Kolonialismo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Ezabatua: es:Época de las Colonias (deleted) Aldatua: en:Colonization, tr:Sömürgecilik
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
26. lerroa: 26. lerroa:
[[als:Landnahme]]
[[als:Landnahme]]
[[ca:Colonialisme]]
[[ca:Colonialisme]]
[[de:Kolonie]]
[[en:Colonization]]
[[en:Colonization]]
[[fa:استعمار]]
[[fa:استعمار]]
33. lerroa: 32. lerroa:
[[he:קולוניאליזם]]
[[he:קולוניאליזם]]
[[id:Kolonialisme]]
[[id:Kolonialisme]]
[[is:Nýlenda]]
[[it:Colonialismo]]
[[it:Colonialismo]]
[[ja:植民地主義]]
[[ja:植民地主義]]
[[nl:Kolonisatie]]
[[nl:Kolonisatie]]
[[no:Koloni]]
[[pl:Kolonializm]]
[[pl:Kolonializm]]
[[pt:Colonialismo]]
[[pt:Colonialismo]]
[[ru:Колониализм]]
[[ru:Колониализм]]
[[sv:Koloni]]
[[sw:Ukoloni]]
[[sw:Ukoloni]]
[[tr:Sömürgecilik]]
[[tr:Sömürgecilik]]

22:18, 14 maiatza 2012ko berrikusketa

Kolonialismoa lurralde edo nazio baten menperaketa politiko eta ekonomikoa atzerriko gobernu batengatik zilegitzen duen doktrinari deritzo. Antzinaroan zehar kultura askok kolonialismoa garatu zuten, baina honek izaera ezberdina zuen. Kolonialismoa XVI. mendean agertu zen Inperio Espainiar eta Portugesaren zabalkuntzarekin. Hortik aurrera, kolonizatzaileek konkistatutako lurrak ustiatzen eta merkatuak kontrolatzen zituzten metropoliara lehengai eta aberastasunak eramateko asmotan. Gehienetan kolonizaturiko erakunde politikoak deuseztatzen ziren eta zuzenean metropoliko gobernuagatik kontrolatutako gobernuak ezartzen ziren. Hainbatean egitura sozial eta kulturalak ere inposatzen zaizkie kolonizatuei. Oro har, herrialde boteretsu batek ahul baten gainean ezartzen duen sistema politiko, ekonomiko eta kulturala.

Kolonialismoa kolonizatzaileen morala eta balorea kolonizatuenak baino handiagoak ziren sinesmen etnozentristan oinarritzen zen. Uste horiek arrazakeriarekin eta XVIII. eta XIX. mendeetan Mendebaldean zabaldutako teoria sasi zientifikoekin lotu dituzte. Honela, Europan aurreko darwinismo sozial batera iritsi zen, zeinek gizon zuria ez-europarren nagusi "naturala" zela zioen.

XV. mendearen hondarraz gero, aurkikuntza geografikoekin batera munduko mapa zabaldu egin zen. Ordudanik, europarrak beste kontinenteez interesatzen hasi ziren, lurralde birjinak eta aberastasun ezezagunak baitzituzten hauek. Lau mende iraun zuen kolonizazioaren hasiera izan zen eta ia mundu osoa Europaren mendean jarri zuena.

Lurralde berrietako baliabide naturalak ustiatzea (kafea, kakaoa, azukrea, kotoia, meatzeak, etab.), nazio kolonizatzaileen lehia espantsionista eta Kontrarreformak bideratu zuen izpiritu misiolaria erabakigarriak izan ziren kolonizatze-prozesuan. Gerora, batez ere industrializazioaren garaian hasita, kolonietako lehengaien beharra izan zen nagusi. Nazio kolonizatzaile aitzindarien artean Espainia (Ertamerika eta Hegoamerika), Portugal (Brasil), Britainia Handia eta Frantzia (Iparramerika) nabarmentzen dira. Ameriketako koloniek askatasuna lortu zutenean, beste kontinente guztiak helburu komertzial eta politikoekin esploratu zituzten, Asia eta Afrika batez ere.

Espainiak eta Portugalek XV. eta XVI. mendeetan ekin zioten kolonizazioari hurrenez hurren. Denbo¬arekin, Portugalen botere-eremua Brasildik India, Indonesiako Espezieen irlak eta Asiako kostaldeetaraino hedatu zen. Espainiar konkistatzaileek Amerikako oso lurralde zabalak okupatu zituzten, bide batez beren hizkuntza eta kultura txertatuz.

XVII. mendean Herbehereek bota egin zituzten portugesak Indonesiatik. Frantses eta ingelesek, elkarrekiko lehian, Iparramerikan eta Indian kokatu zituzten beren jabegoak. Lehia askoren ondoren, potentzia kolonial handiena izatera iritsi zen Britainia Handia XVIII. mendean eta, itsasoko nagusitasunarekin, bere inperio koloniala kontinente guztietara hedatu zuen. Amerikako Estatu Batuen independentziaz gero, britainiarren indar koloniala gainbehera hasi zen eta, poliki-poliki, lehenago britainiar koloniak izan eta gaur herrialde autonomo eta independenteak direnek Commonwealth elkartea sortu zuten.

Frantsesek Asiaren Hego-ekialdera eta Afrikaren Ipar eta Mendebaldera jo zuten; hau izan zen Europako potentzia handiek beraien artean banatu zuten azken kontinentea. Lehen Mundu Gerraren aurreko hamarkadetan, Alemania ere saiatu zen Afrikako lurralde eta aberastasunak ustiatzen. Errusiak ere hartu zuen parte kolonizazioan eta ekialdera zabaldu zuen bere inperioa, Uraletatik Ozeano Bareraino.

Ikus, gainera