Jean Genet: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: oc:Jean Genet
t r2.7.2) (robota Erantsia: mzn:ژان ژنه
43. lerroa: 43. lerroa:
[[lv:Žans Ženē]]
[[lv:Žans Ženē]]
[[ml:ഴാങ് ഷെനെ]]
[[ml:ഴാങ് ഷെനെ]]
[[mzn:ژان ژنه]]
[[nl:Jean Genet]]
[[nl:Jean Genet]]
[[oc:Jean Genet]]
[[oc:Jean Genet]]

09:04, 17 maiatza 2012ko berrikusketa

Jean Genet 1983an

Jean Genet (Paris, 1910eko abenduaren 19a - Paris, 1986ko apirilaren 15a) frantziar idazle eta antzerkigilea izan zen. Olerkiak, eleberriak eta antzerki-lanak idatzi zituen.

Bizitza

Prostituta baten semea zen. Amak abandonaturik, umezurztegi eta adin txikikoentzako zentroetan hezi zen. Hamar urte zituela, lapurreta bat leporatu zioten; gertakari hark bere bizitza osoa markatu zuen. Sarritan sartu zuten kartzelan, eta gaiztakeria izan zuen bere irizpide etiko eta estetikoa. 1930eko hamarkadan, eskale, lapur eta droga-trafikatzaile ibili zen Europan. Bere lehenengo eleberriak giro horri buruzkoak dira. Espetxean idatzi zituen Chant secret poemak (1945), Notre-Dame des Fleurs (1946) eta Miracle de la rose (1947) kartzelako mundua samurtasunez goraipatzen dituen eleberriak. Ondoren, antzerki-lanak idatzen hasi zen, non gizakiaren nortasuna eta bizitzan jokatzen diren rolak landu zituen, absurduaren antzerkiaren korrontearen barnean, baina gorrotoaren antzerkia deitu izan den estilo pertsonalaz. Gizartearen kontra doazen balioen apologia azaltzen da lan horietan. Pariak, emagalduak, lapurrak, baztertuak oro har, ditu pertsonaia nagusiak. Idazlan hauek joko bikoitzak dituzte oinarrian, liturgiako ospakizunei jarraitzen dietela: Les Bonnes (1947), Les Nègres (1958), Le Balcon (1960) eta Les paravents (1966).

Journal du voleur (1949) obra autobiografikoan argitu zituen J. Genetek bere asmoak zehaztasunik handienaz.


Erreferentziak