioak ''ahalik eta neurri handienean'' ezabatzeko praktika-multzoak dira. Antisepsiarako teknikak medikuntzan erabiltzen dira batez ere eta tresna esterilak erabili eta azalean, zaurien inguruetan esaterako, antiseptikoak jartzearekin ([[hidrogeno-peroxido]]a, [[klorhexidina]] eta ''[[Betadine]]'' bezalako [[iodo]]zko produktuak). Desinfekzio metodoak fisikoak zein kimikoak izan daitezke. Desinfekzio metodo fisikoen artean, [[pasteurizazio]]a (objektuak edo janaria 70&nbsp;°C tenperaturan 10 minutuz edukitzea), [[irakite]]a (irakiten dagoen uretan 10 minutuz edukitzea) edo, arroparen kasuan, lisatzea (100&nbsp;°Ctik gorako tenperaturetan). Lisatzearen kasuan, [[ur-lurrun]]aren erabilerak desinfekzioa sakonago egiten du. [[Ultramore]] [[erradiazio]]ak (modu sinpleenean, arropa eta objektuak eguzkitan jarriz patogenoak akabatzen dira neurri batean, baldin eta objektuek tolesdurarik edo azalera irregularrik ez badute) ere desinfekzio-metodo moduan erabil daiteke. Desinfekzioa metodo kimikoak erabiliz ere egin daiteke, garbitu beharrekoa produktu [[desinfektagarri]]etan beratzen jarriaz edo desinfektagarriak igurtziz edo hautseztatuz. Desinfektagarri ohiko bat [[lixiba]] da: ur litroko 10 tanta lixiba ura desinfektatu egiten dute, adibidez. Lixiba arropa desinfektatzeko erabili ohi da, ikuzketan zehar. Desinfektagarriak kontuz erabili beharreko produktuak izaten dira eta horregatik leku seguruetan gorde eta kontuz manipulatu behar dira, eskularruak erabiliz.
 
[[Fitxategi:Azul e Branco.JPG|thumb|right|200px|[[Xaboi]]a [[higiene]]rako [[garbigarri]] eraginkorra da: azalera bateko partikulak eta mikrobioak inguratu eta erauzi egiten ditu.]]
 
Desinfekzioak ez ditu mikrobio guztiak guztiz akabatzen. Mikrobioen arriskua erabat deustezteko, objektuen [[esterilizazio]]a egin behar da. Esterilizazioa funtsezkoa medikuntzan erabiltzen diren trena eta objektuetan, batez ere ebakuntzak egiteko trenerian eta orratz eta inplanteetan. Esterilizazioa objektua erraustuz (aldi berean onjektua suntsitu egiten da), sugarra emanez edo labe berezietan tenperatura altuetan (160&nbsp;°C-200&nbsp;°C) jarriz. Esterilizazio kimikoa ere badago, [[etilenozko oxido]]a eta bestelako gaiak erabiliz, kontu handiz erabili beharrekoak gizkiarentzat ere toxikoak baitira. Esterilizazioa modu zuzenean burutu den egiaztatzeko metodoak ere badaude <ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izena=Arturo
|abizena=Ortega
|sartze-data=2010-06-02}}.</ref>.
 
Elikagaiak higienez maneiatzeko arauak zorrotzak dira. Elikagaiak gorde eta prestatzen diren instalakuntzak garbiak zan behar dira eta elikagaiak ez dira inoiz lurrean utzi behar. Elikagaiak beraien artean bereizirik kokatu behar dira: haragiak eta fruituak ez dira batera jarri behar, usainen nahasketa ekiditeagatik besteak beste. [[Iraungipen-data]] kontrolatu egin behar da. Ontziratutako elikagaiak irekiz gero, lehenbailehen kontsumitu behar dira eta bitartean hozkailuan gorde behar dira. Elikagaiak manipulatzean eskuak behin eta berriz garbitu egin behar dira. Halaber, bitartean arropa garbiak eta egokiak (amantalak, esaterako) erabili behar dira. Elikagaiak ez dira bestelako substantziekin (garbikariak, esaterako) nahastu behar. Hotza (0&nbsp;°C-5&nbsp;°C), eta baita izozketa ere (-18&nbsp;°C), elikagaiak kontserbatu eta egoera onean mantentzeko modu eraginkorrenetakoa da, patogenoak kasu askotan akabatu egiten direlako modu horretan. Horrela, elikagaiak kontsumitu eta sukaldatu baino lehenxeago bakarrik atera behar dira hozkailutik, mikrobioen ugalketa oso azkarra baita <ref>Bakteria bakar batetik, 7 ordutan 2.097.152 bakteria sortu direla jaso da.Ikus: {{es}} {{Erreferentzia
|izenburua=Guía del manipulador de alimentos
|abizena=Generalitat Valenciana
252.705

edits