Tifus: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 95.20.45.126 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Joxemai wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: el:Τύφος Ezabatua: tr:Tifo (strongly connected to eu:Sukar tifoide)
39. lerroa: 39. lerroa:
[[da:Plettyfus]]
[[da:Plettyfus]]
[[de:Fleckfieber]]
[[de:Fleckfieber]]
[[el:Τύφος]]
[[en:Typhus]]
[[en:Typhus]]
[[eo:Tifo]]
[[eo:Tifo]]
63. lerroa: 64. lerroa:
[[sv:Fläcktyfus]]
[[sv:Fläcktyfus]]
[[th:ไข้รากสาดใหญ่]]
[[th:ไข้รากสาดใหญ่]]
[[tr:Tifo]]
[[uk:Висипний тиф]]
[[uk:Висипний тиф]]
[[zh:斑疹傷寒]]
[[zh:斑疹傷寒]]

20:58, 10 maiatza 2012ko berrikusketa

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tifusak sortutako exantema

Tifusa Rickettsia generoko bakterioek eragindako gaitz multzoa da. Tifus mota batzuk daude, antzeko ezaugarriak eta sintomak dituztenak, bakoitza Rickettsia espezie batek sortua.

Tifusaren transmisioan zeregin garrantzitsua dute arkakusoek, zorriek, kaparrek eta akaro bezalako artropodoek. Artropodo horiek bakterio patogenoen eramaileak dira, eta gizakiari ziztada egiterakoan odolean inokulatzen dituzte Rickettsia patogenoak. Bestalde, arratoiak ere gaitzaren atzean daude sarritan, artropodo bektoreen garraiatzaileak direlako.

Tifus guztiek antzeko sintomak dituzte: sukar handia, buruko mina, hotzikarak, egundoko nekea eta larruazaleko orbanak (exantema). Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke -bihotzean, biriketan eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak.

Ez da nahastu behar tifusa eta sukar tifoidea. Antzekotasun semantikoa badute ere, bi gaitz guztiz desberdinak dira. Sukar tifoidea hesteetako infekzioa da, beherakoak eragiten dituena, eta gorozki-aho bidetik harrapatzen dena (ur edo janari kutsatuak hartzerakoan). Salmonellak sortutako gaitza da, Rickettsiarekin zer ikusirik ez duena.


Tifus motak

  • Tifus epidemikoa: Rickettsia prowazekii-k sortua. Zorrien bitartez transmititzen da. Izurrite edo epidemiak eragiten ditu, pertsona asko kutsatzen delarik. Tifus mota hau oso ohikoa da hondamendi naturalak edo gerrak gertatzen direnean, jende-pilaketaz gain baldintza higieniko oso eskasak daudelako. Gizaki batetik bestera transmititzen da zorrien ziztaden bitartez. Tratatu gabe hilkortasun tasa handia dauka.
  • Tifus endemikoa: Rickettsia typhi-k eragindakoa. Arratoiek daramatzaten arkakusoek transmititzen dute. Aurrekoarekin alderatuta ez da hain larria.
  • Mendi Harritsuetako sukarra (edo sukar makulatua): Rickettsia rickettsii-k eragindakoa. Estatu Batuetako lurralde hartan diagnostikatu zen lehenengo aldiz, eta hortik datorkio izena. Kaparren bitartez transmititzen da. Tratamendurik ezean hilkorra izan daiteke.


Tratamendua

Tetraziklinak eta kloranfenikola dira antibiotikorik onenak tifusaren aurka. Oso eraginkorrak dira Rickettsiak akabatzeko.


Prebentzioa

Arratoien eta artropodoen gordelekuak desagertarazteak infekzio arriskua murrizten du. Tifus epidemikoa eta endemikoaren aurkako txertoak daude, baina ez dute behin betiko immunitatea bermatzen.

Ikus, gainera