Samos: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 37°44′N 26°50′E / 37.733°N 26.833°E / 37.733; 26.833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Aldatua: pt:Samos
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: vi:Samos
129. lerroa: 129. lerroa:
[[tr:Sisam]]
[[tr:Sisam]]
[[uk:Самос]]
[[uk:Самос]]
[[vi:Samos]]
[[zh:萨摩斯岛]]
[[zh:萨摩斯岛]]

13:52, 15 maiatza 2012ko berrikusketa

Samos
Σάμος
Estatistikak
Periferia Ipar Egeo
Prefektura Samos
Hiriburua Vathy
Azalera 477,395 km²
Biztanleria 33.814 (2001)
Biztanle dentsitatea 71 biz./km²
Posta kodea 931 xx
Aurrezenbaki telefonikoa 227x0
Webgunea http://www.samos.gr

Samos (grezieraz Σάμος, turkieraz Sisam) Egeo itsasoan dagoen Greziako uharte bat da, Esporades uhartedikoa, Turkiako kostaldetik hurbil.

Ikaria uhartearekin batera Samos nomo edo departamendua osatzen du. Hiriburua Samos herria da (5.600 biztanle).

Geografia

Samosek 478 km² azalera du, 43 km luzera eta 13 km zabalera. Egeo itsasoaren uharterik nagusienetako bat da, Anatoliatik gertu kokatuta (milia bat zabaleko itsasartea). Uharte menditsua da, Kerketeus mendilerroak zeharkatuta, honetatik Kerkis garaiena izanda (1434 m.). Bere klima mediterraneo denez, famatua da bere ardoa.

Banaketa administratiboa

Gertuko Ikaria eta Fourni uharteekin batera, Samos izen bereko prefektura sortzen du. Hona hemen prefekturaren herriak:

Udala YPES kodea Posta kodea Area kodea
Agios Kirykos 4601 833 00 22750-2
Evdilos 4603 833 02 22750-3
Fournoi Korseon 4608 833 01 22750-5
Karlovasi 4604 832 00 22730-3
Maratokampos 4605 831 02 22730-3
Pitagoreio 4606 831 03 22730-6 9 arte
Raches 4607 833 01 22750-4
Vathy/Samos 4602 831-00 22730-2
Samos satelite irudian (NASA).

Ekonomia

Menditsua da uhartearen mendebala (1.436 m Kerketes mendian) baina laborantzara zuzendutako zabaldiek hartzen dute uhartearen ekialdea eta hegoaldea. Laborantza (mahatsa, olibondoak, zitrikoak, tabakoa, kotoia) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak.

Historia

Oso uharte oparoa izan zen K.a. VII. mendetik aurrera, eta kolonia asko antolatu zituzten bertako biztanleek Propontide, Amorgos eta Samotrazian. Ontzigile bikainak, eskulangile iaioak eta ehule trebeak ziren Samoseko biztanleak, eta Egiptotik Iberiarainoko eremuan saltzen zituzten beren merkataritza produktuak. Persiarrek konkistatu zuten K.a. V. mendean eta erromatarrek K.a. IIean. Bizantziarren eta genoarren esku egon zen XIV-XV. mendeetan baina turkiarrek menderatu zuten ondoren eta albaniar jatorriko biztanleez populatu zuten uhartea. Greziaren mende geratu zen Balkanetako lehen gerra amaitu zenean (1923).

Ondarea

Aipagarriak dira Hera tenpluko hondakinak.

Samostar ezagunak

  • Pitagoras Pitagoras matematikaria, Samosen jaioa zen. Eta, garai hartan ohikoa zen bezala, bere jaioterriarekin batera ezagutzen zen. Honela, Samoseko Pitagoras bezala ere ezagutzen da.
37°44′N 26°50′E / 37.733°N 26.833°E / 37.733; 26.833

Erreferentziak