Dámaso Alonso: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t r2.7.2) (robota Erantsia: io:Dámaso Alonso
29. lerroa: 29. lerroa:
[[fr:Dámaso Alonso]]
[[fr:Dámaso Alonso]]
[[gl:Dámaso Alonso]]
[[gl:Dámaso Alonso]]
[[io:Dámaso Alonso]]
[[it:Dámaso Alonso]]
[[it:Dámaso Alonso]]
[[la:Damasus Alonso]]
[[la:Damasus Alonso]]

19:07, 31 maiatza 2012ko berrikusketa

Dámaso Alonsoren erretratua.

Dámaso Alonso (Madril, Espainia, 1898 - 1990) espainiar filologo eta poeta izan zen.

Biografia

Menéndez Pidalen ikasle eta lankidea izan zen. Hizkuntza eta literatura espainiarrak irakatsi zituen Espainia, Alemania, Ingalaterra eta Estatu Batuetako unibertsitateetan. Espainiako Errege Akademiako (Real Academia Española) zuzendaria izan zen, 1968tik 1982ra.

Ikertzaile eta kritikari gisa, garrantzi handiko lana egin zuen, hala hizkuntzalaritzan nola literaturaren alorrean. Berari zor zaio poesia barroko espainiarrari buruzko ikusmolde berria: Temas gongorinos (1927), La lengua poética de Góngora (1950) eta abar. Herri-poesia ere D. Alonsoren aztergaia izan zen. Halaber, Amado Alonsorekin batera, literatura-estilistika Espainiako literatura-ikerketan sartu zuen.

Poesiaren alorrean, 27ko Belaunaldiko olerkari-taldean kokatzen da. Bi aldi bereizten dira haren olerkigintzan. Lehenean, poesia hutsa landu zuen, Juan Ramón Jiménez eta modernisten eragina agertzen zuena: Poemas puros, poemillas de la ciudad (1921), El viento y el verso (1924). Bigarrenean, Oscura noticia (1944) liburuarekin hasia, gerraondoko espainiar literaturaren funtsezko obra sortu zuen: Hijos de la ira (1944). Berak poesia deserrotua deitzen zuena existentziala da: «mundua kaosa eta atsekabea da, eta poesia, ordena eta ainguraren bilaketa amorratua». Hijos de la ira, bestalde, ankerkeria, injustizia, gorroto eta zuzengabekeriaren aurkako protesta-oihua da. Gozos de la vista izenburukoa ere garai hartakoa da. Gerora, beste zenbait obra idatzi zituen: Hombre y Dios (1956), Duda y amor sobre el Ser Supremo (1985) eta abar.


Erreferentziak