Seber Ormaza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
9. lerroa: 9. lerroa:
| jaiotza hiria = [[Bermeo]]
| jaiotza hiria = [[Bermeo]]
| jaiotza herrialdea = [[Bizkaia]] [[Euskal Herria]]
| jaiotza herrialdea = [[Bizkaia]] [[Euskal Herria]]
| heriotza data = [[2010]]eko [[otsailaren 9]]an
| heriotza data = [[2010]]eko [[otsailaren 9]]an</br>(84 urte)
| heriotza hiria = [[Bermeo]]
| heriotza hiria = [[Bermeo]]
| heriotza herrialdea = [[Bizkaia]] [[Euskal Herria]]
| heriotza herrialdea = [[Bizkaia]] [[Euskal Herria]]

01:33, 15 maiatza 2012ko berrikusketa

Seber Ormaza
Seber Ormaza
Datu pertsonalak
Izen osoa Seberiano Ormaza Unamuno
Jaio 1925eko maiatzaren 11ean
Bermeo (Bizkaia Euskal Herria)
Hil 2010eko otsailaren 9an
(84 urte)
Bermeo (Bizkaia Euskal Herria)

Seberiano Ormaza Unamuno (Bermeo, Bizkaia, 1925eko maiatzaren 11ean - Bermeo, 2010eko Otsailaren 20an ) euskal politikari eta abestigilea izan zen. 2002tik 2007ra Eusko Abertzale Ekintzako ohorezko lehendakaria izan zen. Aldez aurretik alderdiaren lehendakaria, Herri Batasunaren mahaikidea eta Bizkaiko Batzar Nagusietan batzarkidea izan zen ezker abertzaleko zerrenda ezberdinetan hautatua.

Bermeon Herri Batasunako zinegotzia hainbat urtetan, 2007ko udal hauteskundeetan EAE-ANVko zerrendetan ere eman zuen izena. Zerrenda hau legez kanpo utzi zuen arren Espainiako Auzitegi Nazionalak, EAE-ANV alderdiak bozketak igo egin zen bakarra izan baitzen eta 3 zinegotzi lortu zituen 1400 bozkei esker, baina PNVk eta EAk euren artean banatu zituzten zinegotziak (2 PNVk eta 1 EAk). Urte bardinean omendua izan zen herriko jaien bezperan herritarrengandik bere bizi guztian Euskal Herriaren alde egindako lanagatik, eta izandako ausardia eta adoreagatik.

Nahiz eta lan ugari egin izana Frankismo garaian, bere lan politiko ezagunena diktadorea hil ondoren izan zuen islada. Bere mitinean argi eta garbi uzten zuen zein zen EAE-ANVren oinarriak, herri zapaldu baten independentzia eta langileen eskubideen aldekoa. Urtero izan da EAE-ANVko bozeramailea Albertia egunean, Herri Batasunako mahai nazionaleko kidea ere izan zen 1985. urtetik aurrera eta beranduago Gasteizeko Legebiltzarrerako hautagai aurkeztu baitzen.

Seberren mezu historikoek gaur egunean oraindik ere izugarrizko balioa dute, izan ere betidanik aldarrikatu izan du Euskal Herri batertaua, herritarrek egina, eta horretarako ezinbestekoa zela norberaren interesak alde batera ustearena eta berau lortzearena; <<Lehenengoa aberria eta gero alderdia>>. Lorpen horretarako argi eta garbi baztertzen zituen kapitalismoa, Opus Dei edota PNVren baloreak, nahiz eta garai beltzeneetan PNV bezalako alderdiarekin eta beste hainbat mota desberdinetako erakundeekin batera borrokatu izan Euskal Herriaren aldeko independentzia eta burujabetza, bai guda zibila eta Frankismo garaian.

« Duela 150 urtetatik gaur egun arte "bakea" esaten digute, eta bakea nahi dugu guk ere. Baina askatasuna ere nahi dugu, eta etxera itzul daitezen euskal preso eta iheslari politiko guztiek ere. Hori barik ezinezkoa da. »
Seber Ormazaren hitzetan.


Lanak

Abestiak


Euskal biotz iturmina,

odolgorriagas egiña.

Zenbatez ederrago zu,

seme zintzoak bagiña.


Gurutz orlegiz egiña,

gure lurra da bardiña.

Berak ernezun euskara,

gure bizotz baren muiña.


Guritz zuriagas egiña,

gudariaren estalkiña.

Bildu gaizazu aspian,

biar eriotz bagiña.


Gure herriaren adiña,

izan ziatez ikurriña.

Askatasuna zaintzeko,

zu bai zerate egiña.

Beste batzuk

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Argia aldizkarian elkarrizketa: Geure Neurriko Sozialismoa [1]
  • Azken agur beroa eman diote Seber Ormazari [2]
  • Seber Ormaza EAE-ANVko kide historikoa hil da [3]
  • (Gaztelaniaz) Ahaztuak 1936-1975 Elkartea Seber Ormazari buruz [4]