Heilongjiang: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Aldatua: it:Heilongjiang
t r2.7.1) (robota Erantsia: ia:Heilongjiang
203. lerroa: 203. lerroa:
[[hr:Heilongjiang]]
[[hr:Heilongjiang]]
[[hu:Hejlungcsiang]]
[[hu:Hejlungcsiang]]
[[ia:Heilongjiang]]
[[id:Heilongjiang]]
[[id:Heilongjiang]]
[[it:Heilongjiang]]
[[it:Heilongjiang]]

16:58, 11 maiatza 2012ko berrikusketa

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula

Heilongjiang (黑龙江省 txinera sinplifikatuz), Sahaliyan ula ( mantxurieraz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 460.000 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 38.170.000 biztanle bizi ziren bertan.

Inguru naturala eta kokapena

Harbingo urteroko izotz irudien erakusketa gauez.

Amur ibaiak, Txinako Herri Errepublika eta Errusiako muga zehazten du Heilongjiangeko probintziaren iparraldean, herrialdeko punturik iparrekoena probintzia honetan dago Mohe Konderrian Amur ibaiaren ertzean. Txinan ekialderago dagoen puntua ere probintzia honetan dago, Amur eta Ussuri ibaiek bat egiten duten tokian. Mugakideak honakoak dira: Iparraldean Errusia, mendebaldean Barne Mongolia probintzia, ekialdean itsasoa, eta hegoaldean Jilin probintzia.

Heilongjiang probintziak topografia aldakorra dauka. Probintzia gehienean altuera ertaineko mendizerrak daude, Khingan Handia, Khingan Txikia, Zhangguangcai mendiak, Laoye mendiak eta Wanda mendiak. Probintziako mendirik altuena Datudingzi mendia da, itsasoaren mailatik 1.690 metrora eta Jilin probintziako mugan kokatua. Khingan Handia mendizerran, Txinako basorik handienetakoa dago.

Probintziaren barrualdea, nahiko laua da eta bertan Muling, Naoli, Songhua, Nen, eta Mudan ibaiak hedatzen dira, guztiak Amurren ibaiadarrak dira. Iparraldean Xingjkai lakua dago, Errusiako mugaren ondoan.

Klima

Heilongjiango klima azpi-artikoa da, neguak luzeak eta oso hotzak dira, urtarrileko tenperatura -31 eta -15 gradu artekoa da eta udak laburrak eta freskoak izaten dira, uztaileko tenperaturak 18 eta 23 gradu artekoak izaten dira. Prezipitazioak urriak dira urte osoan zehar eta uda garaian ematen dira batez ere (500 eta 600mm baino ez).

Izozte egunak, tenperatura 0 gradutik behera jaisten diren egunak, ohikoak izaten dira udazkenaren hasieratik udaberrira arte.

Banaketa administratiboa

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
1 Harbin 哈尔滨市 Hā'ěrbīn Shì Prefektura mailako hiria
2 Daqing 大庆市 Dàqìng Shì Prefektura mailako hiria
3 Hegang 鹤岗市 Hègǎng Shì Prefektura mailako hiria
4 Heihe 黑河市 Hēihé Shì Prefektura mailako hiria
5 Jiamusi 佳木斯市 Jiāmùsī Shì Prefektura mailako hiria
6 Jixi 鸡西市 Jīxī Shì Prefektura mailako hiria
7 Mudanjiang 牡丹江市 Mǔdānjiāng Shì Prefektura mailako hiria
8 Qiqihar 齐齐哈尔市 Qíqíhā'ěr Shì Prefektura mailako hiria
9 Qitaihe 七台河市 Qītáihé Shì Prefektura mailako hiria
10 Shuangyashan 双鸭山市 Shuāngyāshān Shì Prefektura mailako hiria
11 Suihua 绥化市 Suíhuà Shì Prefektura mailako hiria
12 Yichun 伊春市 Yīchūn Shì Prefektura mailako hiria
13 Daxing'anling 大兴安岭地区 Dàxīng'ānlǐng Dìqū Prefektura

Politika

Heilongjiang probintziako gobernadorea Li Zhanshu (栗战书) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Ji Bingxuan (吉炳轩) da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
HEILONGJIANG
Harbin ZYHB HRB Harbin Taiping Nazioarteko Aireportua
Heihe ZYHE HEK Heihe Aireportua
Jiamusi ZYJM JMU Jiamusi Aireportua
Mudanjiang ZYMD MDG Mudanjiang Aireportua
Qiqihar ZYQQ NDG Qiqihar Aireportua

Kanpo loturak