Balio-galtze: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Aldatua: fa:استهلاک (اقتصاد)
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
46. lerroa: 46. lerroa:
[[ta:தேய்மானம்]]
[[ta:தேய்மானம்]]
[[uk:Амортизація]]
[[uk:Амортизація]]
[[vi:Khấu hao tài sản cố định]]
[[zh:折舊]]
[[zh:折舊]]

19:33, 16 maiatza 2012ko berrikusketa

Artikulu hau aktibo finkoek denboran zehar jasaten duten balio-galtzeari buruzkoa da, dibisen trukaneurriari buruz ikasteko, ikus Trukaneurri.

Enpresan eta zehatzago kontabilitatean, aktibo finko baten balio-galtzea bere bizitza erabilgarrian zehar jasaten duen zaharkitze eta higadura direla eta, aktiboak duen balioaren gutxitzea da. Balio-galtzea kontabilitatean aldiro jaso beharreko da gertaera bat da, estaldura egoki baten bitartez, amortizazio izenekoa. Balio galtzea fisikoa (denbora igarotze soilagatik gertatzen dena), funtzionala (aktiboa erabiltzeagatik gertatzen den higadura) edo ekonomikoa (aktiboa erabiltze-egoera onean egon arren, zaharkitua geratzen denean) izan daiteke.

Balio-galtzearen kalkulua

Balio-galtzearen kalkulua aldagai hauen gainean burutzen da:

  • denbora edo bizitza erabilgarria,
    • balio-galtzea fisikoa bada, urtetan emandako denbora, kontuan hartu gabe aktiboa martxan izandako denbora, izango da balio-galtzea aztertzeko oinarria;
    • balio-galtzea funtzionala bada, funtzionamendu-orduak edo ekoiztutako unitateak izango dira balio-galtzea aztertzeko oinarria;
  • erosketa-prezioa;
  • hondar-balioa, aktiboa erretiratzean jaso daitekeen balioa da (txatarra moduan saltzeagatik, adibidez)
  • amortizazio-oinarria, erosketa prezioa ken hondar-balioa, birjarpen-balioa (une bakoitzean funtzio berdina egingo duen aktibo baten prezioa, alegia) edo merkatu-balioa (aktibo berri baten prezioa) izan daitekeena; amortizazio-oinarria amortizazio kuotak kalkulatzeko erabiliko dira.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.