Kazirangako Parke Nazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
30. lerroa: 30. lerroa:
[[ja:カジランガ国立公園]]
[[ja:カジランガ国立公園]]
[[ka:კაზირანგის ეროვნული პარკი]]
[[ka:კაზირანგის ეროვნული პარკი]]
[[kn:ಕಾಜಿರಂಗ ರಾಷ್ಟ್ರೀಯ ಉದ್ಯಾನ]]
[[ml:കാസിരംഗ ദേശീയോദ്യാനം]]
[[ml:കാസിരംഗ ദേശീയോദ്യാനം]]
[[mr:काझीरंगा राष्ट्रीय उद्यान]]
[[mr:काझीरंगा राष्ट्रीय उद्यान]]

23:19, 12 maiatza 2012ko berrikusketa

Hezegune baten ikuspegia.

Kazirangako parke nazionala Indian, Assamen, dagoen Parkea da, Asiako zaharrenetakoa.

1908an sortu zen, eta Indiako interesgarrienetako bat da, errinozero adar-bakarrak (Rhinoceros indicus) bizi baitira bertan. Errinozero-mota hori galtzeko arriskuan dago, galtzeko arrisku handiena duten animalietako bat da.

Parkeak 42.900 ha-ko eremua du, eta Brahmaputra ibaiaren ezkerraldean dago. Garaiera txikiko ordokia hartzen du, batez beste itsas mailatik 76 m-ra, eta habitat zingiratsuak babesten ditu bereziki. Ibarreko landareen artean nagusiak anfibioak dira, kariak (Phragmites karna) eta Saccharum generoko banbuak, 6 m-tik gorakoak. Horrez gainera, hainbat errekaren bazterretan akazia-basoak daude. Ugaztunen artean, Indiako errinozeroez gainera, Asiako elefanteen (Elephas indicus) eta bufalo basatien samaldak (Bubalus bubalus) bizi dira bertan, eta horiez gainera zingira inguruetako ugaztun bereziak daude, Indiako bisoia, hainbat orein-mota, kokondoetako hartzak eta Himalaiako hartz beltzak, hainbat zerri basati, bereziki basurde pigmeo berezia (Sus sylvanus). Primateen artean makakoak eta langurra (tximino handia, ile beltzekoa, eta aurpegian ile luzea duena) dira nagusiak. Hegazti ugari daude, mota desberdin askotakoak, baina aipagarrienak hauek dira: arrano arrantzalea, Pallaseko pigargoa, hainbat zikoina-mota eta uretako beste hegazti batzuk, hala nola, lertxun beltza.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kazirangako Parke Nazionala

Erreferentziak