Friedrich Engels: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Aldatua: ar:فريدرخ إنغلز
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Aldatua: ar:فريدرخ انغلز
21. lerroa: 21. lerroa:


[[an:Friedrich Engels]]
[[an:Friedrich Engels]]
[[ar:فريدرخ إنغلز]]
[[ar:فريدرخ انغلز]]
[[arz:فريدريك انجلز]]
[[arz:فريدريك انجلز]]
[[ast:Friedrich Engels]]
[[ast:Friedrich Engels]]

20:36, 11 maiatza 2012ko berrikusketa

Friedrich Engels filosofialari eta iraultzaile alemaniarra (Wuppertal, Renania, garai hartan Prusia, 1820 - Londres, 1895). Karl Marxen lagunmin eta lankidea izan zen eta, harekin batera, mugimendu sozialista nahiz komunistarentzako obra funtsezkoak idatzi zituen: besteak beste, Manifestu Komunista. I. zein II. Internazionalaren buruzagia izan zen.

Familia burges eta erlijioso batekoa zen arren, Manchesterren bere aitaren fabrikako arduradun egon zen bitartean langileen baldintza txarretaz ohartu zen. Bertan langileen egoera aztertu eta ekonomia kapitalistaren kontrako lehen kritika zientifikoetako bat egin zuen: sozialismoaren ildotik, langileriaren askatasunaren beharra azpimarratu zuen (Ekonomia politikoaren kritikarako hastapenak, 1844; Langile klasearen egoera Ingalaterran, 1845).

1844ean Marxekin elkartu zen Bruselan. Elkarrekin Familia Santua, Alemaniar ideologia eta Alderdi Komunistaren Manifestua (1848) idatzi zituzten. Alemaniara itzuli ondoren, Kolonian, Barmenen eta Palatinatuan izan ziren matxinadetan parte hartu zuen armada errepublikarrarekin (1848). Mugimendu haren hondamendiaren ondoren Nekazarien gerra (1850), Reich-aren eraketarako Kanpaina (1850), eta Iraultza eta Kontrairaultza Alemanian (1851-1852) liburuak idatzi zituen Londresen. 1850etik 1869ra arte bere aitaren lantegian lan egin zuen eta era horretan lagundu ahal izan zion Marxi diru kontuetan. Hizkuntzak ikasi zituen, gizarteen historiak hobeto ezagutzeko, arazo militarrak ikertu zituen eta artikulu ugari idatzi zuen. Berriro Londresa itzulirik, Internazionalean bere lekua hartu eta Alemaniako sozial-demokraziaren garapena hurbiletik zaindu zuen (Gothako eta Erfurteko programen kritika, Marxekin batera, 1875-1891). Bere azken obretan teoria landu zuen gehienbat: Anti-Dühring (1877), Izadiaren dialektika (bukatu gabea), Familiaren, jabego pribatuaren eta Estatuaren jatorria (1884), Feuerbach eta Alemaniako filosofia klasikoaren bukaera (1888). Kapitala burutu zuen, Marxek bukatu gabe utzi baitzuen.

Friedrich Engels
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Engels Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak